Iragarkia
201. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 3a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2168/2024 EBAZPENA, irailaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "Hondakinetan oinarritutako material jasangarri berriak garatzea suaren aurkako babeserako, ekonomia zirkularra sustatzearren (MAGFire)".
2024ko abuztuaren 14an, Ikerketa Zerbitzuak hautaketa-prozesurako deia egiteko eskatu zuen, ikertzaileak kontratatzeko jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez "Hondakinetan oinarritutako material jasangarri berriak garatzea suaren aurkako babeserako, ekonomia zirkularra sustatzearren (MAGFire)" ikerketa-proiektua garatzeko, 1. motako proiektuko lankide doktore gisa. Ikerketa-proiektuaren ikertzaile arduraduna Andrés Seco Meneses da, unibertsitateko irakasle titularra, Ingeniaritza Sailari atxikia.
Aintzat harturik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txosten proposamena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deialdia, baita deialdiaren oinarriak ere, ikerketa-proiektu hau garatzeko: "Hondakinetan oinarritutako material jasangarri berriak garatzea suaren aurkako babeserako, ekonomia zirkularra sustatzearren (MAGFire)".
Bigarrena.–Ebazpen hau Hautaketa Batzordeko kideei eta Ikerketa Zerbitzuari aditzera ematea.
Hirugarrena.–Agindua ematea ebazpen hau Unibertsitatearen iragarki ohol elektroniko ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadin.
Iruñean, 2024ko irailaren 17an.–Ikerketako errektoreordea, Francisco J. Arregui San Martín.
IKERTZAILEEN LAN KONTRATAZIOA EGITEKO HAUTAKETA-PROZESURAKO DEIALDIA HONAKO IKERKETA-PROIEKTU HAU GARATZEKO: "HONDAKINETAN OINARRITUTAKO MATERIAL JASANGARRI BERRIAK GARATZEA SUAREN AURKAKO BABESERAKO, EKONOMIA ZIRKULARRA SUSTATZEARREN (MAGFIRE)"
Hauek dira deialdia arautuko duten
OINARRIAK
1.–Datu orokorrak.
–Deialdiaren xedea: deialdi honen xedea ikertzaileak hautatzea da, ondoren lan kontratazioa egiteko proiektu hau garatzeko: "Hondakinetan oinarritutako material jasangarri berriak garatzea suaren aurkako babeserako, ekonomia zirkularra sustatzearren (MAGFire)".
–Maila profesionala: 1. motako proiektuko lankide doktorea, batez ere ikerketa-lanetan aritzeko.
–Eginkizunak:
- 1. jarduera: material osagaien berrikuspen bibliografikoa eta ezaugarritzea.
1.1. Material osagaien berrikuspen bibliografikoa egitea eta ezaugarriak ematea.
- 2. jarduera: suaren aurkako morteroen garapena.
2.1. Morteroa osatzen duten materialen egokitzapena.
2.3. Morteroen formulazioen screeninga.
2.4. Morteroen ezaugarri fisiko, mekaniko eta kimikoak ematea.
2.5. Morteroek suaren aurka duten erresistentziaren ezaugarriak ematea.
2.6. Morteroek autokonpontzeko duten gaitasunaren ezaugarriak ematea.
- 3. jarduera: suaren aurka babesteko materialen garapena.
3.1. Babes elementu aurrefabrikatuen fabrikazioa.
3.3. Suaren aurka babesteko garatutako materialak ezaugarritzea.
–Kontratu mota: jarduera zientifiko-teknikoen kontratuaren modalitatearen bidez eginen da kontratazioa, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 23bis artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
–Iraupena: mugagabea, "Hondakinetan oinarritutako material jasangarri berriak garatzea suaren aurkako babeserako, ekonomia zirkularra sustatzearren (MAGFire)" proiektuari lotua.
–Lanaldi mota: osoa.
–Ordainsariak: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikertzaileak Kontratatzeko Arautegiak, 2017ko maiatzaren 3an Gobernu Kontseiluaren erabaki batez onetsitakoak, bere eranskinean ezarritakoak, 2024. urtera egokituak.
Diru-gehigarriak ordaintzeko aukera egonen da, proiektuan ezarritako helburuak betez gero. Diru-gehigarri horiek ordaintzeko, proiektuaren arduradunak ordainketa justifikatzen duen azken txosten bat egin beharko du, eta aurrekontuan diru kopuru nahikoa izan beharko da.
–Finantzaketa: Nafarroako Gobernua eta Europako FEDER funtsak.
–Argitaratzeko tokiak: deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeaz gainera, deialdiarekin lotutako egintza eta ebazpen guztiak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko dira, deialdiari dagokion atalean.
2.–Parte hartzeko baldintzak.
2.1. Hautaketa-prozesuan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa izatea edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.
Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko itunak aplikatzen diren eremuko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartzeko aukera dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.
Halaber, aurreko paragrafoetan sartuta ez dauden herrialdeetakoak izan eta Espainian legezko bizilekua duten atzerritarrek administrazio publikoetako lan kontratupeko langile aritzeko aukera izanen dute. Espainian bizi ez diren atzerritarrek parte hartzeko aukera izanen dute, betiere parte hartzeko betekizunak betetzen badituzte. Kasu horretan, atzerritarrei buruzko legeek eskatzen dituzten baimenak lortu beharko dituzte kontratazioa egin ahal izateko.
b) 16 urte baino gehiago izatea, eta administrazio publikoko langileentzat ezarritako nahitaezko erretirorako adina betea ez izatea.
c) Nekazaritzako ingeniari doktorearen titulazio akademiko ofiziala izatea.
Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, baliokidetasun-ziurtagiria edo, bestela, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
d) Deialdiko xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik edo muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.
e) Diziplinako espediente baten ondorioz edozein administrazio publikotako zerbitzutik baztertua ez izatea, eta ez egotea epai irmo baten bidez ezgaitua eginkizun publikoak betetzeko.
2.2. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete behar dira deialdi honetan parte hartzeko ezarritako baldintzak, bai eta kontratuak dirauen bitartean ere.
3.–Eskaerak.
Parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Hautaketa-prozesu honetarako inskripzioa telematikoki egin beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetan:
https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/ikertzaileen-hautaprobak
Lehenik, "Hasi tramitea" botoia sakatu behar da.
"Erantsi fitxategiak" eremuan, dokumentu hauek erantsi beharko dira lanpostu kategoria bakoitzerako:
–Parte hartzeko eskabidea.
–Nortasun Agiri Nazionalaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia.
–Deialdian eskatzen den tituluaren fotokopia.
–Espediente akademikoaren fotokopia, batez besteko nota zehaztuta.
–Curriculum vitaea, norberak egoki jotzen dituen merezimenduen egiaztagiriekin batera.
Parte hartzeko eskabide eredua esteka honetan dago:
4.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da, eta, hartan, baztertuak zergatik baztertu dituzten adieraziko da. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda.
4.2. Ebazpen honen 2.1 oinarriak aipatzen dituen dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, eskaera epez kanpo aurkeztea edo lehiaketaren bidez lortu nahi den lanpostua betetzeko bete behar diren baldintzak ez betetzea baztertzeko arrazoiak izanen dira, eta, gainera, ezin izanen dira zuzendu.
4.3. Izangai baztertuek edo zerrendan azaldu ez direnek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo 5 egun balioduneko epean. Ezartzen den epean baztertuak izateko arrazoia konpontzen ez duten izangaiak behin betiko baztertuak izanen dira hautaketa-prozesutik.
4.4. Erreklamazioak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea bukatu eta gero, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da.
4.5. Izangaiak hautaketa-prozesuan onartuen zerrendan egoteak edota hautaketa-prozesua gainditu dutenen zerrendan egoteak ez du ekarriko inoiz ere unibertsitateak aitortzea betetzen dituztela deialdiko oinarrietan eskatu diren baldintza orokorrak edo bereziak. Kontratatzeko deitzen dituzten izangaiek ziurtatu eta egiaztatu beharko dituzte horiek, jatorrizko dokumentazioa aurkeztu beharko baitute kontratua sinatzen dutenean.
4.6. Parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioarekin alderaturik jatorrizko dokumentazioa zehaztugabea, okerra edo faltsua bada, kontratua sinatzeko ezintasuna eta kontratazio zerrendatik baztertzea ekarriko du, interesdunak berak sinatuko duen erantzukizunpeko adierazpenarekin bat etorriz.
5.–Hautaketa-prozesua.
Izangaien merezimenduak baloratuko dira, aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorriz eta I. eranskineko baremoaren arabera.
Izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzean dituzten merezimenduak bakarrik baloratuko dira, eta gero lortutakoak ez dira kontuan hartuko. Hautaketa Batzordeak inola ere ez du onartuko izangaiek alegatu ez duten edo agirien bidez frogatu ez duten merezimendurik, eta ezin izanen du apartatu bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman.
Adierazten diren merezimendu guztiak zuzenbidean baliozkoa den edozein baliabideren bidez frogatu behar dira.
Hautaketa Batzordeko kide bakoitzak baloratuko ditu izangaien merezimenduak. Azken puntuazioa izangai bakoitzari emandako puntuazioen batezbestekoa izanen da.
6.–Hautaketa-prozesuaren ebazpena.
6.1. Izangaiek aurkeztutako merezimenduen balorazioa amaitu eta gero, Hautaketa Batzordeak Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioekin.
6.2. Ikerketako errektoreordeak ebazpena emanen du hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko da.
6.3. Deialdi honetan sortzen den kontratazio zerrendak 3 urteko indarraldia edukiko du argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Indarrean dagoen bitartean, kategoria bera eta ia eginkizun berak dituzten langileak kontratatzeko premia sortzen denean ere erabiltzen ahalko da kontratazio zerrenda hori, proiektu, kontratu, hitzarmen edo katedra baterako edo institutuko edo ikerketa-taldeko funtsetarako izan, betiere hurrenkera ordena errespetatuz.
6.4. Deialdi honen ondoriozko kontratazio zerrendan egonik kontratu bat onartzen duten izangaiei ez zaie beste edozein lanpostutarako kontraturik eskainiko. Dena dela, eskainiko zaie baldin eta kontratua bukatzeko 15 egun edo gutxiago gelditzen badira.
7.–Hautaketa-batzordea.
–Batzordeburua: Sara Marcelino Sádaba doktorea, unibertsitateko irakasle titularra, Ingeniaritza Sailari atxikia, Ikerketako errektoreordeak delegatua.
–Idazkaria: Andrés Seco Meneses doktorea, unibertsitateko irakasle titularra, Ingeniaritza Sailari atxikia.
–Batzordekidea: Eduardo Prieto Cobo doktorea, unibertsitateko irakasle titularra, Ingeniaritza Sailari atxikia.
Ordezko hautaketa-batzordea.
–Batzordeburua: Marta Benito Amurrio doktorea, unibertsitateko irakasle titularra, Ingeniaritza Sailari atxikia.
–Idazkaria: Rafael García Santos doktorea, unibertsitateko irakasle titularra, Ingeniaritza Sailari atxikia.
–Batzordekidea: Amaya Pérez Ezcurdia doktorea, unibertsitateko irakasle titularra, Ingeniaritza Sailari atxikia.
Hautaketa Batzordearen jarduerak, une oro, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legeak ezartzen dutenaren arabera gauzatuko dira. Jakinarazpenak egiteko eta bestelako gorabeheretarako, Hautaketa Batzordearen egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Kudeaketako eraikina izanen da.
8.–Datu pertsonalen babesa.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak langileen kudeaketaren arloan antolatutako prozesuetan parte hartzeak interesdunen datuak tratatzea ekarriko du berekin. Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.
Datuen tratamendua aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz eginen da, hots, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz. Tratamenduaren deskribapena Tratamendu Jardueren Erregistroan dago kontsultatzeko, hemen: https://www.unavarra.es/portal-transparencia/.
Tratatuko diren datuak batez ere hautaketa-prozesuetako izangaienak eta NUPeko langileenak izanen dira; hauek hain zuzen ere: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak eta, beharrezkoa denean, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren deskribatzen den xedea betetzeko beharrezkoak direnak.
Datuen tratamendua justifikatzen duen xedea hau da: hautaketa-prozedurak, mugikortasunekoak, egoera administratiboak, ziurtagiriak, edo Giza Baliabideen arloan NUPen eskumenekoak diren beste batzuk tramitatzea.
Xede horrek interes publikoa edo botere publikoa legitimatzen du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluak ezartzen duen bezala. Hauek dira oinarri juridikoak, langileei buruzko beste arau batzuen artean: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onesten duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 2015eko urriaren 30ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, 1993ko abuztuaren 30ekoa.
Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz. Desadostasunen bat izanez gero, Datuak Babesteko Espainiar Agentziara jo dezakete, https://www.aepd.es/ domeinuaren bidez.
9.–Errekurtsoak.
Hautaketa Batzordeak erabakitzen dituen egintzen aurka zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.
Deialdi honen aurka, haren oinarrien aurka eta beroriek aplikatzeko egintzen aurka, Hautaketa Batzordeak egindakoak ez direnean, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.
I. ERANSKINA.–IKERTZAILEAK HAUTATZEKO BAREMOA
ERABILIKO DEN BAREMOA ETA/EDO EGINEN DIREN PROBAK | ||
1. APARTATUA: Espediente akademikoa | Puntuak | 12 |
–Espediente akademikoa haren batez besteko puntuazioari dagokion proportzioan baloratuko da, 4 punturekin gehienez ere. Izangaia Nekazaritzako ingeniaria bada, titulazioa 4 punturekin baloratuko da gehienez ere. Izangaiak aurretiazko titulazioa eta Nekazaritzako Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra edo baliokidea aurkezten baditu, gehienez ere 4 punturekin balioetsiko da, proportzioan, aurretiazko titulazioaren eta masterraren ECTS kredituen kopuruaren portzentaje erlatiboa aintzat hartuz. Azken kasu horretan, ateratzen den puntuazioa 1 faktoreaz biderkatuko da baldin eta izangaiak honako tituluetako bat badu: Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Gradua edo baliokidea, Nekazaritza Ingeniaritza Teknikoa edo Nekazaritzako Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra edo baliokidea. Bestelako titulazioa bada, 0,2 faktoreaz biderkatuko da. Izangaiak aurkezten duen titulazio bakoitza dagokion faktorearekin biderkatuko da. –Modu gehigarrian, karrera amaierako lana 4 punturekin balioetsiko da gehienez ere, lortutako notaren arabera, baldin eta kontratuaren helburua den jarduerarekin zerikusia duen gai bati buruzkoa bada. –Doktoretza-tesia ekonomia zirkularrarekin lotutako gairen bati buruz egina izateagatik gehienez ere 4 puntu emanen dira. | ||
2. APARTATUA: Lan esperientzia eta argitalpenak | Puntuak | 97 |
–Zoruak egonkortzeko magnesioan oinarritutako produktuak erabiltzeari buruzko ikerketa eremuan izandako lan esperientzia balioetsiko da: 1 puntu kontratu-hilabete bakoitzeko (40 puntu gehienez ere). –Hormigoi polimerikoei buruzko ikerketaren eremuan izandako lan esperientzia balioetsiko da: 1 puntu kontratu-hilabete bakoitzeko (9 puntu gehienez ere). –Material erregogorren balorazioari buruzko ikerketaren eremuan izandako lan esperientzia baloratuko da: 1 puntu kontratu-hilabete bakoitzeko (36 puntu gehienez ere). –Proiektuko jardueren arloko artikulu zientifiko bakoitza 1 punturekin baloratuko da, baldin eta JCRko Q1 eta Q2 kuartiletako aldizkarietan argitaratu badira (12 puntu gehienez ere). | ||
3. APARTATUA: Ikastaroak | Puntuak | 8 |
–Gehienez ere 4 puntu emanen dira 70 orduko edo gehiagoko ikastaro bakoitzeko, baldin eta hondakinen kudeaketari buruzkoa bada (4 puntu gehienez ere). –Gehienez ere 2 puntu emanen dira 20 orduko edo gehiagoko ikastaro bakoitzeko, baldin eta lan arriskuen prebentzioari edo segurtasunari eta osasunari buruzkoa bada (4 puntu gehienez ere). | ||
4. APARTATUA: Elkarrizketa pertsonala | Puntuak | 20 |
Banakako elkarrizketa eginen zaie aurreko hiru apartatuen baturan gutxienez 50 puntu lortu dituzten izangaiei. Elkarrizketaren xedea da baloratzea noraino egokitzen diren izangaiak deialdi honetako kontratuan garatu beharreko jardueretara, eta nolako prestasuna eta konpromisoa duten proiektuarekin. | ||
Hautaketa-prozesua gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 20 puntu da.
Hautaketa-prozesuaren azken emaitzan gerta daitezkeen berdinketak 2. apartatuan puntuazio handiena atera dutenen alde ebatziko dira. Berdinketarik baldin badago, 1. apartatuan puntuazio handiena lortzen dutenen alde. Berdinketak jarraitzen badu, hautaketa-prozesua zozketaz erabakiko da.
Iragarkiaren kodea: F2413946
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
