201. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

10356E/2024 EBAZPENA, irailaren 17koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen 13 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

Barneko zuzendari nagusiak irailaren 14an emandako 136/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2023ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 5ekoan.

Abenduaren 29ko 258/2023 Ebazpenaren bidez, aipatutako deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Azkenik, Barneko zuzendari nagusiaren apirilaren 10eko 3745E/2024 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen.

Lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia deialdian ezarritakoari jarraikiz eginda, bidezkoa da orain lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandakoak ere,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen 13 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, eta lanpostu hutsak honela esleitzea:

a) Funtzionario hauei lanpostua esleitzea:

IZENA

LANPOSTU ZK.

ZENTROA

OIAGA ARTAJO, MIKEL MIREN

0010985

SZ: ATAL OPERATIBOA

AYARRA ULLATE, JAVIER

0010995

SZ: ATAL OPERATIBOA

ANDUEZA ELIA, AITOR

0007711

SZ: ATAL OPERATIBOA

PRIETO MERCHAN, OSCAR

0011000

BARNE ZUZ. NAG.

2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 27ko 4064/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako deialditik datozen suhiltzaile-ofizialorde berriak izendatu eta sartzeko ebazpenean zehazten den egunean hasiko dira lanean lehiatzaileak destino berrietan. Destino berrien jabetza hartzea inongo tramiterik gabe hartuko da egintzat.

3. Lekualdatze lehiaketaren ondorioz honako lanpostu hauek hutsik gelditu dira:

LANPOSTU ZK.

ZENTROA

ESKUALDEA

0010998

BARNE ZUZ. NAG.

Eremu mistoa

0010999

BARNE ZUZ. NAG.

Eremu mistoa

0011001

BARNE ZUZ. NAG.

Eremu mistoa

0011002

BARNE ZUZ. NAG.

Eremu mistoa

0011284

SZ: ALTSASUKO SUHILTZAILE-ETXEA

Eremu euskalduna

0011283

SZ: CORDOVILLAKO SUHILTZAILE-ETXEA

Eremu mistoa

0010988

SZ: ORONOZKO SUHILTZAILE-ETXEA

Eremu euskalduna

0010986

SZ: ATAL OPERATIBOA

Eremu mistoa

0010992

SZ: ATAL OPERATIBOA

Eremu mistoa

0010993

SZ: ATAL OPERATIBOA

Eremu mistoa

0010994

SZ: ATAL OPERATIBOA

Eremu mistoa

0010996

SZ: ATAL OPERATIBOA

Eremu mistoa

0010997

SZ: ATAL OPERATIBOA

Eremu mistoa

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Erregistroaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, eta interesdunei jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluarekin.

Iruñean, 2024ko irailaren 17an.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.

Iragarkiaren kodea: F2413489