20. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3/2024 FORU AGINDUA, urtarrilaren 16koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez Nafarroako Jokoaren Kontseiluko kideak izendatzen baitira.

Azaroaren 24ko 116/2008 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Jokoaren Kontseilua sortu eta haren osaera, antolamendua eta funtzionamendua arautu ziren, Jokoari buruzko abenduaren 14ko 16/2006 Foru Legearen 9. artikuluan jasotako aurreikuspena garatzeko asmoz.

Azaroaren 23ko 106/2016 Foru Dekretuaren bidez, aipatutako azaroaren 24ko 116/2008 Foru Dekretua aldatu zen, besteak beste, kontseiluaren osaera departamentuetako egituretan egindako aldaketei eta parte hartzeko printzipioari egokitzeko xedez.

Azaroaren 24ko 116/2008 Foru Dekretua aldatu ondoren, 4. artikuluak ezartzen du Nafarroako Jokoaren Kontseiluan izanen direla kontseiluburu bat, joko eta apustuen arloan eskumenak dituen departamentuko titularra izanen dena, kontseiluburuorde bat, joko eta apustuen arloan eskumenak dituen zuzendari nagusia izanen dena. Halaber bost kontseilukide izanen dira; batetik, ondoren aipatzen diren arloetan eskumenak dituzten lau zerbitzuetako zuzendariak: segurtasun politikak, barneko laguntza juridikoa, eta Droga-mendekotasunen eta beste mendekotasun batzuen aurkako Foru Planaren plangintza, koordinazioa eta ebaluazioa, jokoarekin eta apustuekin zerikusia duten tributuen kudeaketa; bestetik, jokoaren eta apustuen arloko eginkizunak betetzen dituen ataleko burua.

Halaber, ezartzen da kontseiluko idazkari titularra izanen dela joko eta apustuen arloan eskumenak dituen departamentuari atxikita zuzenbide lizentziadunen lanpostuan ari direnen artean izendatzen den langilea.

Jokoaren eta apustuen arloko eskumenak dituen departamentuko titularrak izendatuko ditu titularrak eta ordezkoak, foru agindu bidez.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 24ko 99/2023 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Jokoaren Kontseiluaren kideak izendatu ziren. Foru agindu horren bigarren puntuan honako hau agintzen da: "Xedatzea jarduneko kontseilukide gisa segi dezatela Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren maiatzaren 10eko 62/2018 Foru Aginduan eta azaroaren 15eko 137/2018 Foru Aginduan sektore hauek ordezkatzeko izendatu zirenek: jokoari lotutako enpresariak, Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duten sindikatuak eta Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren babesean Nafarroan eratu diren elkarteak".

Gaur egun, bidezkoa da Nafarroako Jokoaren Kontseilua osatuko duten kideak berriro izendatzea.

Horregatik guztiagatik, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabilita, Nafarroako Jokoaren Kontseilua sortu eta haren osaera, antolamendua eta funtzionamendua arautzen dituen azaroaren 24ko 116/2008 Foru Dekretuarekin lotuta,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Jokoaren Kontseiluko kideak izendatzea, honela:

a) Kontseiluburua: Amparo López Antelo andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria.

b) Kontseiluburuordea: Salvador Díez Zapata jauna, Barneko zuzendari nagusia.

c) Bost kide, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkari gisa:

–Javier Ojer Alonso jauna, Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria, edo arauz bere ordezkoa dena.

–Pilar Alvárez Asiáin andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, edo arauz bere ordezkoa dena.

–Nerea Álvarez Arruti andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzuko burua, titularra, eta Aránzazu María Legarra Zubiría andrea, Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Ataleko burua, ordezkoa.

–Javier Migueliz Andueza jauna, Zerga Kudeaketa Zerbitzuko burua, titularra, eta Javier Larrea Velilla jauna, Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Ataleko burua, ordezkoa.

–Jesús Carrascosa Martínez jauna, Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Ataleko burua, titularra, eta Elena Huarte Ruiz andrea, Ibilgailu Parkearen Ataleko burua, ordezkoa.

d) Lau kide, jokoaren arloko enpresaburuen ordezkari gisa:

–Ana Isabel Fernández Apaolaza andrea, titularra, eta Santiago Baquedano Fernández jauna, ordezkoa, bingo jokoaren sektoreko ordezkari gisa.

–Oscar Navarro Juárez jauna, titularra, eta Daniel Saralegui Arnáiz jauna, ordezkoa, joko-makinen sektorearen ordezkari gisa.

–Teofilo Ruano Pérez jauna, titularra, eta Carlos Gallués Goñi jauna, ordezkoa, joko aretoen sektorearen ordezkari gisa.

–Xabier Rodríguez-MarIbona Azcúnaga jauna, titularra, eta José Antonio Martín Roncero jauna, ordezkoa, apustuen sektorearen ordezkari gisa.

e) Bi kide, Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duten sindikatuen ordezkari gisa:

–Amaia Villanueva Fernández andrea, titularra, eta Mikel Lizarraga Nagore jauna, ordezkoa, Unión General de Trabajadores sindikatuaren ordezkari gisa.

–Jose María Eguaras Huici jauna, titularra, eta Jose Benito Mandado Aguerri jauna, ordezkoa, Eusko Langileen Alkartasuna sindikatuaren ordezkari gisa.

f) Kide bat, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoan xedatutakoaren babesean Nafarroan eratutako elkarteen ordezkari gisa:

–Teresa Burgui Jurío andrea, titularra, eta Amaya Amatriain Pellejeros andrea, ordezkoa, "Aralar" Nafarroako Ludopaten Elkartearen ordezkari gisa.

g) Javier Moreno Zudaire jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, Nafarroako Jokoaren Kontseiluko idazkari titular izendatzea. Kargua hutsik dagoenean edo idazkaria kanpoan edo eri denean, haren ordezko izaten ahalko da Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikitako beste edozein zuzenbide lizentziadun.

2. Foru agindu hau Nafarroako Jokoaren Kontseiluko kideei jakinaraztea, eta Barne Zuzendaritza Nagusira, Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzura eta Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 16an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2400818