20. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

36/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 15ekoa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuko buruak emana, zeinaren bidez onesten baita honako deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda: deialdia, Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko BFE/albokoen 2 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 5ean emandako 421/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko BFE/albokoen 2 lanpostu huts betetzeko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Deialdi hori 2023ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ekoan.

Erreklamazioak aurkezteko epea igarota, eta baztertutako izangairik ez dagoenez, bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenei jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko BFE/albokoen 2 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da. Lanpostuak Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aritzeko dira.

2. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, eta interesdunei jakinaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedaturikoarekin bat.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 15ean.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuko burua, Maite Tellechea Olaiz.

I. ERANSKINA.–ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

NOPLOIko lekualdatze txanda.

Onartuak:

RODRIGO RINCÓN, MARÍA ISABEL

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2400718