20. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

152/2023 FORU AGINDUA, abenduaren 29koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira Nafarroako hirugarren sektoreko entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat eta horien oinarri arautzaileak, gizarte berrikuntzako proiektuak egin ditzaten landa eremuan, gizarte zerbitzuen esparruan, 2022. eta 2023. urteetan. DDBN identifikazioa: 630447.

2021eko uztailaren 16an, lankidetza hitzarmena sinatu zuten Eskubide Sozialetako eta Agenda 2030eko Ministerioak eta Nafarroako Foru Komunitateak, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismotik (SEM) eratorritako Europako funtsen kargurako proiektuak gauzatzeko. Hitzarmen horretan aditzera ematen denez, guztira 39.582.262 euro eman zaizkio Nafarroako Foru Komunitateari, 2021., 2022. eta 2023. urteetarako, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismotik eratorritako Europako funtsen kargura, 22. osagaiari lotutako proiektuetarako. Proiektu horiek bat etorri beharko dute gizarte zerbitzuen arloko inbertsio mota jakin batzuekin.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 30eko 131/2022 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako hirugarren sektoreko entitateei dirulaguntzak emateko deialdia onetsi zen, gizarte berrikuntzako proiektuak egin ditzaten landa eremuan, gizarte zerbitzuen esparruan, 2022. eta 2023. urteetan. Dirulaguntzen zenbatekoa 1.400.000 eurokoa zen, 2022. eta 2023. urteen artean (541.170 euro eta 858.830 euro, hurrenez hurren), eta Berreskurapen, Suspertze eta Erresilientzia Planaren bidez finantzatu ziren.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren uztailaren 5eko 182/2022 Foru Aginduaren bidez, maiatzaren 30eko 131/2022 Foru Aginduan justifikatzeko epeei dagokienez atzemandako akatsa zuzendu zen. Azkenik, deialdiaren 7. oinarrian ezarri zen proiektuak gauzatzeko gehieneko epea 2023ko abenduaren 31n amaituko zela, eta proiektuek 12 eta 24 hilabete arteko iraupena izanen zutela, baina SEEPek ezarritako esparruei lotuta:

"Proiektuak gauzatzeko men eginen zaie SEEPen barruan ezarritako esparruei, eta, zehazki, Espainiako Gobernuaren Eskubide Sozialetako eta Agenda 2030eko Ministerioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko lankidetza hitzarmenari, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismotik lortutako Europako funtsen kargurako 22. osagaiaren esparruan.

Proiektuak gauzatzeko epea 2022ko urtarrilaren 1ean hasiko da, eta 2023ko abenduaren 31n amaituko da beranduenez. Ez da beharrezkoa proiektua aldi horretan guztian zehar (24 hilabete) gauzatzea, baina 12 hilabeteko gutxieneko iraupena ezarri da".

Gizarte Errealitatearen Behatokiko, Gizarte Politiken Plangintzako eta Ebaluazioko zuzendari nagusiaren martxoaren 28ko 5E/2023 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza honen deialdia ebatzi zen: "Nafarroako hirugarren sektoreko entitateei dirulaguntza, gizarte berrikuntzako proiektuak egin ditzaten landa eremuan, gizarte zerbitzuen esparruan".

Deialdi horrek eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 22. osagaiaren barruan ("Zaintzen ekonomiarako talka plana eta berdintasun eta inklusio politiken indartzea") sartutako gainerako proiektuek hauxe dute helburu nagusia: gizarte zerbitzuak oro har modernizatzea eta indartzea, iraupen luzeko zaintzen ereduari arreta berezia jarrita, pertsonarengan zentratutako arreta eredua eta berrikuntza sustaturik.

C22.I2 lerroaren barruan ("Gizarte Zerbitzuak Modernizatzeko Plana: Eraldaketa teknologikoa, berrikuntza, prestakuntza eta haurren arreta indartzea") kokatzen da 325. helburua ("Gizarte zerbitzuak teknologikoki eraldatzeko eta egoitza babesari eta harrera familiei lotutako azpiegiturak eta zerbitzuak modernizatzeko proiektuak gauzatzea"). Helburu hori honako hau da: "gobernu autonomikoek gizarte zerbitzuen eraldaketa teknologikoa egitea, zerbitzu horiekin (enplegua, osasuna, hirugarren sektorea) elkarreragiten duten beste sistema batzuekiko elkarreragingarritasuna ahalbidetzeko, bai eta haur eta nerabeentzako arretarako zentroetan egoitza babesari lotutako azpiegiturak eta zerbitzuak modernizatzea ere, besteak beste, laguntza pertsonalizatuaren beharrak (emozionalak, hezkuntzakoak eta profesionalak barne) kontuan hartuta eta harrera familiei prestakuntza eskainita.

2023ko urriaren 9an, "KONTSEILUAREN BETEARAZPEN ERABAKIA, Kontseiluaren Betearazpen Erabakia (EB) aldatzen duena (ST 10150/2021; ST 10150/2021 ADD 1 REV 1), 2021eko uztailaren 13koa, Espainiaren Suspertze eta Erresilientzia Planaren ebaluazioa onesteari buruzkoa" deituriko eranskin berrikusian, Europar Batasuneko Kontseiluak CID 325 betearazteko epea 2025eko laugarren hiruhilekora arte luzatu zuen estatu espainiarrerako.

Bestalde, Gizarte Zerbitzuen eta Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren Lurralde Kontseiluaren osoko bilkurak, 2023ko urriaren 24ko ohiko bilkuran, autonomia erkidegoen eta Ceuta eta Melilla hirien arteko lurralde banaketaren proposamena baimentzen duen erabakia onetsi zuen, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 22. osagaiaren esparruan ("Zaintzen ekonomiarako talka plana eta berdintasun eta inklusio politiken indartzea") inbertsio proiektuak finantzatzeko kredituak Gizarte Zerbitzuen eta Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren Lurralde Kontseiluaren mende jartzeko.

Erabaki horren I. eranskinean ezartzen denez, 325. helbururako, helburu hori betetzeko epea 2025eko laugarren hiruhilekoan amaituko da.

Gaur egun, epeak luzatze aldera, Eskubide Sozialetako eta Agenda 2030eko Ministerioak eta Nafarroako Foru Komunitateak Suspertze eta Erresilientzia Mekanismotik (SEM) eratorritako Europako funtsen kargurako proiektuak gauzatzeko sinatu zuten lankidetza hitzarmenaren gehigarri bat izapidetzen ari da.

Urriaren 11ko 217/2023 Foru Dekretuaren bidez, Analisi eta Prospekzio Bulegoa erakunde autonomoa sortu zen, eta haren estatutuak onetsi ziren. Hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Analisi eta Prospekzio Bulegoaren Analisiaren, Ebaluazioaren, Berrikuntzaren, Prospekzioaren eta Estrategia Operatiboaren Zerbitzuaren Berrikuntza Publikoaren eta Europako Proiektuen Atalari dagokio SEEPen kudeaketa jarduketak gauzatzea. Aldaketa horrek aurrekontuen kodifikazioari eragiten dio:

–2023an, honako hau zen: "92100 91000 14819 231000-SEM Landa berrikuntzako proiektuetarako dirulaguntza arruntak".

–Orain, hau da: "31000 03100 4819 462100-SEM Landa berrikuntzako proiektuetarako dirulaguntza arruntak", 2024rako aurrekontuen lege aurreproiektuaren arabera.

Aurrekontuetan izandako inpaktuak ez du eraginik Nafarroako Gobernuaren gastu mugan, urte batzuetako soberakinak gerokoei eranstea beste ondoriorik ez baitu, 2023., 2024. eta 2025. urteetarako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan "Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari dagozkion gastu kreditu exekutatugabeen txertaketak" atalean aurreikusitakoaren arabera.

Horregatik guztiagatik, eta Analisiaren, Ebaluazioaren, Berrikuntzaren, Prospekzioaren eta Estrategia Operatiboaren Zerbitzuaren proposamen txostena ikusirik, non deialdiaren oinarri arautzaileak aldatzeko beharra arrazoitzen baita, eta Nafarroako Gobernuari eta haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1.a Onestea bai Nafarroako hirugarren sektoreko entitateei dirulaguntzak emateko deialdiaren aldaketa, gizarte berrikuntzako proiektuak egin ditzaten landa eremuan, gizarte zerbitzuen esparruan, 2022. eta 2023. urteetan, bai deialdiaren oinarri arautzaileak (DDBN identifikazioa: 630447). Honela:

4. oinarria. Deialdiaren zenbatekoa eta dirulaguntzen banaketa.

Hasierako idazketak honela zioen:

"Urte anitzeko deialdirako aurreikusi den zuzkidura osoa 1.400.000,00 euro da, eta honela banatuko da urteko aurrekontuen kargura:

2022ko aurrekontua: 541.170,00 euro.

2023ko aurrekontua: 858.830,00 euro.

Guztira: 1.400.000,00 euro.

Dirulaguntzak proiektuen jardueren kostua estaliko du, 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra (...)".

Horren ordez, honako hau jarriko da:

"Urte anitzeko deialdirako aurreikusi den zuzkidura osoa 1.400.000,00 euro da; jada zuzkitu da 2023ko aurrekontuetan. Kudeaketa planean ezartzen den legez, 2024ko eta 2025eko ekitaldietan exekutatu beharreko zenbatekoak aurreko urteetako soberakinak izanen dira, halakorik balego, deialdia erabat exekutatu bitartean 1.400.000 euroko gehienekora iritsi arte, eta urte batetik hurrengo urtera txartatzen ahal dira, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko funtsen kudeaketari buruzko prozeduretan zehazten den bezala.

Dirulaguntzak 2022ko urtarrilaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitarteko proiektuen jardueren kostua estaliko du (...)".

7. oinarria. Exekuzio epea.

Hasierako idazketak honela zioen:

"Proiektuak gauzatzeko epea 2022ko urtarrilaren 1ean hasiko da, eta 2023ko abenduaren 31n amaituko da beranduenez. Ez da beharrezkoa proiektua aldi horretan guztian zehar (24 hilabete) gauzatzea, baina 12 hilabeteko gutxieneko iraupena ezarri da".

Honela geratuko da:

"Proiektuak gauzatzeko epea 2022ko urtarrilaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitartekoa izanen da. Hala ere, proiektua egikaritzeko iraupen osoa 12 hilabetekoa izanen da gutxienez, eta 24 hilabetekoa gehienez".

17. oinarria. Dirulaguntza ordaintzeko beharrezkoak diren frogagiriak.

17.1. Jarraipen ekonomikoa eta memoria ekonomikoak.

Hasierako idazketak honela zioen:

"Amaierako memoria, proiektuaren gauzatze osoari buruzko informazioaz. Amaitu eta hilabeteko epean aurkeztuko da, 2024ko otsaila amaitu baino lehen betiere. Edukiei dagokienez, Eskubide Sozialetako Departamentuak ezartzen dituenak edo harekin adosten direnak izanen dira".

Honela geratuko da:

"Amaierako memoria, proiektuaren gauzatze osoari buruzko informazioaz. Amaitu eta hilabeteko epean aurkeztuko da, 2025eko abendua amaitu baino lehen betiere. Edukiei dagokienez, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuak ezartzen dituenak edo harekin adosten direnak izanen dira".

18. oinarria. Dirulaguntza ordaintzeko modua eta epea.

18.2. Ordainketa aurreratua.

Hasierako idazketak honela zioen:

"–Amaierako justifikazioan, 2023ko abenduaren 31a izanen da muga-eguna gastu guztietarako.

–Gastu horien amaierako justifikazioa 2024ko otsailaren 29a baino lehen aurkeztu beharko da".

Honela geratuko da:

"–Amaierako justifikazioan, 2025eko irailaren 30a izanen da muga-eguna gastu guztietarako.

–Gastu horien amaierako justifikazioa 2025eko azaroaren 15a baino lehen aurkeztu beharko da".

2. Proiektuak birformulatu nahi dituzten entitate onuradunei hilabeteko epea ematea, foru agindu hau argitaratzen denetik aurrera, plangintza berria aurkez dezaten, foru agindu honen arabera egindako epeen aldaketekin bat. Plangintza hori Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoaren bidez aurkeztuko da. Eskabidean, "helmuga" atalean, "Analisi eta Prospekzio Bulegoa" jarri beharko da.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka bidezko da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

5. Foru agindu hau honako hauei helaraztea, dagozkion ondorioetarako: Analisiaren, Ebaluazioaren, Berrikuntzaren, Prospekzioaren eta Estrategia Operatiboaren Zerbitzuari, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Aurrekontuen Kudeaketa eta Kontabilitateko Bulegoari, Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoari eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia Atalari, baita Dirulaguntzen Datu Base Nazionalari ere.

Iruñean, 2023ko abenduaren 29an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2318630