1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
147E/2023 FORU AGINDUA, abenduaren 15ekoa, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak emana, "Nafarroa Koloretan 2023" saria ematen duena.
Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 9ko 35/2023 Foru Aginduaren bidez, "Nafarroa Koloretan 2023" sarirako deialdia egin zen. Sariaren helburua da aitortza publiko egitea Foru Komunitatean nabarmendu den migratzaile bati. Halaber, sari horrek bizikidetza eta kultura aniztasuna nabarmentzen dituzten ekimenen eta jardueren garrantzia azpimarratu nahi du, Nafarroaren garapenerako faktore baitira, udal eremuan, hezkuntzan, komunikazioan, kirolean eta abarretan.
Aurkeztutako hautagaitzak aztertu eta deialdiaren oinarrien arabera baloratu ondoren, epaimahaiak erabaki du proposatzea Hui Chi Yuri eman diezaiotela Nafarroa Koloretan 2023 saria, Nafarroan bizi den atzerritar jatorriko migratzaile bati ematen zaiona, 2023an gure komunitateko populazio migratzailearen balioak eta elkarbizitzaren balioak ordezkatzen nabarmentzeagatik. Halaber, erabaki du proposatzea Jared Andinori eta Mohamed Amnayri akzesit bana eman diezaietela.
Horrez gainera, erabaki du proposatzea 2023an Lantxotegi Elkarteari eman diezaiotela aipamen berezi bat, hots, Nafarroan arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borrokan eta kulturen arteko bizikidetzaren alde parte-hartze aktiboa izateagatik eta bere lankidetza eta ekarpenagatik nabarmentzen den pertsonari, gizarte entitateari edo elkarteari ematen zaiona.
Azkenik, erabaki du proposatzea honako aitortza hauek egin daitezela:
–Koloretako Toki Politiken aitortza: Sakanako Mankomunitatearen Anitzartean zerbitzuari.
–Koloretako Kirol Jardunbide Egokien aitortza: Haritu Sarea, Haziak, Itaka Escolapios, Katakrak eta Lantxotegi elkarteek antolatutako Arrazakeriaren Aurkako Mundialitoari.
–Koloretako Kulturaren aitortza: Acción Contra la Trata GKEari eta Las Poderosas taldeari.
Horrenbestez, epaimahaiak emandako epaiaren akta ikusirik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Hui Chi Yuri ematea 2023ko "Nafarroa Koloretan" saria, Nafarroan bizi den atzerritar jatorriko migratzaile bati ematen zaiona gure komunitateko populazio migratzailearen balioak eta elkarbizitzaren balioak ordezkatzen nabarmentzeagatik. Sari horrek 3.000 euroko zuzkidura du, eta dirua 2023ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko "Nafarroa Koloretan sariak" izeneko F10002/F1200/2268/231900 partidaren kargura egotziko da.
2. Jared Andinori eta Mohamed Amnayri ematea "Nafarroa Koloretan" sariaren akzesit bana. Akzesit horietako bakoitzak 1.500 euroko zuzkidura du, eta dirua 2023ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko "Nafarroa Koloretan sariak" izeneko F10002/F1200/2268/231900 partidaren kargura egotziko da.
3. Lantxotegi Elkarteari aipamen berezi hau ematea: "Nafarroan arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borrokan eta kulturen arteko bizikidetzaren alde parte-hartze aktiboa izateagatik eta bere lankidetza eta ekarpenagatik 2023an nabarmendu den pertsonari, gizarte entitateari edo elkarteari ematen zaion aipamen berezia". Aipamen horrek 2.000 euroko zuzkidura du, eta dirua 2023ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko "Nafarroa Koloretan sariak" izeneko F10002/F1200/2268/231900 partidaren kargura egotziko da.
4. Koloretako Toki Politiken aitortza ematea Sakanako Mankomunitatearen Anitzartean zerbitzuari.
5. Koloretako Kirol Jardunbide Egokien aitortza ematea Haritu Sarea, Haziak, Itaka Escolapios, Katakrak eta Lantxotegi elkarteek antolatutako Arrazakeriaren Aurkako Mundialitoari.
6. Koloretako Kulturaren aitortza ematea Acción Contra la Trata GKEari eta Las Poderosas taldeari.
7. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
8. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea, eta igortzea Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzura, Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora, Migrazio Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontu-hartzailetza Delegatura, behar diren ondorioak izan ditzan.
9. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2023ko abenduaren 15ean.–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria, Begoña Alfaro García.
Iragarkiaren kodea: F2317849