20. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3/2024 FORU AGINDUA, azaroaren 9koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez M.ª Aránzazu Galdeano Zubeldia andrea izendatzen baita Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Merkatuen Erregulazioaren eta Berariazko Laguntzen Bulegoko buru bitarte baterako.

Hala xedatzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularrak eginen ditu bitarte baterako izendapenak, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

2024ko urtarrilaren 9an, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak aipatu txostena eman du; beraz, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak.

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa den Aránzazu Galdeano Zubeldia andrea izendatzea Merkatuen Erregulazioaren eta Berariazko Laguntzen Bulegoko buru bitarte baterako.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, departamentuko Langileria Bulegoari eta Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 9an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2400441