2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ENERITZ
Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Enerizko Udalak, 2023ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Ezartzea Enerizko Udaleko alkatearen kargua dedikazio partzialean beteko dela, urtean 500 ordu emanda (lanaldiaren %31,41).
2. Ezarri den dedikazio partziala ordaintzeko, 8.400,00 euro gordineko ordainsaria esleituko da urteko.
3. Ezartzea zer sari jasoko dituzten udalkideek kide anitzeko organoetara joateagatik. Kalkulu hau eginen da: Enerizko Udalaren aurrekontu orokorrean ekitaldi bakoitzerako ezarritako kreditua banatuko da Udalbatzako kideen artean; horretarako, kontuan hartuko da kide bakoitza urtean zenbat bilkuratara joan den, eta araberan eginen da banaketa.
4. Nafarroako administrazio publikoetako langileentzat ezartzen diren kalte-ordainak jasoko dituzte udalkideek, karguan aritzean izandako eta behar bezala justifikatutako gastuagatik.
Hori guztia aditzera ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, eta denek jakin dezaten, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluarekin.
Eneritzen, 2023ko abenduaren 22an.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.
Iragarkiaren kodea: L2318286