20. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, 10. poligonoko 170. lurzatian, eta hirigintza-hitzarmena, dirutan emateko plan bereziak ekarritako obligazioak. Hasierako onespena

Galarko Udalak, 2023ko azaroaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Espartza Galarko 10. poligonoko 170. lurzatian, eta hirigintza-hitzarmen bat, dirutan emateko plan bereziak ekarritako obligazioak. Joaquín Bidegain Irisarri da sustatzailea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. eta 72. artikuluei jarraikiz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Getze Galarren, 2023ko abenduaren 20an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2317945