20. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

47/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 4koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Raúl Manzano Gutiérrez jauna Babesgabetasun Egoerak Baloratzeko Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako. Bulego hori Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari atxikirik dago, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12. artikuluko ñ) letrak erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio eskumena Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak izendatzeko bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Estatutu horiek azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horiek horrela, bat etorriz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuarekin (haren bidez zehaztu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak) eta azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuarekin (haren bidez onetsi ziren Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak),

EBAZTEN DUT:

1. Raúl Manzano Gutiérrez jauna Babesgabetasun Egoerak Baloratzeko Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako. Bulego hori Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari atxikirik dago, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian.

2. Izendapenak 2023ko abenduaren 19tik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzara eta Langileria Atalera eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira; Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta bertako Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 4an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F2400515