2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AZKOIEN
Deialdia, gidari-peoi izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Onartuen behin-behineko zerrenda
Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko azaroaren 3an hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen gidari-peoi izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. 2023ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdia, azaroaren 16an, eta akats-zuzenketa, 2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 30ean.
Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, onesten eta argitaratzen da izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.
Hamar egun balioduneko epea dago alegazioak aurkezteko edo akatsak zuzentzeko, iragarki hau argitaratu ondotik.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Azkoienen, 2024ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
ONARTUEN ETA BAZTERTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
Onartuak:
ANTONIO ALONSO FERNANDEZ
EDGAR MECIAS LUNA GAVILANES
EFREN FABO NACIANCENO
JESUS ZABAL AZPIROZ
JOSE JAVIER SANCHEZ GARCIA
JOSE JAVIER ULLATE MARTINEZ
Baztertuak:
ROBERTO OJER ARAMENDIA
Baztertzeko arrazoia: Ez du aurkeztu lanbide-gaikuntza indardunik.
Iragarkiaren kodea: L2400998