2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ABERINGO, ARELLANOKO ETA MORENTINGO UDALEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, D mailako administrari laguntzailearen lanpostu hutsa merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Aberingo, Arellanoko eta Morentingo Udalen Mankomunitateko buruaren azaroaren 4ko 2/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen D mailako administrari laguntzaileen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Deialdia 2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean.
Otsailaren 8ko 2/2023 Ebazpenaren bidez, behin betiko zerrenda onetsi zen, eta toki-erakundearen web-orrian argitaratu. Ondoren, zerrenda horri zuzenketa bat egin zitzaion otsailaren 16ko 3/2023 Ebazpenaren bidez.
Merezimendu-lehiaketa amaituta, toki-erakundearen web-orrian argitara eman zen puntuaziorik handiena lortu zuen izangaia izendatzeko proposamena, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituen.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek betetzen dituela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostua esleitzea.
Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–María Puy Arrarás Rodrigo Aberingo, Arellanoko eta Morentingo Udalen Mankomunitatearen zerbitzuko funtzionario izendatzea, administrari laguntzailearen lanpostua bete dezan (D maila, %100eko lanaldia).
Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2024ko otsailaren 5ean jabetu behar du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko).
Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez duenak eskubide guztiak galduko ditu deialdia egin duen toki-erakundeko funtzionario izateko.
Hirugarrena.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidea). Orobat, jakitera ematen da honako errekurtso hauek jar daitezkeela:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Aberinen, 2024ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.
Iragarkiaren kodea: L2400627