20. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Autozerbitzuko garbitegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–). Interesdunek eskura izanen dituzte eskabide horiek udal bulegoetan (Armada etorbidea 2, 5. solairua).

Espedientea: 2023-3559.

Titularra: Manuel Marín Giménez.

Jarduera: lokala egokitzea autozerbitzuko garbitegi jarduera ezartzeko.

Tokia: Navarro Villoslada kalea 8, behea 2, Iruña.

Iruñean, 2023ko abenduaren 22an.–Alkatea, Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2318308