20. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Deialdia, lanpostu huts bat bete dadin merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Alkatearen 2023ko azaroaren 28ko 2023-0108 Ebazpenaren bidez, eta bat etorriz Tebas-Muru Arte­derretako Udaleko administrari-ofiziala izendatzeko kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin, Blanca Ujué Goñi Allo izendatzen da Tebas-Muru Artederretako Udaleko administrari-ofizial, lan-araubide finkoan, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako. Hori guztia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan.

Lanpostuaren jabetza hartu beharko du hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Tebasen, 2023ko azaroaren 28an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2316928