1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
106/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Arantza Noáin Ramírez andrea, Hezkuntza Departamentuko Eraikuntza Bulegoko burua (plantilla organikoan 33199 zenbakia duen lanpostua).
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 21ean emandako 1759/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario Arantza Noáin Ramírez andrea Hezkuntza Departamentuko Eraikuntza Bulegoko buru izendatu zuten sei urterako; lanpostu hori 33199 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan.
2023ko abenduaren 15ean aurkeztutako idazki baten bidez, Arantza Noáin Ramírez andreak burutza horri uko egin zion.
Aipatu deialdiko 15.5 puntuak ezartzen du merezimendu-lehiaketaren bidez lortutako burutza baten titularrak lanpostu horretan aritzeari utziko diola karguari berariaz uko egiten badio, horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.6 artikuluko h) letran.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea Arantza Noáin Ramírez andrea, Hezkuntza Departamentuko Eraikuntza Bulegoko burua (plantilla organikoan 33199 zenbakia duen lanpostua). Burutzan aritzeko azken eguna 2024ko urtarrilaren 11 izanen da.
2. Adieraztea Arantza Noáin Ramírez andrea arkitekto tekniko lanpostura itzuli behar dela 2024ko urtarrilaren 12an, hain zuzen, Nafarroako Foru Ogasunari atxikitako 7042 zenbakia duen lanpostura.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalera, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko urtarrilaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).–Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.
Iragarkiaren kodea: F2400508