2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CINTRUÉNIGO ETA FITEROKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Cintruénigoko eta Fiteroko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Burutzaren 2024ko urtarrilaren 16ko ebazpena, zeinaren bidez izendatzen baitira erakundearen zerbitzuko funtzionarioak gizarte-hezitzailearen lanposturako.
Burutzaren ebazpen baten bidez (2022ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 14an) deialdi bat onetsi zen lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuen barnean, bat etorriz Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoarekin.
Burutzaren 2023ko otsailaren 6ko ebazpen baten bidez (web-orrian argitaratua), behin betiko zerrendak onetsi ziren.
Oposizio-lehiaketa amaiturik, puntu gehien zituzten izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendapena egitea eta lanpostuak esleitzea.
Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Teresa Alvero Pueyo Mankomunitatearen zerbitzuko funtzionario izendatzea.
2. Teresa Alvero Pueyori gizarte-hezitzailearen lanpostu hutsa esleitzea.
3. Izendatuak hamar eguneko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea ebazpenaren aurka, hautara, errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Cintruenigon, 2024ko urtarrilaren 16an.–Mankomunitateko burua, Anabel Lacarra Ridruejo.
Iragarkiaren kodea: L2400841