20. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Tulebrasko Udalak, 2023ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Kargua dedikazio esklusiboan edo partzialean betetzen ez duten zinegotziendako konpentsazio hauek ezartzea, honako hauetara joateagatik:

–Osoko bilkurak, Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko udalen Batasunaren bilkurak, Ehiza Mankomunitatearenak, Kontuen Batzorde Berezia eta udal-lantaldeen hileko bilerak: 55 euro.

–Adieraztea indarrean dagoela 2023ko ekainaren 23ko bilkuran onetsitako erabakia, alkatearendako dedikazio partziala ezartzen duena. Hileko ordainsari gordina 677 eurokoa izanen da, 14 ordainketatan, eta dedikazio partziala, lanaldiaren %25ekoa.

Zenbateko horiek urtero eguneratuko dira, Nafarroako Gobernuak administrazio publikoetako funtzionarioendako ezartzen duen errebalorizazio indizea aplikatuz.

Tulebrasen, 2023ko abenduaren 22an.–Alkatea, Cristina Díaz Soria.

Iragarkiaren kodea: L2318373