2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBASKO KONTZEJUA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2023ko abenduaren 27an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen 2024ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak.
Horiek horrela, araudi aplikagarriari jarraikiz, hau da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatuari, erabaki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki-taulan eta web-orrian, eta espedientea jendaurrean paratzen da hamabost egun baliodunean, argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek alegazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, jendaurreko epean alegaziorik hartzen ez bada, espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.
Tebasen, 2023ko abenduaren 27an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Zamora Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2400570