1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
18/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Alberto Izco Arana jauna funtzionario izendatzen baita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitektoen bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren ondorioz, eta lanpostua esleitzen baitzaio.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 17an emandako 1760/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto izateko bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2021eko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 15eko 2534/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 239. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 14koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 28ko 3389/2021 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioko lehenbiziko proba egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2022ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 25ekoan.
Hautaprobak bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 28ko 1484/2023 Ebazpenaren bidez, deialdiko 8. oinarrian ezarritako betebeharrak frogatzeko epea ireki zen, eta, ondoren, ekainaren 5eko 1951/2023 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.
Azkenik, kalifikazio-epaimahaiak probak gainditu eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien aldeko izendapen proposamena egin zuen, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 3270/2023 Ebazpenaren bidez, bertan jasotako izangaiak izendatu ziren.
Ebazpen horretan izendatu zen Jorge Torrents Lizar jauna, txanda irekiko izangaia, eta hari borondatezko eszedentzia eman zitzaion lanpostuaz jabetzeko egunetik beretik, une horretan beste administrazio publiko batean ari baitzen lanean, langile finko gisa.
Deialdiaren 9.4 oinarrian ezarritakoarekin bat, bidezko da lanpostu huts hori betetzea gaindituen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin. Horretan oinarriturik, 2023ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan, Alberto Izco Arana jauna izendatzeko proposamen osagarria argitaratu zen, hura baitzen hurrengoa probak gainditu zituzten txanda irekiko izangaien zerrendan.
Deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen diren agiriak behar zen epean aurkezturik eta izangaiak betebeharrak betetzen dituela ikusirik, bidezko da izendapena egitea eta lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Alberto Izco Arana jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, arkitekto lanpostua betetzeko, eta plantillan 70944 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea. Lanpostu hori funtzionarioen araubidekoa da, A mailakoa, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentralei atxikita dago; B motako gidabaimena izatea eskatzen du, eta Iruñean du destinoa.
2. Xedatzea ezen izangaiak lanpostuaz jabetu beharko duela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deien Koordinazio eta Kontrolerako Atalean, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza), Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2024ko urtarrilaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2400500