20. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

5/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 12koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatu baitu, María Rosa de Luis Aboitiz andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Administrazio Erroko Laneko Arriskuen Prebentziorako Ataleko burua.

Azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dira. Foru dekretu horren bidez, halaber, Administrazio Erroko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atala erakunde autonomoaren egituran sartu zen.

Foru dekretuaren 55. artikuluak ezartzen du zerbitzuetako, ataletako eta unitateetako buruak azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko direla, horren bidez arautu baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuaren 11. artikuluan langileen arloan ezarritako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak hala eskatu baitu, María Rosa de Luis Aboitiz andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Administrazio Erroko Laneko Arriskuen Prebentziorako Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2024ko urtarrilaren 17tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasun Departamentuko zuzendari nagusiari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko zuzendariari, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasunaren Zuzendariordetzara eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalera.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 12an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Ángeles Nuin Villanueva.

Iragarkiaren kodea: F2400713