2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UHARTE
Deialdia, zerbitzu anitzetako arduradunaren lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko, Uharteko Udaleko D mailako funtzionarioen artean. Izendapen proposamena
Amaitu da Uharteko Udaleko D mailako funtzionarioentzako zerbitzu anitzetako ofizialaren lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiaren hautapen prozedura. Deialdi horren oinarriak 2022ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, urriaren 20an. Kalifikazio-epaimahaiak honako izangai hau izendatzeko proposamena egin du, probak gainditu eta puntuazio handiena lortu baitu:
NEREA BRUÑO ARTAZCOZ
Kontratazio-proposamen horren iragarkia argitaratu zen 2023ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 10ean; eta deialdian ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu du izangaiak. Horrenbestez, Uharteko Udaleko alkateak, azaroaren 30eko 2023-1227 Ebazpenaren bidez, agindu du lorezaintzako arduradunaren lanpostua (C maila) betetzeko izendapena egiteko, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, eta argitaratzeko deialdiaren emaitza Nafarroako Aldizkari Ofizialean, deialdiaren 9.1 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz.
Uharten, 2023ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.
Iragarkiaren kodea: L2317132