20. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12koan, deialdi bat argitaratu zen berdintasuneko agente izateko lanpostu bat merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko. Kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenari jarraikiz, Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko kalifikazio-epaimahaiak, 2023ko abenduaren 1ean egin bilkuran, honako izangai hau izendatzea erabaki zuen:

Begoña Laquidain Azpiroz, berdintasuneko agentea, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Noainen, 2024ko urtarrilaren 11n.–Mankomunitateko burua, Mari Carmen Tirapu Erro.

Iragarkiaren kodea: L2400540