20. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Aldaketa, Eraikingintza-ordenantzaren 83. artikuluan. Behin betiko onespena

Lakuntzako Udalak, 2023ko urriaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Lakuntzako Udal Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzaren 83. artikuluan. Iragarkia 2023ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 1ean.

Jendaurreko aldia iragan da inork aurkeztu gabe haren aurkako alegazio, kexa edo oharrik; hortaz, behin betiko onetsirik gelditzen da Udal Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzaren 83. artikuluaren aldaketa.

Aldaketa horretan sartzen den hirigintzako araudia argitaratzen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin bat (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lakuntzan, 2024ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Oihane Uribeetxebarria Garmendia.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2400749