20. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa, Administrazio elektronikoa arautzen duen udal ordenantzaren 12. artikuluan. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2023ko urriaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Azkoiengo Udalaren administrazio elektronikoa arautzen duen udal ordenantzaren 12. artikuluan.

Onespenaren erabakia 2023ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31n, eta, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

12. artikulua. Egoitza elektronikoa eta Interneteko ataria.

1. Udal administrazioaren egoitza elektroniko orokor gisa ezarri da honako hau: peralta.sedelectronica.es. Egoitza horretan herritarren eskura jarriko dira zerbitzuen zerrenda eta horiek erabiltzeko modua.

Azkoiengo Musika Eskola erakunde autonomoaren egoitza elektronikoa honako hau izanen da: escuelademusicadeperalta.sedelectronica.es.

2. Egoitza elektronikoak gaztelaniaz egonen dira, eta informazioak beste hizkuntza batzuetan ere jartzen ahal dira, hori interes orokorrekoa dela uste denean.

3. Azkoiengo Udaleko Idazkaritza arduratuko da egoitza elektronikoez, eta hari dagozkio egoitza horien kudeaketa eta administrazioa, galarazi gabe beste udal alor eta zerbitzu batzuek izan ditzaketen eskumenak, edukiari dagokionez.

4. www.aytoperalta.com izanen da sarbidea Azkoiengo Udala titular duen Interneteko atarirako.

Azkoienen, 2023ko abenduaren 20an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2317967