1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
260/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Raúl Manzano Gutiérrez jauna, Babesgabetasun Egoerak Baloratzeko Bulegoko burua Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoko Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzan.
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12.ñ) artikuluak erakunde horretako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio eskumena Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak edo beste unitate batzuetako buruak bitarte baterako izendatzeko. Estatutu horiek azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.
Horrenbestez, eta bete dadin Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuan ezarritakoa,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea Raúl Manzano Gutiérrez jauna, Babesgabetasun Egoerak Baloratzeko Bulegoko burua Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoko Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzan, berak hala eskatu baitu. 2024ko urtarrilaren 11 izanen da bulegoburu ariko den azken eguna.
2. Ebazpen hau interesdunari jakinaztea, eta igortzea Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzara, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera, Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Idazkaritza Tekniko Nagusiaren Bulegora.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko urtarrilaren 10ean.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.
Iragarkiaren kodea: F2400514