20. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Prozesua bukatuta lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (deialdia onetsi zen Burlatako Udaleko alkatearen maiatzaren 3ko 2023/583 Ebazpenaren bidez, eta argitara eman zen 2023ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 23an), eta bat etorriz administrari-ofizialen lanpostuak betetzeko kalifikazio-epaimahaiak eginiko izendapen-proposamenarekin.

Alkatetzaren urtarrilaren 12ko 98/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:

1. Behin betiko ebaztea deialdi honetako lekualdatze-lehiaketa, administrari-ofizialen lanpostuei dagokionez: deialdia, lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

2. Honako lanpostu huts hauek esleitzea izangai hauei:

–María Teresa Mina Turrillas: 13.1 lanpostua. Kirol Alorra.

–María del Mar Echaide Baigorri: 2.4 lanpostua. Zerbitzu Orokorrak.

–Aitziber Gutiérrez Díaz: 4.2 lanpostua. Giza Baliabideen Alorra.

3. 2024ko urtarrilaren 26an jabetu beharko dute lanpostuaz, 08:30ean, eta egun horretan hasiko dira lanean.

4. Lehiaketa honen ondoriozkoak dira hasiera batean eskainitako lanpostuak, edo lanpostua lortu dutenek hutsik utzi dituztenak eta esleitu ez direnak. Horiek beteko dira alkatetza honek onetsitako deialdian ezarritakoarekin bat. Deialdi horren xedea da lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzea, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

5. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burlatan, 2024ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2400721