20. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3/2024 FORU AGINDUA, urtarrilaren 16koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Maite Zufía Arbilla andrea, Analisi eta Prospekzio Bulegoko Analisiaren, Ebaluazioaren, Berrikuntzaren, Prospekzioaren eta Estrategia Operatiboaren Zerbitzuko Plan Orokorrak Koordinatzeko Bulegoko burua. Analisi eta Prospekzio Bulegoa erakunde autonomo bat da, eta atxikita dago Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiari.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak. Aipatu xedapen horren 4. apartatuak ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioaren mendeko organismo autonomoen unitate organikoen burutzak edo zuzendaritzak beteko direla xedapen gehigarri horretan ezartzen denaren arabera.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Maite Zufía Arbilla andrea, Analisi eta Prospekzio Bulegoko Analisiaren, Ebaluazioaren, Berrikuntzaren, Prospekzioaren eta Estrategia Operatiboaren Zerbitzuko Plan Orokorrak Koordinatzeko Bulegoko burua, eta emandako zerbitzuengatik eskerrak ematea. Analisi eta Prospekzio Bulegoa erakunde autonomo bat da, eta atxikita dago Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiari. Kargu-uzteak ondorioak izanen ditu 2024ko urtarrilaren 18tik aurrera, eta 2024ko urtarrilaren 17a izanen da bulegoburu ariko den azken eguna.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Analitika Aurreratuaren, Prospekzioaren, Estrategia Operatiboaren eta Ebaluazioaren Atalera, Analisiaren, Ebaluazioaren, Berrikuntzaren, Prospekzioaren eta Estrategia Operatiboaren Zerbitzura, Analisi eta Prospekzio Bulegora eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 16an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2400820