2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Aldaketa xehatua Baztango Udal Planean, Elizondoko AR-1 banaketa-arearen zatiketari dagokionez. Hasierako onespena, isiltasun positiboaren bidez
Udal Erregistroan behar ziren agiri guztiak aurkeztu ziren Baztango Udal Planean aldaketa xehatua egiteko, Elizondoko AR-1 banaketa-arearen zatiketari dagokionez, eta bi hilabete igaro dira ordutik, epe hori ezartzen baita uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 eta 77. artikuluetan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Hortaz, aldaketa hasiera batez onetsi da, isiltasun positiboaren bidez, eta iragarki honen bidez bete dira sustatzaileak argitaratzeko eta jakinarazteko dituen betebeharrak.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Iruñean, 2024ko urtarrilaren 4an.–Sustatzailea, Javier Galarregui Alberro.
Iragarkiaren kodea: L2400573