2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Jarduera-lizentzia ematea.
Albaitaritzako produktuen biltegia. Aldaketa
Aditzera ematen da jarduera baten aldaketa ez-funtsezkoa onetsi dela, Ultzamako Alkatetzaren abenduaren 19ko 276/2023 Ebazpenaren bidez. Honako hau da aldatutako jarduera: "Jarduera sailkaturako lizentzia, albaitaritzako produktuak biltegiratzeko Iraizozko Elordi industrialdean, Ultzaman (A kaleko 14 zenbakian dagoen nabea, 12. poligonoko 449. lurzatiari dagokiona)"; Ultzamako Nekazari Denda SL da titularra, eta albaitaritzako kontsultategirako erabiltzen da. Hori guztia, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 62. artikuluarekin eta harekin bat heldu direnekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Larraintzarren (Ultzama), 2023ko abenduaren 19an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2318053