20. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa Eguesko AR-2ko I-7ri dagokion xehetasun-azterketan. Hasierako onespena

Bete dadin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoa, aditzera ematen da Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko abenduaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldaketa egitea Elkano-Ibiriku-Egues eremuko AR-2ko I-7ri dagokion xehetasun-azterketan, Enparan SAk eta Landcompany 2020 SLk sustatuta. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2024ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2400474