20. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

Alkateordea izendatzea

Tulebrasko Udaleko alkateak, 2023ko ekainaren 29ko ebazpen baten bidez, alkateordea izendatzea ebatzi zuen, bat etorriz Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 46.1 artikuluarekin, honela:

Lehenbizikoa–Arantza Ayensa Gómara zinegotzia alkateorde izendatzea, indarra duen araudiak kargu horri ematen dizkion eskudantziak eta eginkizunak izateko.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari helaraztea, baita Udalbatzari ere, hurrengo osoko bilkuran.

Tulebrasen, 2023ko abenduaren 22an.–Alkatea, Cristina Díaz Soria.

Iragarkiaren kodea: L2318309