1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
460E/2023 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ukatzen baita ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokienez eskatutako aldaketa, Uharteko udal mugartean dagoen eta espezialitate farmazeutikoak fabrikatzen dituen instalazio baterako. Instalazioaren titularra Laboratorios Cinfa SA da.
Egun jardunean dagoen instalazio horrek badu lehendik ingurumen baimen bateratua, zeina eman baitzitzaion Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuta; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 4.3 taldean.
2023ko azaroaren 3an, titularrak eskatu zuen ingurumen baimen bateratuan ezarritako baldintzak aldatzea, zehazki, ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinean, sortzen diren hondakinen zerrendan, beste hondakin mota bat sartzeko, 200133* EHZ kodea duena, zerbitzu orokorren jarduerei dagokiena.
Aurkeztutako eskaera aztertuta, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak ondorioztatu du ez dela onargarria hura hondakinen zerrendan sartzea. Izan ere, baimena du 160604 kodea duen hondakinerako, eta hori aurrekoa baino egokiagoa da. Proposatutakoa (20. kapituluko kodea) etxeko hondakinei buruzkoa da soilik. Hondakin horiek kasuan kasuko toki erakundearen bidez kudeatu behar dira (kasu honetan, Iruñerriko Mankomunitatea), eta, beraz, ez dira zerrenda horretan agertu behar.
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, ez da bidezkoa ingurumen baimen bateratua aldatzea.
Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Ukatzea ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokienez eskatutako aldaketa, Uharteko udal mugartean dagoen eta espezialitate farmazeutikoak fabrikatzen dituen instalazio baterako. Instalazioaren titularra Laboratorios Cinfa SA da.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren kontra, Ingurumeneko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Laugarrena.–Ebazpen hau Laboratorios Cinfa SAra eta Uharteko Udalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko abenduaren 19an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Iragarkiaren kodea: F2317962