1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
28E/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez David Brugos Miranda jauna izendatzen baita Osasun Mentaleko Tarteko Baliabideen Arloko Zerbitzuko buru.
Osasun Mentaleko Zuzendaritzaren egitura organikoa ezartzen duen abenduaren 13ko 21/2010 Foru Legearen 22.2 artikuluak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izendatu eta kargutik kenduko dituela, libreki, arloko zerbitzuburuak.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa den David Brugos Miranda jauna izendatzea Osasun Mentaleko Tarteko Baliabideen Arloko Zerbitzuko buru Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.
2. Interesdunak izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du izendapenaren xedeko lanpostuaz.
3. Ebazpen hau David Brugos Miranda jaunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko urtarrilaren 10ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2400472