1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
9E/2024 FORU AGINDUA, urtarrilaren 11koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez Raúl Manzano Gutiérrez jauna izendatzen baita, bitarte baterako, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Ataleko buru. Atal hori atxikita dago Gizarteratzeko, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzura, Justizia Zuzendaritza Nagusian.
Hala ezartzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikitakoak izan beharko dute.
Bestalde, hala ezartzen baitu bere bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularrak eginen ditu bitarte baterako izendapenak, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Halaber, izendatua izateko proposatu den pertsona zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularraren adostasuna beharko du. Horri dagokionez, espedientean badago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Raúl Manzano Gutiérrez jauna izendatzea, bitarte baterako, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Ataleko buru. Atal hori atxikita dago Gizarteratzeko, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzura, Justizia Zuzendaritza Nagusian. Izendapenak 2024ko urtarrilaren 12tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta igortzea Gizarteratzeko, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzura, Justizia Zuzendaritza Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko urtarrilaren 11n.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Iragarkiaren kodea: F2400705