1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2/2024 FORU AGINDUA, urtarrilaren 4koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Ana Isabel Caballero Alcalá andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Kalitateko Elikagaien Sustapenaren Bulegoko burua.
Hala xedatzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Ana Isabel Caballero Alcalá andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Kalitateko Elikagaien Sustapenaren Bulegoko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2024ko urtarrilaren 7tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuko zuzendariari eta Langileria Bulegoari, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko urtarrilaren 10ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2400439