20. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAURRETA

Udalbatzako kideen ordainsariak

Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan xedatua, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan udalbatzetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz ezarritakoarekin bat, Udaleko Osoko Bilkurak aho batez ezarri ditu Udaleko hautetsiei ordaintzeko irizpideak:

Lehenbizikoa.–Ezartzea alkate kargua dedikazio partzialekoa izanen dela, eta espedientean proposatutako ordainsaria jasoko dela kargu horretan aritzeagatik, hots, 13.938,27 euro, barnean direla behar diren enpresa-kuotak. Halaber, alta emanen zaio Gizarte Segurantzako araubide orokorrean.

Bigarrena.–Onestea zinegotziek osoko bilkuretara bertaratzeagatik jaso beharreko ordainsariak; 150 euroko zenbatekoa ezarri da saio bakoitzeko.

Hirugarrena.–Udalkideek honako kalte-ordain hauek izanen dituzte, beren egitekoetan aritzean izandako gastuengatik:

a) Joan-etorriengatik, Nafarroako Gobernuko Foru Administrazioko funtzionarioentzat ezarritako zenbatekoa.

b) Gainerako gastuetan, benetan ordaindutako zenbatekoak emanen dira, gastu horiek agirien bidez frogatu ondoren.

Laugarrena.–Erabaki hau aplikatzea 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Bosgarrena.–Erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Bidaurretan, 2023ko abenduaren 22an.–Alkatea, Enara Rabina del Río.

Iragarkiaren kodea: L2318306