1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
5/2024 FORU AGINDUA, urtarrilaren 11koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Francisco Javier Vera Janín jauna izendatzen baita, bitarte baterako, Airearen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Ataleko buru.
Hala xedatzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularrak eginen ditu bitarte baterako izendapenak, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren.
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak aipatu txostena eman du; beraz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,
AGINTZEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa den Francisco Javier Vera Janín jauna izendatzea, bitarte baterako, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Airearen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Ataleko buru.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Langileria Bulegoari eta Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko urtarrilaren 11n.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2400717