20. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Trafiko Zerbitzuko zuzendariak emana, 2024an Nafarroako Foru Komunitatean trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzen dituena.

Ebazpen honen xedea trafikoa arautuko duten neurri bereziak ezartzea du zenbait ibilgailuri eta ibilgailu multzori, bide segurtasunak, mugikortasunak eta zirkulazioaren arintasunak arazoak izaten ahal dituen egunetan. Egun horiek hainbat faktore kontuan hartuta aukeratu dira, hala nola Nafarroako Foru Komunitateko eta beste lurralde mugakideetako jaiegunen egutegia, asteburuak, urtaroetako oporraldien hasiera edo bukaera aldiak, zubiak eta zirkulazioaren egoerari eragin diezaioketen beste gertakari batzuk.

Urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategineko 18. artikuluak trafiko agintaritzari esleitzen dio trafikoa arautzen duten neurri bereziak hartzeko ahalmena, gomendagarria denean zirkulazioaren segurtasun edo arintasun arrazoiengatik. Besteak beste, azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuak onetsitako Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorraren 37. eta 39. artikuluek neurri horietako batzuk zehazten dituzte, eta haiek hartzeko prozedura arautzen dute.

Nafarroako Foru Komunitatean, Barne Zuzendaritza Nagusiak neurri horiek hartuko ditu, apirilaren 4ko 252/2023 Errege Dekretuak, Estatuko Administrazioak trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloan dituen eginkizunak eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzekoak, xedaturikoaren arabera, zehazki B) ataleko 7. puntuan.

Aurrekoagatik guztiagatik, Barneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 10eko 267E/2024 Ebazpenean, langileen, kontratazio publikoaren eta trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren eta bide segurtasunaren arloko zenbait ahalmen Trafikoko Zerbitzuko zuzendariari eskuordetzen dizkionean, xedaturikoarekin bat etorriz, eta 254/2023 Foru Dekretuan, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura publikoa arautzen duenean, xedaturikoari jarraituz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatean jarraian zerrendaturiko zirkulaziorako murriztapenak ezartzea 2024an, hargatik eragotzi gabe aldi baterako ezar daitezkeen bestelako murriztapenak:

A) Kirol probak, txirrindularien ibilaldiak eta bestelako ekitaldiak.

Nafarroan, ez da baimenik emanen, ez eta aldeko txostenik ere, kirol probetarako, ezta bestelako inolako lehia ekitalditarako ere, galtzada edo bazterbideak okupatzea badakar, edo zirkulazioari edo bide segurtasunari eragiten ahal badio, bereziki, bidea salbuespenez erabiltzea badakarte eta trafikoa zaindu eta kontrolatzeko polizia unitateen eskolta behar badu, Nafarroako Foru Komunitateko herriarteko bide publikoetan, ebazpen honen I. eranskinean jasotako orduetan eta egunetan.

Arestian aipaturikoaren salbuespen gisa, eta trafikoa zaintzeko ardura duen agintaritzak txostena eman ondoren, honako hauetarako baimena ematen ahalko da:

  • Nazioartekoak, eta Nazioarteko Txirrindularitza Batasunak edo antzeko nazioz gaindiko erakunderen batek antolaturikoak.
  • Arrazoi sozial edo tradizionalengatik garrantzitsuak diren ekitaldiak; ekitaldi horrek autonomia erkidegoan edo tokian-tokian aurreikusitako joan-etorrien arintasunean eta segurtasunean duen eragina baloratuko da.
  • Ibilgailu intentsitate handiagoko bideetan eraginik ez dutenak, sarrera edo itzulera eragiketak tarteko, eta horiek estaltzeko agente erabilgarriak badaude.
  • Hauteskunde prozesuekin bat datozenak, baldin eta boto eskubidea bermatzen bada eta hauteskunde kolegioetara heltzea errazten bada, eta horiek betetzeko agente eskuragarririk bada.
  • Oso-osorik hiri bideetan eta ibilbide alternatiboak dituzten zeharbideetan egiten diren kirol probak eta bestelako ekitaldiak, baita bidezidorretan, nekazaritzako bideetan eta basoetan egiten direnak ere.

Proba egiteko erabiliko den bide motagatik murriztapenak ezartzeari dagokionez, berariazko baimena izan ezean, ez da baimenik emanen, ezta aldeko txostenik ere, Nafarroako Errepideen Foru Sareko autobideetan edo autobietan eta PA-30 errepidean (Iruñeko ingurabidea) egin beharreko kirol-probetarako. Berariazko salbuespen hori lotuta egonen da beste bide posiblerik ez egoteari.

B) Salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuak.

Debekaturik dute Nafarroako Foru Komunitatean zirkulatzea, zirkulazioaren noranzko guztietan, arriskua seinaleztatzeko erregelamenduzko panel laranjak eraman behar dituzten ibilgailuek, salgai arriskutsuen errepide bidezko garraioari buruzko Europako Akordioari (ADR) jarraikiz, ebazpen honen VI. eranskinean (1. eta 2. puntuan) adierazitako bide tarteetan, egun eta orduetan eta, gainera, ibilgailuaren baimenduriko gehieneko masa (BGM) edo guztizko gehieneko masa (GGM) 7.500 kilogramo baino gehiago denean, II. eranskinean, «Salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuek erabili beharreko ibilbideak» izenekoan jasotakoetan.

Espainiako lurraldean salgai arriskutsuen errepideko garraioaren eragiketak arautzen dituen otsailaren 14ko 97/2014 Errege Dekretuaren 5 artikuluari eta Salgai Arriskutsuen Errepideko Garraiori buruzko Europako Akordioari (ADR) jarraituz, salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuek ondoren aipatzen diren ibilbideak erabili beharko dituzte:

  • Banaketarako joan-etorriak: Salgai arriskutsua azken hartzaileei edo kontsumitzaileei banatzea helburu duten joan-etorrietan ibilbide egokiena erabiliko da, bai bide segurtasunaren aldetik, bai trafikoaren arintasunaren aldetik, eta ahalik eta distantzia txikiena eginen dute ohiko errepideetan, salgaia entregatzen duten tokira arte. Ingurabideak, saihesbideak edo herrietatik kanpoko errondak daudenean, aitzakiarik gabe erabili beharko dira eta, betiere, herrigunetik urrunen dagoena; zamalanak egiteko bakarrik sartzen ahalko da herrian eta, betiere, entrega egiteko tokitik hurbilen dagoen sarbidetik, ezinbesteko arrazoi justifikatuak izan ezean.
  • Bestelako joan-etorriak: Joan-etorrien abiaburua edo helmuga ebazpen honen V. eranskinean jasotako RIMP–Salgai Arriskutsuetarako Ibilbide Sarearen barrenean badaude, salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuek nahitaez erabili beharko dituzte haien ibilbidean. Joan-etorrien abiaburua edo helmuga, edo biak, RIMPetik kanpo badaude, martxaren norabidean sare horretan sartzeko ahalik eta hurbilen dagoen ohiko errepideetan barrena eginen dira joan-etorriak, galtzada bakarreko bideetan barnako ibilbidea ahalik eta laburrena izan dadin. Arrazoi beragatik, salgaiaren helmugatik hurbilen den irteera hartuko da RIMPa uzteko. RIMPetik kanpo dauden ibilbide zatietan, bide segurtasunaren eta trafiko arintasunaren aldetik egokien den bidea erabiliko da, eta aitzakiarik gabe erabili beharko dira ingurabideak, saihesbideak edo herrietatik kanpoko errondak, halakorik bada, eta bat baino gehiago izatera, herritik urrunen dagoena; zamalanak egiteko baino ez da herrigunean sartuko eta beti entrega gunetik hurbilen dagoen sarbidetik barrena, non ez dauden ezinbesteko arrazoiak.

Hemen adierazitakoak ez diren bideetan ibiltzeko, organo eskudunaren baimen berezia beharko da beti.

Zilegi da RIMPa uztea joan-etorrien abiaburua edo helmuga gidariaren ohiko bizilekua denean, eguneko edo asteko atsedena hartzeko edo ibilgailua konpontzeko edo mantentze lanak egiteko; betiere, ADRn zehazturiko aparkatze baldintzak bete beharko dira. Kasu horietan, nora doan gidaria, handik hurbilen den irteera hartuko da RIMPa uzteko.

Aurreko paragrafoetan ezarritakoa ez da aplikatuko salgai arriskutsuen garraioa, kargagatik, kopuru mugatuagatik edo garraio motagatik, ADRn jasotako salbuespen baten arabera egiten denean.

C) Salgaiak garraiatzeko ibilgailuak edo ibilgailu multzoak, baimendutako gehieneko masa (BGM) edo guztizko gehieneko masa (GGM) 7.500 kg baino gehiagokoa dutenak.

  • Baimendutako gehieneko masa (BGM) 7.500 kg baino handiagoa duten ibilgailuek debekatua dute Nafarroako Foru Komunitateko bide publikoetan zirkulatzea II. eranskinean adierazitako egun eta orduetan.

Aurreko debekua ez zaio ibilgailuen zirkulazioari aplikatuko, haiek ebazpen honen IV. eranskinean aipatzen diren salgaiak garraiatzen dituztenean.

  • Salgaiak garraiatzeko lau ardatz edo gehiagoko ibilgailuek eta ibilgailu multzoek debekatuta dute zirkulatzea, urtarrilaren 1etko 00:00etatik abenduaren 31ko 24:00etara, N-121-C errepidean, 1,85 eta 4,00 KPen artean Tarazonarako noranzkoan.

Salgaien garraioko iragaitzazko ibilgailu astuntzat eta ibilgailu astunen multzotzat hartzen dira Nafarroako Foru Komunitatetik datozen eta, haien helmugagatik Logroñorantz, AP-68 errepidea erabiliz Errioxako Erkidegoan barna ibili behar dutenak, ibilgailuan daramaten salgaiak kontrolatzeko agirian edo dokumentazio baliokidean hala ezarrita baldin badago.

  • Bide segurtasuna hobetzea ezbehar kopuru handiko tarteetan.

Ibilgailuen ezaugarrien eta bide zatien arabera: Bide segurtasuna, zirkulazioaren mugikortasuna eta arintasuna bermatzeko, eta zenbait ibilgailuren kargaren berezko arriskugarritasuna dela eta, neurri murriztaileak ezarri behar dira, ebazpen honen VIII. eranskinean aipatzen diren errepide tarteetan salgaien garraiorako ibilgailu edo ibilgailu multzo jakin batzuen zirkulazioari eragiten diotenak, ezbehar kopurua gutxitzeko eta bide zati horietako erabiltzaile guztien bide segurtasuna hobetzeko.

Horregatik, etorkizunean eginen diren berariazko jarduketek erabiltzaileen bide segurtasuna bermatu arte, tarte horietan dabiltzan ibilgailu astunen proportzioa murriztu eginen da, kontuan hartuta ordezko ibilbideak daudela, eta murriztapen hori duten ibilgailuek horiexek erabili beharko dituztela, haien trazadurak ezaugarri hobeak eta edukiera handiagoa dituelako.

–Salbuespenak. Murriztapen horretatik salbuetsirik daude:

  • Garraiatzen dituzten salgaien jatorria edo helmuga, garraio gutunaren edo agiri baliokidearen arabera, tarte mugatuetatik soilik sartzen ahal den herrietan duten ibilgailuak edo ibilgailu multzoak, behar bezala justifikaturiko gutxieneko ibilbidean.
  • Errepidean laguntza emateko zerbitzuan aritzen diren ibilgailuak.
  • Beren karga zatiezina delako edo eraikuntza ezaugarriengatik zirkulatzeko baimen berezia duten ibilgailuak edo ibilgailu multzoak, haien ibilbideak murriztapenaren eraginpeko tartea osorik edo zati batean hartzen duenean.
  • Tarte mugatuaren barruan egiten diren joan-etorriak, ezinbesteko gutxieneko ibilbidean, nahitaez ibilbide beretik itzuliz gero eta behar bezala justifikaturik: helmuga edo jatorria gidariaren ohiko bizilekua edo ibilgailuaren helbideratze tokia denean; eguneko edo asteko atsedenaldia egin behar denean, edo nahitaezko etenaldia; ibilgailua konpondu edo mantentzeko lanak egin behar direnean, edo hornitze edo zuzkitze lanetan.
  • Salbuespenezko egoeretan, larrialdietan edo zerbitzu publikoko egoeretan, trafikoa zaintzeaz eta diziplinaz arduratzen diren agintaritzako agenteek murriztapen hori duten ibilgailuen zirkulazioa baimentzen ahalko dute.

D) Ezaugarri teknikoengatik edo garraiaturiko karga zatiezina delako baimendutako gehieneko masak edo dimentsioak gainditzen dituzten eta, ondorioz, zirkulatzeko baimen osagarria behar duten ibilgailu bereziak eta ibilgailuak.

Egutegiaren eta bide tarteen arabera. Ebazpen honen II. eranskinean eta VI. eranskinean aipatzen diren tarte eta orduetan.

–Salbuespenak:

  • Murriztapen hori ez zaie aplikatuko, nahitaez aipaturiko ordutegi murriztuan zirkulatu behar duten ibilgailuei, suteak prebenitu eta itzaltzeko, ingurumena babesteko, errepideetako bide baldintzak mantentzeko eta giza bizitzak salbatzeko lanetan presaz erabili behar direnei. Horretarako, joan-etorria hasten den unean, Foruzaingoko Aginte eta Koordinazio Zentroari (AKM) baimen osagarriaren zenbakia edo, halakorik ezean, ibilgailuaren matrikula jakinaraziko zaio, bai eta egin beharreko premiazko zerbitzua eta abiaburutik helmugarainoko ibilbidea ere.
  • Nekazaritzako makineria eta obra edo zerbitzuetako makineria, zirkulaziorako baimen osagarririk behar ez badute, salbuetsita egonen dira ebazpen honen VI. eranskinean aipatzen diren murriztapenetatik.
  • Errepideko sorospen zerbitzurako ibilgailu bereziak salbuetsita egonen dira ebazpen honen II. eranskinean eta VI. eranskinean ezarritako murriztapenetatik.
  • Gehienez bost ardatzeko (horiek barne) goratze garabiak egonen dira ebazpen honen VI. eranskinean jasotako berariazko murriztapenetatik salbuetsita.
  • Ezbeharren bat gertatzen bada eta berehala zerbitzu automatikoetako makinak eta jasogailuak jarri behar badira gertaeraren tokian, Foruzaingoko Aginte eta Koordinazio Zentroari jakinarazi beharko diote baimen osagarriaren zenbakia edo, halakorik ezean, ibilgailuaren matrikula, bai eta zein ibilbide eginen duten ere, hasieratik helmugaraino.

E) Murriztapen osagarriak.

Ustekabeetan edo aparteko inguruabarretan, zirkulazio arinagoa edo seguruagoa lortzeko beharrezkotzat jotzen denean, Zirkulazioko Erregelamendu Orokorraren 37. eta 39. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, trafikoaren zaintzaren eta diziplinaren erantzukizuna duen agintaritzako agenteek zehaztuko dituzte murriztapenak, behar den denbora tartean, neurri egokiak hartuz.

F) Txirrindulariak maiz ibiltzen diren bideetako murriztapenak.

Bizikleta erabiltzaileen eta zirkulazio bideen gainerako erabiltzaileen arteko bizikidetasuna bermatzearren, eta hortaz, haien guztien bide segurtasuna hobetzearren, agintari eskudunak ibilgailu mota guztien abiadura mugatzen ahalko du egun eta ordu tarte jakin batzuetan, hala erabakitzen den Nafarroako Foru Komunitatearen sareko errepideetan.

Bide bakoitzaren seinaleetan jasoko da zenbaterainoko mugak aplikatzen diren kasu bakoitzean, egunei, orduei, ukituriko ibilgailuei eta abiadura mugei dagokienez.

G) Baldintza meteorologikoengatiko murriztapenak.

Salbuespenezko egoeretan trafikoa arinagoa izan dadin, Trafiko Zerbitzuak edo, hala badagokio, trafikoaren zaintzaz eta diziplinaz arduratzen diren agintaritzako agenteek zirkulazioa erregulatzeko neurri egokiak hartuko dituzte, besteak beste.

Fenomeno meteorologiko bortitzak gertatzen direnean, 3.500 kg-tik gorako GBMa duten kamioiek, autobusek, autobus artikulatuek eta ibilgailu multzoek errepidearen eskuinaldeko erreian ibili beharko dute nahitaez, eta ez dute abiadura txikiagoan doan ibilgailurik gainditzen ahalko elurra edo izotza daudenean, Zirkulazio Erregelamendu Orokorraren 37. eta 39. artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, hargatik eragotzi gabe ibilgailu jakin batzuetarako ezartzen ahal diren zirkulazio murriztapenak.

H) Obrak egiteko murriztapenak.

Trafikoaren ezaugarri bereziak direla eta, ibilgailuen mugimendu handiak egiten diren bitartean eta bide segurtasuna eta trafikoaren arintasuna hobetze aldera, beharrezkoa izanen da Barne Zuzendaritza Nagusiko Trafiko Zerbitzuko arduradunen eta Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko arduradunen arteko koordinazioa, azken horrek baimentzen baititu errepideetako obrak.

Aurreko paragrafoan aipaturikoaz gain, bidearen titularra den organoak garaiz jakinaraziko dizkio Trafiko Zerbitzuari arrazoiak tarteko eta premiaz VII. eranskinean jasotako egun eta orduetan egin behar diren obrak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, oro har jakin dadin.

Ebazpen honek 2024. urte osoan izanen ditu ondorioak, eta, betiere, 2025. urterako Nafarroako Foru Komunitatean trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzen dituen ebazpena onetsi arte, I. eta II. eranskinetako data zehatzetarako murriztapenak izan ezik.

3. Ebazpen honen aurka, administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1 artikuluan xedaturikoari jarraikiz.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzen ahalko dute, bi hilabeteko epean, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunean, baina, hala ere, Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahalko zaio, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Zehapen araubidea.

Ebazpen honetan jasotako neurriak, Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginean xedaturikoaren arabera arau-haustetzat jotzen direnak, ez betetzea arau horretan aurreikusitako moduan zehatuko da. Trafikoa kudeatzeaz arduratzen diren agintaritzako agenteek ibilgailua bidetik kendu eta esleituriko lekuan biltegiratzen ahalko dute, baldin eta ibilgailuen edo oinezkoen zirkulazioari arrisku larria badakarkio edo eragozpen larriak sortzen badizkio, Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginaren, urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitakoaren, 105. artikuluaren arabera.

5. Murriztapenak kentzeko salbuespenezko kasua.

Salbuespen gisa, Barne Zuzendaritza Nagusiak, zirkulazioaren baldintzen arabera, baimena ematen ahalko die ebazpen honetan ezarritako murriztapenek ukituriko ibilgailuei zirkulatzeko, ezarritako data horietan. Horretarako, behar diren jarraibideak emanen dizkie trafikoa kudeatzeaz eta neurria egoki hedatzeaz arduratzen diren agintaritzako agenteei.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 10ean.- Trafiko Zerbitzuko zuzendaria, José Joaquín Oroz Pascual.

I. ERANSKINA.–KIROL PROBETARAKO, TXIRRINDULARIEN IBILALDIETARAKO ETA BESTELAKO EKITALDIETARAKO MURRIZTAPENAK

EGUN HONETATIK

EGUN HONETARA

EGUNA

ORDUA

EGUNA

ORDUA

Igande eta jaiegun guztiak

15:00

Igande eta jaiegun guztiak

24:00etan

Urtarrilaren 1

00:00

Urtarrilaren 1

24:00etan

Urtarrilaren 5a

15:00

Urtarrilaren 7a

24:00etan

Martxoaren 8a

15:00

Martxoaren 10a

24:00etan

Martxoaren 16a

00:00

Martxoaren 16a

24:00etan

Martxoaren 27a

15:00

Apirilaren 1ean

24:00etan

Ekainaren 28a

15:00

Ekainaren 29a

15:00

Uztailaren 1

00:00

Uztailaren 1

24:00etan

Uztailaren 5

15:00

Uztailaren 14

24:00etan

Uztailaren 31

15.00

Abuztuaren 1

24:00etan

Abuztuaren 2

15:00

Abuztuaren 3

15:00

Abuztuaren 14

15:00

Abuztuaren 15

24:00etan

Abuztuaren 16

15:00

Abuztuaren 17

15:00

Abuztuaren 30

15:00

Abuztuaren 31

15:00

Urriaren 11

15:00

Urriaren 13

24:00etan

Urriaren 20

00:00

Urriaren 20

24:00etan

Urriaren 31

15:00

Azaroaren 1

24:00etan

Azaroaren 28

15:00

Azaroaren 30

15:00

Abenduaren 2a

15:00

Abenduak 3

24:00etan

Abenduaren 5a

15:00

Abenduaren 6a

24:00etan

Abenduaren 24a

15:00

Abenduak 25

24:00etan

Abenduak 31

15:00

Abenduak 31

24:00etan

II. ERANSKINA.–SALGAIAK, ORO HAR

7.500 kg-tik gorako BGMa edo GGMa duten ibilgailuak edo ibilgailu-multzoak Nafarroako Foru Komunitateko bide publikoetan zirkulatzeko, murriztapen hauei egokitu beharko zaizkie:

–Xabierraldiak.

  • Martxoaren 9ko, larunbateko, 05:00etatik 20:00etara.
  • Martxoaren 16ko, larunbateko, 04:00etatik 19:00etara.
    • NA-127 errepidea, 0 eta 4,450 k.p.en artean.
    • NA-2420 errepidea, 0 eta 38,200 k.p.en artean.
    • NA-5410 errepidea, 0,360 eta 12,180 k.p.en artean.
    • NA-5411 errepide osoa.

–Luzaideko bolantak.

  • Martxoaren 31ko, igandeko, 08:00etatik 16:00etara.
    • N-135, 45 k.p.aren (Auritz) eta 66,490 k.p.aren artean.

–Nafarroa Oinez.

  • Urriaren 20ko, igandeko, 08:00etatik 22:00etara.
    • NA-127 errepidea, 0 eta 7,820 k.p.en artean.
    • NA-8603 errepidea, 0 eta 1,610 k.p.en artean.
    • NA-132 errepidea, 69 eta 75,59 k.p.en artean.

III. ERANSKINA.–SALGAI ARRISKUTSUAK

–Beti, salbuespena eskatu beharrik gabe:

  • Etxean erabiltzeko gas likidotuak, botilatan edo zisternatan, banaketa puntuetara garraiatzeko edo kontsumitzaileei eramateko.
  • Gasolina zerbitzuguneak hornitzeko gaiak.
  • Norberaren kontsumoko zentroetarako erregaiak, errepideko garraioko ibilgailuak hornitzekoak.
  • Trenaren bidezko garraioa hornitzeko erregaiak.
  • Portu eta aireportuetarako erregaiak, itsasontziak eta aireontziak hornitzekoak.
  • Berogailuetako gasolioak, etxean erabiltzekoak.
  • Osasun zentroen funtzionamendurako behar diren gasak, baita partikularrei eramaten zaizkien gasak ere, etxeetan osasun laguntza emateko; bi kasuetan, destino horiek dituztela frogatuz gero.

–Salbuespena eskatu eta justifikatuz, eta ADRn eta baimenean aurreikusitako garraio baldintzak betez.

  • Industria zentroek etengabe funtzionatzeko ezinbestekoak diren produktuak.
  • Osasun zentroetatik abiatu eta haietara doazen produktuak, 1. puntuan aintzat hartu gabeak.
  • Salgai arriskutsuen garraioa itsas portuetatik eta aireportuetatik edo haietara, debekatuta dauden egunetan nahitaez garraiatu behar direnean.
  • Beste gai batzuk, inguruabar bereziengatik ezinbestean garraiatu behar direnak.

IV. ERANSKINA.–MERKANTZIEN SALBUESPENAK, ORO HAR

  • Animalia bizien garraioa.
  • Salgai galkorren garraioa, hau da, salgai galkorren garraioari buruzko Nazioarteko Akordioaren (ATP) 3. eranskinean jasotakoak, baita fruta eta barazki freskoak ere, ATParen 1. eranskinean adierazitako definizioak eta arauak betetzen dituzten ibilgailuetan. Nolanahi ere, salgai galkorrak ibilgailuaren karga ahalmen erabilgarriaren erdia izan beharko du gutxienez, edo ibilgailuaren karga bolumen erabilgarriaren erdia.
  • Sociedad Estatal Correos y Telégrafos SA sozietatearen ibilgailuak, posta zerbitzu unibertsalaren barruan posta bidezko bidalketak garraiatzeko direnak, astelehenetik ostiralera, biak barne.
  • Neguko bide kanpainaldian, urgarriak garraiatzen dituztenak, errepideetako bideen mantentze egokia ziurtatzeko.
  • Errepideko laguntza zerbitzuko garabiak (V-24 seinalea).
  • Suteak itzaltzeko, ingurumena babesteko, errepideetako bide baldintzak mantentzeko eta giza biziak salbatzeko lanetan presaz erabiltzen diren ibilgailuak, aipaturiko ordutegi murriztuan nahitaez ibili behar dutenak. Horretarako, joan-etorria hasten denean, Foruzaingoaren Aginte eta Koordinazio Zentroari baimen osagarriaren zenbakia edo, halakorik ezean, ibilgailuaren matrikula jakinaraziko zaio, bai eta egin beharreko premiazko zerbitzua eta ibilbidea ere, hasieratik helmugaraino.
  • Bere indarrez dabiltzan zerbitzuetako makinak eta goratzeko garabiak, ezbeharra gertatu den tokian berehala eta presaz agertzea behar den istripuen kasuan, Foruzaingoaren Aginte eta Koordinazio Zentroari baimen osagarriaren zenbakia edo, horrelakorik ezean, ibilgailuaren matrikula jakinarazi ondoren, bai eta zein ibilbide eginen duten ere, hasieratik helmugaraino.
  • Kirol, kultura, hezkuntza edo politika arloko azokak, erakusketak, ikuskizunak eta agerraldiak instalatzeko kargaturiko ibilgailuak.
  • Prentsarako garraioa, ez beste ezertarakoa.
  • Ikus-entzunezko hedabideetako unitate mugikorren garraioa.
  • Garraiaturiko produktuak kalean saltzeko bereziki fabrikaturiko ibilgailuak.
  • Larrialdietan arreta emateko ibilgailuak.
  • Indar Armatuen ibilgailuak eta Defentsa Ministerioak kontrataturiko garraio-enpresenak, baldin eta materiala eta ekipoa garraiatzen badituzte kanpoan eragiketak edo ariketak egiteko, bai eta biztanleria zibilari laguntzeko misioak egiten dituzten edozein motatako ibilgailu militarrak ere.
  • Premia biziko zerbitzuen (linea elektrikoa, gasa, ura, telefonia, zuntz optikoa komunikabideetarako) oinarrizko instalazioak konpontzeko beharrezko materiala garraiatzen duten edo sostengu ematen duten ibilgailuak.
  • Ibilgailuak hutsik, aipatu garraioekin zerikusia dutenak.

V. ERANSKINA.– SALGAI ARRISKUTSUETARAKO IBILBIDE SAREA (RIMP)

BIDEA

IBILBIDEA

A-1

391,68 KP (Arabako muga) - 405,45 KP (Gipuzkoako muga, Etzegarate)

AP-15

0,20 KP (AP-68 errepideko lotunea) - 112,15. KP (A-15 eta A-10 errepideen arteko lotunea, Irurtzun)

A-15

112,15 KP (A-15 eta A-10 errepideen arteko lotunea, Irurtzun) - 139,76. KP (Gipuzkoako muga)

A-10

0,00 KP (A-15 eta A-10 errepideen lotunea, Irurtzun) - 30,44 KP (Arabako muga)

A-21

6,39 KP (AP-15 errepidearen lotunea, Noain) - 51,81 KP (Zaragozako muga)

A-12

4,12 KP (AP-15 errepidearen lotura, Zizur Nagusia) - 78,18 (Errioxako muga)

AP-68

162,50. KP (Errioxako muga) - 166,90. KP (Errioxako muga)

AP-68

20,70 KP (Errioxako muga) - 237,00 KP (Zaragozako muga)

NA-5001-A

0,00 KP (Garraioaren Hiria, Imarkoain) - 1,60 KP (AP-15 errepidearen lotura, NA-5001-B)

NA-5001-B

0,00 KP (NA-5001-A) - 1,17 KP (AP-15 lotura)

VI. ERANSKINA.–MURRIZTAPEN KOMUNAK

–Orokorrak:

  • Igandeak eta estatuko edo autonomia erkidegoko jaiegunak, 08:00etatik 24:00ak arte.
  • Estatu mailako jaiegunen bezpera, asteazken edo ostegunak badira, 18:00etatik 24:00ak arte.
  • Elkarren segidako jaiegun bat baino gehiago izanez gero, igandeak barne, murriztapenak lehenengoan 08:00etatik 15:00ak arte aplikatuko dira soilik, eta azkenekoan, igande edo jaiegunari dagokiona aplikatuko da. Gainerako jaiegunak murriztapenik gabe geldituko dira.
  • Gainera, lehen jaiegunaren bezperan, larunbata ez bada, murriztapena 18:00etatik 24:00etara aplikatuko da.

–Berariazkoak:

  • Martxoaren 31 eta abuztuaren 1a, osteguna.

–Trafikoa zaintzeaz arduratzen diren kidego eta indarren artean eskolta zerbitzua behar duten garraio bereziak, edo autoeskolta araubidean ibiltzen direnak eta haien laguntza behar dutenak:

  • Astero, ostiraletako 15:00etatik igandetako 24:00ak arte.
  • Uztailaren 8ko, asteleheneko, 00:00etatik uztailaren 14ko, igandeko, 24:00ak arte, A-I edo A-68tik igarotzen direnak izan ezik. Iragaitzazkoak direla ulertuko da haien ibilbideak Nafarroako Errepideen Katalogoan sarturiko beste biderik ukitzen ez duenean.

VII. ERANSKINA.–2024. URTEAN ERREPIDEKO OBRAK ETETEA

2024. urtean zirkulazio librea eta zirkulazioaren arintasuna bermatzeko, errepideen erakunde titularrari eskatzen zaio zirkulazio plataformari eragiten dioten obrak bertan behera uzteko, egun hauetan:

EGUN HONETATIK

EGUN HONETARA

EGUNA

ORDUA

EGUNA

ORDUA

Martxoaren 27a

15:00

Apirilaren 1ean

24:00etan

Ekainaren 28a

15:00

Uztailaren 1

24:00etan

Uztailaren 31

15:00

Abuztuak 4

24:00etan

Abuztuaren 30

15:00

Irailaren 1a

24:00etan

Azaroaren 29

15:00

Abenduaren 8a

15:00

VIII. ERANSKINA.–ZIRKULAZIORAKO ALDI BATERAKO MURRIZTAPENAK, BIDE SEGURTASUNA HOBETZEKO ETA EZBEHAR TASA HANDIA DUTEN TARTEETAN

Urteko egun guztietan (0:00etatik 24:00etara):

ERREPIDEA

PROZEDURAREN

AMAIERA

IBILGAILU
MUGATUAK

NORANZKOA

KP

Herria

KP

Herria

NA-8607

0

Puiu

4,680

Tafalla

GGM>7,5 Tm

Gorantz

NA-8607

4,680

Tafalla

6,510

Tafalla

GGM>7,5 Tm

Beherantz

NA-8608

0

Tafalla

1,440

Tafalla

GGM>7,5 Tm

Beherantz

Iragarkiaren kodea: F2400466