2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UKAR
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 150. eta 151. lurzatietan. Behin betiko onespena
Ukarreko Udalak 2023ko abenduaren 20an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa 1. poligonoko 150. eta 151. lurzatietan. Xedea da lurzati horietan finkatzea lerrokadura berriak eta gehieneko okupazio-eremua. Proiektua Ricardo Vallejo Varelak idatzi zuen, eta Ander Imizcoz Astiz da sustatzailea.
Aipatu erabakia argitaratzen da onetsitako testu arauemailearekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hauetako edozein aurkez daiteke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333.1 b) eta 337. artikuluei jarraituz.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Ukarren, 2024ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Jorge Juan Petrina Piñal.
Xehetasun azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2400726