Iragarkia
199. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 1a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
217C/2024 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zuraren industrien sektorearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.
Zuraren industrien sektorearen hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31004805011981), erregistro honetan 2024ko uztailaren 3an sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2024ko ekainaren 24an izenpetu zutena.
Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan-akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak, honako hau,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Zuraren industrien sektorearen hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31004805011981) inskribatzea Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan-akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan.
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal diola Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Iruñean, 2024ko uztailaren 23an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
NAFARROAKO ZURAREN INDUSTRIAREN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN NEGOZIAZIO-BATZORDEAREN AKTA
BERTARATUAK:
Enpresen ordezkariak | Langileen ordezkariak | ||||
ADEMAN | ACEN | ELA | UGT | CCOO | LAB |
Olatz Esparza | Saioa Goñi | Daniel Narvaez | Demetrio muñoz | Pilar Piñeiro Gallego | Iñaki Montes |
Patricia Granados (aholkularia) | Joaquin Ibiricu (aholkularia) | Juan Miguel Perez Garde | Iñigo Setuain Dominguez | ||
Adierazten dute
2024ko ekainaren 24ko 10:00etan, ADEMAN eta ACEN enpresaburuen elkarteak, sektoreko enpresaburuak ordezkatuz, eta langileen ordezkaritzaren gehiengoa duten ELAk, CCOOk, UGTk eta LABek akordio bat lortu dute Nafarroako zuraren industriaren hitzarmen kolektibo berria sinatzeko, 2023ko eta 2024ko soldata-taulekin batera.
Alderdiek akta honi erantsitako hitzarmenaren testua sinatu dute.
Joaquín Ibiricu edo Patricia Granados Abardía abokatuei baimena eman zaie akordio hori lan-agintaritzan aurkez dezaten, erregistro eta argitalpen ondorioetarako.
10:30ean amaitu da bilera.
ELA LAB CCOO UGT ACEN ADEMAN
NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ZURAREN INDUSTRIARAKO HITZARMEN KOLEKTIBOA 2023., 2024. ETA 2025. URTEETARAKO
1. artikulua. Eremu funtzionala.
Hitzarmen kolektibo honek zuraren industrian, zura biltegiratzen eta zuraren handizkako merkataritzan diharduten Nafarroako Foru Komunitateko enpresa guztietan du eragina.
2. artikulua. Pertsona-eremua.
Hitzarmen honen eraginpean gelditzen dira 1. artikuluan aipatzen diren enpresetan zerbitzuak ematen dituzten langile guztiak, bai kontratu mugagabea dutenak bai aldi baterako kontratudunak, eta horrek ez du ezertan ukatuko indarreko Langileen Estatutuaren 2. artikuluan xedatua.
3. artikulua. Berdintasuna lanean.
Debekatua dago edozein diskriminazio egitea ordainsarietan, lanaldietan edo gainerako lan baldintzetan langileen adina, sexua, jatorria edo ideologia dela eta. Enpresaburua behartua dago balorazio bereko lanagatik soldata berdina ordaintzera, bai oinarrizko soldata eta bai soldataren osagarriak ere, sexua dela-eta inolako diskriminaziorik egin gabe.
4. artikulua. Probaldia.
Enpresan sartzen diren langileek probaldi bat izanen dute, langilearen kategoriaren araberakoa. Hauxe da probaldiaren gutxieneko iraupena:
a) Goi mailako teknikari tituludunak, sei hilabete, kontratu mugagabearekin sartu badira, edo 120 egun, aldi baterako kontratuarekin sartu badira.
b) Erdi mailako langileak, 80 egun, kontratu mugagabearekin sartu badira, edo 50 egun, aldi baterako kontratuarekin sartu badira.
c) Langile kualifikatuak, bai kontratu mugagabearekin bai aldi baterako kontratuarekin sartuak badira, lanean emandako 35 egun.
d) Kualifikatu gabeko langileak, hartzeko modua edozein izan dela ere, lanean emandako 15 egun.
Lan kontratua aldi baterako eteteko egoeretan, probaldia ere etenen da, epe bererako.
Probaldian, bai langileak bai enpresaburuak kontratua desegin dezakete aurre-abisurik egin gabe eta ezein aldek inolako kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik izan gabe.
5. artikulua. Berme pertsonalen konpentsazioa eta irenspena.
Hitzarmen kolektibo honetan ezartzen diren baldintzak lehenagotik –itun baten bidez edo enpresek beren kasa hala erabakita– zeuden hobekuntzekin konpentsatzen eta irensten ahal dira, baita Estatuko Zuraren Hitzarmenetik etor daitezkeenekin ere, alde guztiek erabakita edo legez aginduta hitzarmen hau hartara egokitu behar izanez gero. Kasu horretan, soldaten egitura aldatu eginen da, edo taulak berrantolatuko, goragoko arau orokorrak xedatzen duenera egokitzeko, nahiz eta horrek ez duen berekin ekarriko hitzarmen honen araberako urteko ordainsari orokorren aldean inolako gehigarri ekonomikorik, haien kontzeptu edo zenbatekoa edozein delarik ere.
Bi lan-arauren edo gehiagoren artean desadostasunik sortzen bada, langilearentzat onuragarriena dena aplikatuz konponduko da –osotasunean harturik eta, neur daitezkeen kontzeptuei dagokienez, urteko konputuan neurturik–, betiere eskubidez behar den gutxienekoa errespetatuz.
6. artikulua. Ordainsariak.
a) Lanbide kategoria bakoitzak 2023an eta 2024an izanen duen oinarrizko soldata errendimendu normalaren aldera jasoko dute langileek, 17. artikuluan ezartzen den lanaldia eginda, eta bai igandetan eta bai jaiegunetan ere ordainduko dira. Zenbatekoak hitzarmen kolektibo honen I., II., III. eta IV. eranskinetan daude.
b) I., II., III. eta IV. eranskinetan jasotzen dira lanbide kategoria bakoitzak lanaldi osoan hitzarmeneko plusagatik jaso beharreko zenbatekoak.
Taula berean jasotzen dira aparteko haborokinetan hitzarmeneko plusagatik ordaindu beharreko zenbatekoak. Eranskinetako tauletan jasotzen den kopurua zerbitzuak emanez aritutako denboraren proportzioan sortuko da; epe osoaren eskubidea dutenei dagokien kopurua jaso da.
Hilabetekoa izanen da nominaren kalkulua, eta ez egunekoa.
7. artikulua. Hitzarmeneko plusa.
Ordainsari kontzeptu honek, "A" modalitatean, "Pizgarri Gabeziaren Plusa" eta "Laneratze eta Puntualtasun Plusa" esaten zitzaien lehenagoko kontzeptuak biltzen ditu, eta, 2023. eta 2024. urteetarako, testu honi erantsitako taulan (aurreko 6. artikuluan aipatu dena) jasotzen diren hileko zenbatekoak izanen ditu lanbide kategoria bakoitzerako.
Hitzarmeneko plusak, "B" modalitatean, "Laneratze eta puntualtasun plusa" baizik ez du hartzen, eta, hori dela-eta, haren balioa, lanbide kategoria bakoitzerako, kategoria horientzat "A" modalitatean finkatutakoaren %40raino baizik ez da iristen. Horrenbestez, hitzarmeneko plus hau, "B" modalitatekoa, bakar-bakarrik ordaindu beharko dute antzinako pizgarri gabeziaren plusaren ordez errendimenduaren araberako ordainsari-sistema bat ezarria duten enpresek.
Aurreko guztiaren ildotik, produktibitate edo pizgarri bidezko ordainsari-sistemaren bat ezarria duten enpresek behean adierazten diren baldintzak bermatu beharko dituzte, eta gauza bera egin beharko dute enpresa sortu berri nahiz lehendik dihardutenek, baldin eta errendimendu edo pizgarri bidezko sistemaren bat ezartzen badute etorkizunean:
1. Errendimendu normalean, pizgarriagatiko ordainsaria iristea, gutxienez, hitzarmenaren "A" modalitateko plusaren %60raino.
2. Horrenbestez, eta pizgarri bidezko ordainsari-sistemak pizgarri gabeziagatiko antzinako "A" hitzarmeneko plusari dagokiona bakarrik ordezten duenez, errendimenduaren araberako ordainsari-sistemak dituzten enpresek hitzarmenaren plusa "B" modalitatean baizik ez dute ordaindu beharko, hots, "A" modalitatean plus horrexek duen kopuruaren %40.
8. artikulua. Laneko osasuna eta segurtasuna.
1. Plus bereziak eta gaueko lanaren plusa.
Erregelamendu bidez zehaztua eta ebazpen irmo batean jasoa baldin badago lanpostuan badagoela: Toxikotasuna, nekagarritasuna edo arriskua, enpresak lanpostuko langileari inguruabar horien eragina deuseztatzeko behar dituen elementuak eman beharko dizkio. Halakorik ez baldin badago, horrela lan egindako ohiko orduek %25eko gehigarria izanen dute, enpresak ordaindu beharrekoa.
Aurreko betebehar hori enpresak inguruabar horien eragina deuseztatzeko neurriak hartzen dituenean bukatuko da. Orobat, gaueko lanaren plusa ordaindu beharko da egun bateko 22:00etatik hurrengo eguneko 06:00ak arte lanean emandako orduengatik; alegia, ordu bakoitzari %25eko balioa gehituko zaio. Gaueko zerbitzuak egiteko kontratatzen diren langileek ez dute plus hori jasotzeko eskubiderik izanen.
2. Laneko segurtasunaren eta kalitatearen arloko betebeharrak.
Enpresa izanen da lanerako makinen segurtasun eta babes arauak hertsiki betetzearen erantzule.
Langileek beren gain hartzen dute haiek ongi erabiltzea, eta haien erabilerari buruzko jarraibideei men egitea, istripu-arriskuak saihestu eta kalitate egokia lortzeko, hori ere eskatzeko modukoa izanen baita.
Langileen ordezkariek honako eskubide hauek izanen dituzte laneko segurtasunari dagokionez:
–Ingurumen-arriskuaren gaineko ikuskapen eta neurketen emaitzen berri izatea.
–Neurketa horiek egiten diren lekuan egon ahal izatea.
–Ekoizpen-prozesuan erabiltzen diren lehengaien osagaiak zein diren jakitea, informazio hori hornitzaileek ematea ohikoa denean.
Urteko osasun azterketa nahitaezkoa izanen da enpresentzat, baldin eta langileen ordezkariek edo azterketa nahi duten langileek berek eskatzen badute. Langile bakoitzak eskubidea du azterketa mediko horien emaitzak jakiteko.
9. artikulua. Antzinatasun sistema zaharra kentzea. Antzinatasun finkatuaren plus pertsonala.
1995eko abenduaren 31tik aurrera ez da sortzen eskubide berririk kontzeptu honengatik; beraz, kontzeptu hau kendu eginen da. Data horretan dauden kopuruak langile bakoitzaren nominan gehigarri pertsonal gisa jasotzen dira, antzinatasun finkatuaren kontzeptuan, eta kopuru hori finkoa da etorkizunerako; horregatik, hitzarmen honen 3. xedapen iragankorrean ezarritako soldata-igoeretatik eta berrikusketetatik kanpo gelditzen da berariaz. Horrez gain, kopuru horiek ez dira ez irensgarri ez konpentsagarri izanen.
10. artikulua. Aparteko haborokinak.
Uztaileko eta Eguberrietako aparteko haborokin bakoitzarekin, 30 eguneko ordainsaria izanen dute sortzapen dataren aurreko sei hilabeteetan zerbitzua eman duten langile guztiek.
Langileak ez badu seihileko osoan zerbitzurik eman, haborokinak jasotzeko edo likidazioa edo sarrerak egiteagatik edo lana uzteagatik egin beharreko hainbanaketa edo kalkulua egiteko, lehenbiziko haborokina urtarriletik uztailera bitartekoa izanen da, eta bigarrena, uztailetik abendura bitartekoa.
Ordainketa egiteko, honako hauek hartuko dira kontuan: soldata-taularen eranskinean agertzen den oinarrizko soldata, lehenagoko antzinatasun saria ordezten duen plus pertsonala, eta hitzarmeneko plusa, kasuan kasuko modalitatean (horien zenbatekoak hitzarmen honen 6. artikuluan aipatutako tauletan ageri dira).
Gainera, hitzarmen honen eraginpeko langileek, beherago adierazten den moduan, lan egiten duten denboraren proportzioan, aparteko beste eskersari bat hartzeko eskubidea izanen dute, 12 egunekoa, urte osoko konputuan. Martxoan ordainduko zaie, besterik itundu ezean. Urte horretan enpresan sartu diren langileei, jaso ez duten paga-zatiaren likidazioa abenduan eginen zaie. Urte naturalaren barrenean enpresa uzten dutenei, likidazioa egitean, beren ordainsarietatik kenduko zaie aurreratutako kopurua, hots, lanik egin ez duten denborari dagokion paga-zatia.
Aparteko azken haborokin hori, martxokoa, urte naturalean lan egindako denboraren araberakoa izanen da, eta hura ordaintzeko kontuan hartuko diren kontzeptuak uztaileko eta Eguberrietako haborokinenak berberak izanen dira.
Langileren batek, manuren baten indarrez edo errepikatutako ohituraz, goian aipatu dena baino gehiago jaso izan badu, oso-osorik errespetatuko zaio; errepikatutako ohituratzat joko da segidako hiru urtetan edo gehiagotan halako kopuruak jaso izana.
Erabaki da aukerakoa dela enpresek oso-osorik ordaintzea hiru aparteko sariak orain arte egin den bezala, hots, martxoan, ekainean eta abenduan, edo hiru aparteko sariak urteko hamabi hilabeteetan zehar hainbanatuak ordaintzea, hileroko ordainketetan.
11. artikulua. Dietak eta joan-etorriak.
Hitzarmen hau sinatzen den egunetik aurrera, edozein langilek, bere lanbide sailkapena gorabehera, enpresak aginduta lantegia dagoen herritik kanpora joan-etorria egin behar duen bakoitzean, dieta hauek jasoko ditu:
ZENBATEKOA | 2023 | 2024 |
Bazkaria | 16,92 euro | 17,41 euro |
Afaria | 16,92 euro | 17,41 euro |
Ostatua eta gosaria | 22,56 euro | 23,21 euro |
2025. urterako, zenbateko horiek hirugarren xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera igoko dira.
Opor lekuetan eta ostatua bilatzea zaila den garaietan, ordea, dieta horiek %17 handituko dira.
Enpresek zuzenean eta beren kontura ordain ditzakete joan-etorrietako gastuak, langileei goian esandako dietak ordaindu beharrean.
Enpresaren beharrak direla-eta, langileak ohiko lantokitik beste batera joan behar duenean, enpresak garraiobide aproposa jarriko dio, garraio publiko kolektiborik ez badago. Azken horren kasuan, enpresaren kargura izanen da.
Enpresa eta langilea ados jartzen badira langileak bere ibilgailua erabil dezan, enpresak idatziz eman beharko du baimena, eta langileari honako hau ordainduko dio kilometro bakoitzeko:
–2023an: 0,428.
–2024an: 0,440.
12. artikulua. Tresnen higadura.
Enpresak langile bakoitzari behar dituen tresnak emanen dizkio, eta langileak ongi erabili eta zaindu beharko ditu. Hala ere, langileak bere tresnak ekar ditzake (halakotzat joko da lan egiteko behar dena), nahi izanez gero, eta halakoetan kalte-ordain bat jasoko du tresnaren higaduragatik, astean 4,36 eurokoa izanen dena hitzarmen hau sinatzen den egunetik aurrera.
13. artikulua. Laneko arropa.
Enpresek urtean lanerako bi arropa sorta emanen dizkiote langile bakoitzari, haien erabilera justifikaturik; alabaina, laneko arroparako eskubidea duten langileei arroparen ordez dirua ematen ahalko diete: urtean 90 euro langile bakoitzari, hitzarmen hau sinatzen den egunetik hasita. Halakoetan, langileak behar den arropa erosi beharko du, enpresaren jarraibideei men eginez. Arropa garbi eta ongi zainduta eduki beharko da.
Langileak aukeratuko du lanerako bigarren jantzia hartu ala diruzko ordaina hartu.
Nolanahi ere, enpresen betebeharra da laneko arropa edo ordezko diru kopurua ematea, urtarrilaren eta uztailaren lehenbiziko astean, enpresan seihileko bakoitza hasita dela sartzen diren langileei izan ezik. Langile horiek seihileko horretarako laneko arropa hartzeko eskubidea izanen dute, enpresan noiznahi sartzen direla ere.
Enpresek lanerako oinetako egokiak ere emanen dizkiete langileei, haien erabilera justifikaturik.
14. artikulua. Istripu aseguruaren poliza. Heriotza eta erabateko baliaezintasuna.
Hitzarmen honen eraginpeko enpresek istripuetarako aseguru poliza bat eginen dute beren langileentzat, edo lehendik dutenari eutsiko diote.
Hitzarmen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hilabeteko epea igaro ondoren, estalduren zenbatekoak honako hauek izanen dira:
–60.000 euroko kalte-ordaina, istripuaren ondoriozko heriotzagatik.
–60.000 euroko kalte-ordaina, istripuaren ondoriozko baliaezintasun iraunkor erabatekoagatik.
Artikulu honetan ezarritakoari dagokionez, istriputzat joko dira bai langileei lanean gertatzen zaizkienak eta bai lanetik kanpoko bizitzan gertatzen zaizkienak ere.
Enpresek lehendik eginak dituzten polizak langileen legezko ordezkariei aurkeztuko zaizkie hilabeteko epean, horien jakitun izan daitezen.
Enpresek mantentzen ahalko dituzte lehendik eginak dituzten bestelako istripu aseguruak, baldin eta goian aipatutako estaldurak bermatzen badira.
15. artikulua. Istripuen aseguru-poliza. Baliaezintasun osoa:
Hitzarmen honen eraginpeko enpresek, hitzarmen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hilabeteko epea igarota, istripu aseguruaren poliza bat eduki behar dute beren langileentzat, laneko istripuaren ondorioz gerta daitekeen baliaezintasun iraunkor osoa estaliko duena.
Estalduraren zenbatekoa 60.000 euro izanen da.
Enpresek, polizak egin ondoren, langileen legezko ordezkariei aurkeztuko dizkiete hilabeteko epean, horien jakitun izan daitezen.
16. artikulua. Istripuak eta eritasuna.
Lanetik kanpoko istripu edo eritasunen baten ondorioz aldi baterako ezintasuna gertatzen denean, enpresek honela osatuko dituzte Gizarte Segurantzaren prestazio ekonomikoak:
–Eguneko oinarrizko soldataren, antzinatasun finkatuaren eta hitzarmeneko plusaren %90eraino, medikuak baja ematen duen egunetik gehienez ere 18 hilabete igaro arte. Plantillak, oro har, aurreko hilean %3ko absentismoa gainditu ez badu, kontzeptu horiek %95eraino osatuko dira.
–Lanez kanpoko istripuaren edo eritasunaren ondorioz langilea ospitaleratzen badute, ospitaletik atera arte enpresak egiazko soldataren %100eraino osatuko dio Gizarte Segurantzaren prestazioa, horretarako eskubidea baldin badu.
–Laneko istripuaren edo lanbide-gaixotasunaren kasuetan, aldi baterako ezintasunak dirauen bitarte osoan enpresek Gizarte Segurantzaren prestazio ekonomikoak osatuko dituzte oinarrizko soldataren, antzinatasun finkatuaren eta hitzarmeneko plusaren %100eraino.
Langileak jasotzen duen urteko ordainsaria handiagoa bada hitzarmen honetako soldata-taulak aplikatzearen ondorioz dagokiona baino, eta gehienez ere 12 hilabetez, osagarri hori honela kalkulatuko da: oinarrizko soldataren, finkatutako antzinatasunaren eta hitzarmeneko plusaren kontzeptuen %100 gehi aldi baterako ezintasun egoeraren aurreko hamabi hilabeteetan langileak jasotako ohiko soldataren osagarrien %50aren batezbestekoa. Ondorio horietarako, ohiko soldatatzat hartuko dira aldi baterako ezintasuna hasi aurreko 12 hilabeteetatik 6 hilabetetan edo gehiagotan kobratu direnak.
17. artikulua. Lanaldia.
Urteko lanaldia benetan lan egin beharreko 1.732 lanordukoa izanen da, hitzarmenak indarra duen aldian.
Langileek egin ohi dituzten benetako lanaldiak errespetatu eginen zaizkie, urte osoko orduak kontuan harturik goian adierazitakoak baino laburragoak badira ere.
Aurrekoa gorabehera, hitzarmen honen indarraldian legezko xedapenen baten bidez lanaldi laburrago bat onesten bada, sektoreari aplikatu beharrekoa, orduan legezko xedapen horretan ezartzen dena beteko da, hitzarmen kolektibo honen 5. xedapen iragankorrean ezarritakoari jarraikiz.
Ordu kopuru hori legeria indardunaren arabera banatuko da.
Lanaldia benetan kontatzeko, langileak, hala lanaldiaren hasieran nola bukaeran, lanpostuan egon behar du, zerbitzua emateko moduan.
Ordutegia behar ekonomikoei, antolaketari edo produkzioari egokitze aldera, enpresek, langileekin ados jarrita, beharrezkotzat jotzen dituzten aldaketak egiten ahalko dituzte.
Adostasunik ezean, nahitaezkoa izanen da batzorde misto paritarioaren esku-hartzea. Batzordeak auziari buruzko irizpena emanen du, indarra duen legerian xedatutakoa eragotzi gabe.
Enpresek urtero egutegia eginen dute langileen alderdiarekin adostuta. Bertan jasoko dira lanaldiaren banaketa, sartu eta ateratzeko orduak, lanegunak, oporrak, jaiegunak eta urteko lanaldiaren inguruko beste xehetasun guztiak, unean uneko legeria indardunarekin bat. Hala eta guztiz ere, alderdien artean ezadostasunik balego, enpresarien alderdiaren proposamena aintzat hartuko litzateke, langileen alderdiak ongi deritzon neurriak hartzeko aukera ezetsi gabe.
18. artikulua. Oporrak.
Hitzarmen kolektibo honen eraginpeko langile guztiek urtean 30 egun naturaleko oporrak izanen dituzte, edo dagokien zati proportzionala.
1. Opor egunak ezartzea: opor egunak ezartzeko itun kolektiboa egiten bada, hari jarraikiko zaio.
Opor egunak banaka ezartzen badira, alderdien arteko adostasunik ezean, enpresak opor egunen erdiak aukeratuko ditu, eta langileak beste erdiak. Bi oporraldi horietako bakoitzean, egun guztiak jarraian hartuko dira, besterik adosten ez bada.
2. Oporretan kontzeptu hauek ordainduko dira: oinarrizko soldata, antzinatasun finkatuaren osagarri pertsonala eta hitzarmeneko plusa kasuan kasuko modalitatean.
3. Enpresaburuak, oporren egutegia finkatutakoan, oporrak hartzeko egunak aldatzen ahalko ditu ustekabeko beharrengatik, eta hala egiten badu hiru opor egun gehiago eman beharko dizkio langileari. Hiru egun horiek benetan lan egindako denboratzat hartuko dira lanaldiaren ondorioetarako.
4. Oporraldiari dagokion ordainsaria lanaldi arruntean benetan jasotzen dena izanen da, barne dagoela, hala badagokio, benetan lan egindako azken 12 hilabeteetako ohiko ordainsarien batezbestekoa. Ulertuko da ohiko ordainsariak direla aurreko 12 hilabeteetatik 6 hilabetetan edo gehiagotan kobratu direnak.
19. artikulua. Aldi baterako ezintasuna oporretan.
Enpresaren opor egunen egutegiaren arabera finkatutako oporraldiak bat egiten badu langile baten haurdunaldiaren edo erditzearen ondoriozko edo bularra emateko aldi baterako ezintasun egoera batekin edo Langileen Estatutuaren 48. artikuluko 4., 5. eta 7. zenbakietan ezarritako lan kontratua eteteko aldiarekin, langileak eskubidea izanen du opor egunak aldi baterako ezintasuna edo dagokion baimena bukatutakoan edo kontratuaren etenaldia bukatutakoan hartzeko, urte naturala bukatu bada ere.
Oporraldia bitartean aurreko paragrafoan aipatu ez den arrazoi batengatik aldi baterako ezintasun egoera bat gertatuz gero, eta horren ondorioz langileak oporrak dagokion urte naturalean hartzerik ez badu, osorik edo partez, ezintasun egoera bukatu ondoren hartzen ahalko ditu, betiere opor horiek sortu diren urtea bukatzen denetik 18 hilabete baino gehiago igarotzen ez badira.
Bi kasuetan, oporrak berriz hartzeko egunak langilea eta enpresa ados jarriz zehaztuko dira.
20. artikulua. Eszedentziak.
Langileen Estatutuaren 46. artikuluan ezarritako eszedentziez gainera, langileek ezkontidearen eritasun edo istripuarengatik ere eteten ahalko dute lan kontratua, lanpostua gordetzeko eta zuzenean itzultzeko eskubidearekin, hiru hilabeterako gutxienez eta sei hilabeterako gehienez, betiere alderdiek ez badute beste epe bat adosten.
Kontratuaren etenaldian langileak antzinatasunari eta kategoriari eutsiko die, baina eszedentzian dagoen artean ez du inolako ordainsaririk kobratuko.
Artikulu honetan arautu ez den orotan Langileen Estatutuan ezarritakoa beteko da.
21. artikulua. Lizentziak.
Lizentziak Langileen Estatutuaren 37. artikuluaren indarreko idazketara egokituko dira.
1. Honako egoera hauetan, langileak baimena izanen du denbora batez lanera ez agertzeko, ordaindua izateko eskubidea galdu gabe, baldin aldez aurretik abisatu eta justifikatzen badu:
a) Hogei egun natural ezkontzeagatik edo bikote egonkorra eratzeagatik. Ez dira bi modalitate horiek bikote berberarekin baliatzen ahalko.
b) Urtean 6 ordu, gehienez, ezkontideari, bikotekide egonkorrari edo odol ahaidetasunezko lehen mailako senideari osasun zerbitzu publikoko mediku espezialistarengana laguntzeko. Medikuaren kontsultara joan delako egiaztagiria aurkeztu beharko da.
c) Ezkontidearen heriotza, zazpi egun.
d) Seme-alaben heriotza, sei egun.
e) Anai-arreben, aitona-amonen, biloben, aitaginarreba-amaginarreben edo koinatu-koinaten heriotza, bi egun. Arrazoi horrengatik langileak bidaia egin behar badu, epea bi egunez luzatuko da. Ondorio horietarako, luzapen hori egokitzat joko da bidaia 100 km-tik gorakoa denean langilearen bizilekutik zenbatzen hasita.
f) Gurasoen heriotza, hiru egun.
g) Ezkontideak, izatezko bikotekideak edo odol edo ezkontza bidezko bigarren mailarainoko ahaideek (izatezko bikotekidearen odol bidezko ahaideak barne) edo langilearekin etxe berean bizi den eta haren zaintza behar duen beste edozein pertsonak istripu edo eritasun larria baldin badute, ospitaleratu behar badute edo etxean atseden hartzea eskatzen duen ospitaleratzerik gabeko ebakuntza kirurgikoa baldin badute: bost egun.
Ezkontideak, izatezko bikotekideak edo seme-alabek eritasun larri eta egiaztatuak izateagatik g) atalean aipatzen diren lizentzia ordainduen kasuan, lizentzia hartzeko eskubidea langile batek baino gehiagok badute, familia berekoak izateagatik, txandaka hartzen ahalko dute lizentzia, denek aldi berean ez hartzeko.
Ezein kasutan ezin izanen dira hartu, gozamen gerokotuaren sistema honen bidez, gertaera eragilearen ondo-ondotik hartu izan balitu zegozkiokeenak baino lan egun gehiago.
h) Guraso, anai-arreba eta seme-alaben ezkontza, egun natural bat, ezkontzaren eguna bera.
i) Ohiko bizilekua aldatzeagatik: egun bat.
j) Nahitaezko eginbehar publiko eta pertsonal bat betetzeagatik, behar-beharrezkoa den denbora.
k) NANa edo AIZa berriztatzeko behar-beharrezkoa den denbora.
l) Gidabaimena berreskuratzeko ikastaroetara joateko behar-beharrezkoa den denbora hartzea, hura galdu izanaren arrazoiak enpresari bakar-bakarrik egozten ahal bazaizkio.
m) Gizarte Segurantzako familia medikuarengana eta Gizarte Segurantzako mediku espezialistarengana joateko behar-beharrezkoa den denbora.
n) Urtean 8 ordu, gehienez, ezkontideari, izatezko bikotekideari edo odol ahaidetasunezko lehen mailako senideari tratamendu onkologikora laguntzeko.
Bederatzi hilabete arteko haurrari esnea emateko lizentzia duten langileek lantokitik alde egiten ahalko dute ordubetez, edo denbora hori ordu erdiko bi zatitan banatu, edo, bestela, lanaldia ordu erdi murrizten ahalko dute. Langileak haurrari esnea emateko lizentzia metatzen ahalko du 14 laneguneko lanaldi osoetan. Hori egin ahal izateko, hilabete lehenago jakinarazi beharko du. Alderdiak ados jarriko dira lizentzia horiek baliatzeko aldiari dagokionez. Desadostasuna egonez gero, jaiotzagatik (aitatasuna edo amatasuna) bere kontratua eten bezain laster baliatu beharko du lizentzia langileak, betiere baldin eta geraldi guztia etenik gabe baliatu badu. Hura zatituz gero, nahitaezko etetea amaitu eta berehala baliatu beharko du.
Langileari eszedentzia ematen bazaio edo bajan badago enpresan bularreko haurrak 9 hilabete egin baino lehenago, ez du eskubiderik izanen haurrari esnea emateko lizentzia lanaldi osoetan metatzeko, eta, horrenbestez, dagoeneko baliatu baditu, baliatutako baimenaren zati proportzionala deskontatuko zaio dagokion likidazioan.
Legezko edo hitzarmen bidezko arau batean epe jakin bat finkatua dagoenean, absentziaren iraupenari eta konpentsazio ekonomikoari dagokienez arau hartan xedatutakoari jarraituko zaio, betiere hitzarmen kolektibo honen 5. xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat.
Eritasun larriaren kontzeptu generikoa ukatu gabe, betiere ezkontideari eta seme-alabei dagokienez, honako hauek larritzat joko dira: ospitaleraturik egonda ebakuntza kirurgikoa egitea, eta medikuaren aginduz ospitaleratzea laguntza klinikoa behar izateagatik.
Emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan jasotako eskubideak hemen ere sartu dira. Horien testua hitzarmen kolektibo honen seigarren xedapen iragankorrean dago.
2. Hitzarmen kolektibo honen eraginpeko langileek urtean bi lizentzia berezi eskatzen ahalko dituzte, inolako ordainsaririk kobratzeko eskubiderik gabe. Bi lizentzia horietan, guztira, 10 egun natural hartzen ahalko dira gehienez; horietatik lau enpresak nahi duenean emanen ditu, eta beste seiak langileak aukeratuko ditu. Lizentzia horiek, langileak eskatuta, urtean 90 ordura arteko lizentzia batekin ordezten ahalko dira, inolako ordainsaririk gabe, ezkontideari edo izatezko bikotekideari eta odol ahaidetasunezko lehen mailako senideei tratamendu onkologikora laguntzeko. Kasu horretan, orduak honela multzokatuko dira: gutxienez, 4 ordu egun bakoitzeko.
3. Lizentziak gertaera eragilearen hurrengo egun baliodunetik aurrera kontatuko dira, betiere oporrekin edo kontratu-eteteekin bat ez badatoz, salbu eta langilea gertaera eragilearen egun berean lanera joan ez bada; kasu horretan, egun hori bera hartuko da lizentziaren hasieratzat.
22. artikulua. San Jose eguna.
San Jose eguna, ondorio guztietarako, berreskuratu ezin den jaieguna da, alde batera utzita egutegiko beste jaiegun orokor batekin batera gertatzen den ala ez.
23. artikulua. Absentismoa.
1. Sinatzaileak ohartuta daude gure gizartearentzat, oro har, eta sektorearentzat, bereziki, absentismoak dakarren arazo larriaz, eta ulertzen dute absentismoa murrizteko, langilearen presentzia lanpostuan segurtatzeaz gainera, enpresako eta Gizarte Segurantzako medikuntza zuzen antolatu behar dela eta laneko segurtasun eta higiene baldintza egokiak behar direla, langileen osasun fisikoa eta mentala modu eraginkorrez babestuko bada.
2. Bidegabeko absentismoa murrizte aldera, enpresek ustez iruzurrezkoak diren baja egoerak egiaztatzen ahalko dituzte beren medikuen bitartez, edo izendatzen duten osasun zerbitzu egokiaren bidez.
Enpresak izendatutako medikuak edo osasun zerbitzuak langilea lanera ez joateko behar adinako arrazoirik ez dagoela adierazten badu, enpresak egoeraren berri emanen dio ikuskatzailetza medikoari.
Langileak azterketa horiei uko eginez gero, egoera horietan enpresaburuaren karguko eskubide ekonomikorik gabe gelditzen ahal da.
3. Bidegabeko eta iruzurrezko absentismoaren aurka egiteko, langileen legezko ordezkariak eta enpresa batera arituko dira edozein motatako neurriak aplikatzen.
4. Eritasunaren ondoriozko absentziak, bai eta egun bakar batekoak direnean ere, justifikatu egin beharko dira bajako partearen bidez edo, bestela, medikuaren egiaztagiriaren edo kontsultara joan izana frogatzen duen agiriaren bidez, hartan emandako denbora zehaztuta. Bajan dauden langileek berrespen partea nahitaez aurkeztu beharko dute, legez ezarritako epean.
5. Alderdiek adostu dute arazo honi sakonean ekitea, hitzarmen honen sinatzaileek osatuko duten lan osasuneko batzorde misto paritario baten bitartez. Hona batzordearen eginkizunak:
–Nafarroako Lan Osasunaren Institutuari bajak eragiten dituzten patologien eta gertaeren gaineko txostena eskatzea, hau da, sektoreko langileen osasun arazoen funtsezko eragileei buruzko txostena.
–Nafarroako Lan Osasunaren Institutuari berari laneko bajak iragartzeko faktoreen zerrenda eskatzea (bajen iraupena zehazten duten faktoreak: adina, sexua, diagnostikoa, eginbeharrak, etab.).
–Bildutako informazioa ikusirik, esku hartzeko programak egitea, bajen eragileak gutxitzeko osasunaren ikuspuntutik, eta prebentzioa eta lan baldintzak hobetzeko.
–Istripu kopuruaren gehikuntza eragiten duten lan baldintzak zuzentzeko egokientzat jotzen diren neurriak hartzea.
6. Absentismoaren arrazoiak kuantifikatzeko orduan ondokoak ez dira kontuan hartuko:
Aurretik behar bezala justifikatzen diren absentziak, legez ezarritako esparruan, honako kasuetan:
–Ezkontza edo bikote egonkorra eratzea.
–Aitaren, amaren edo seme-alaba baten ezkontza.
–Odol ahaidetasuneko edo ezkontza ahaidetasuneko bigarren gradura arteko senideen eritasun larria edo heriotza.
–Eginbehar publiko eta pertsonal bat bete behar denean, behar-beharrezkoa den denboraz.
–Gizarte Segurantzako mediku espezialistarengana joateko behar-beharrezkoa den denbora hartzea.
–NANa berritzeko behar-beharrezkoa den denbora hartzea.
–Gidabaimena berreskuratzeko ikastaroetara joateko behar-beharrezkoa den denbora hartzea, hura galdu izanaren arrazoiak enpresari bakar-bakarrik egozten ahal bazaizkio.
–Eginkizun sindikaletan edo langileen ordezkaritza lanetan aritzea, lege edo hitzarmen bidez ezarritako baldintzetan.
–Langileen absentziak, bederatzi hilabetetik beherako seme-alabei esnea emateko.
–Lan istripuen ondoriozko absentziak.
–Ospitaleratzeen ondoriozko absentziak.
–Istripua gertatzeko arriskua dagoelako lana etetea, lan administrazioko agintaritzak hala agindu edo enpresaburuak erabakitzen duenean, langileen legezko ordezkariek eskaturik nahiz eskatu gabe.
–Emakumezko langileen amatasun baimenak.
7. Batzorde paritarioa interesdun gisa ariko da, enpresek hala eskatuz gero, iruzurrezko absentismoaren susmoa dagoenean, eta egokitzat jotzen duen edozein neurri proposatuko die Ikuskatzailetza Medikoari eta gainerako erakunde eskudunei.
24. artikulua. Intrusismoa eta bidegabeko lehia.
Sektoreko jardueretan norbaitek intrusismoa edo bidegabeko lehia egiten badu, Langileen Estatutuaren 21. artikuluan eta 54. artikuluko D) letran xedatutakoa aplikatuko da (RCL 2015, 1654).
25. artikulua. Lanbide Heziketa.
1. ADEMAN (Asociación de Empresarios de la Madera de Navarra) elkarteko enpresen plantilletako langileek, aurrez eskaturik, lanbide prestakuntzako ikastaroak egiten ahalko dituzte, sustapen pertsonala eta gaitasunaren hobekuntza lortze aldera. Ikastaroak doakoak izanen dira eta lanorduetatik kanpo eginen dira. Aipatu elkarteak zehaztuko ditu horien finkapena eta egutegia. Elkarte horretan sartuta ez dauden enpresetako langileek, ikastetxe ofizialetan zein bestelakoetan ikasten badute, eguneko lanaldian ordubeteko murrizketarako eskubidea izanen dute, eta azterketak egiteko baimenak ere izanen dituzte.
Hitzarmen hau sinatu duten sindikatuek sektorean egiten diren lanbide prestakuntzako ekintzak arautzen eta garatzen parte hartuko dute. Halaber, hitzarmen honen sinatzaileek osatutako batzorde bat sortuko da, proposatzen diren prestakuntza ekintzak aztertu eta garatzeko.
Langile bakoitzaren kategoria egiaztatu ahal izateko, lanbide kartilla ezarriko da, langilearen datu pertsonal hauek edukiko dituena:
–Izena eta deiturak.
–Lanbide kategoria.
–Zein egunetan hartu zuen kategoria hori.
–Zein enpresatan lan egin duen.
–Enpresan zein egunetan sartu zen eta zein egunetan alde egin zuen.
Erantsitako ereduari jarraituz eginen da kartilla hori. Sektorean ordezkaritza duen sindikatu batek eta hitzarmena negoziatzen duten enpresa erakundeek sinatuko dute.
Langilea kategoriaz igotzen den bakoitzean, kartilla berriztatu eginen zaio.
2. Enpresek behar diren lizentzia ordainduak emanen dizkiete ikastegi ofizial edo baimendunetan euskara ikasteko matrikulaturik dauden langileei, azterketetara joateko.
26. artikulua. Produktibitatea.
1. Alderdiek ongi dakite produkzio sistemaren eraginkortasuna hobetu beharra dagoela oro har, horretarako bat egin behar dutela produkzioko eragile guztiek eta esparru soziala eta instituzionala egokitu egin behar direla halako hobekuntzak lortzeko. Hori horrela, hitzarmen hau sinatu duten erakundeek ezinbestekotzat jotzen dute zein helburu lortu behar diren argitzea, bai eta haiei eragiten dieten faktoreak eta haiek lortzeko oinarrizko tresnak ere, maila guztietan negoziazioak bideratu eta errazte aldera.
2. Hauek dira, bada, lortu beharreko helburuak:
–Enpresen lehiakortasuna eta errentagarritasuna handitzea.
–Produkzio ahalmena hobetzea, merkatuaren joerei erreparatuz, produkzioko eragile guztien eta gizarte osoaren aberastasuna eta ongizatea areagotzeko.
–Enplegua handitzea.
–Lan baldintzak hobetzea.
3. Langileen oinarrizko betebeharra da sektoreko produktibitatea hobetzen laguntzea, eta erraztasunak emanen dira xede horretarako planak ezar daitezen, irizpide hauek kontuan izanik:
a) Aldez aurretik langileei planen berri eman behar zaie.
b) Planek, objektibotasunez, ez dute langileen arteko bereizkeriarik sortu behar.
c) Probaldi eta egokitzealdiak ezarri behar dira, sistema berriak sartzen direnean, eta epe horien barnean soilik egonen dira bermaturik aurretik ordaindu izan diren kopuruak.
d) Lan baldintzei buruz legeak ezarritakoa beteko da.
4. Produktibitate maila arruntak itundutako soldataren bidez ordainduko dira, eta eskatu ere soldata horrexen truke eskatuko dira, produktibitate apalagoa lortzearen arrazoiak langileari egotzi ezin zaizkion kasuetan salbu.
Produktibitate neurririk ez duten enpresetan, produkzio maila arruntzat hartuko da lanbide kategoria eta espezialitate bakoitzean maila ertaineko langile batek lortzen duena, enpresaren barnean.
27. artikulua. Iraupen mugatuko kontratuak eta aldizkako kontratu finkoa.
1. Iraupen mugatuko kontratuen modalitateei dagokienez, erabaki da indarreko legedian jasotako araudia aplikatzea.
2. Erretiro partziala, errelebo kontratuarekin.
a) Langileek eskubidea izanen dute erretiro partziala hartzeko eta Langileen Estatutuaren 12.6 artikuluan arautzen den lanaldi partzialeko kontratua egiteko, betiere adierazten baldin dute lana behin betiko utziko dutela 65 urte betetzean, beranduenik ere. Hala bada, enpresaburuek kontratu hori egin beharko diete.
b) Goian azaldutako kasuetan, errelebatutako langileak lana behin betiko uzten duenean, errelebistaren lan kontratua denbora mugarik gabeko kontratu bihurtuko da, produkzioaren egoerak, egoera ekonomikoak, inguruabar teknikoek eta antolamenduak hori eragozten ez badute. Bestela, enpresak eragozpen horiek frogatu beharko dizkie langileen ordezkariei.
c) Erretiro partziala hartzen duen langileak berak finkatuko du bere lanaldi partzialaren portzentajea, legez ezarritako mugen barnean.
d) Artikulu honetan ezarrita ez dagoen orotan, osagarri gisa, Langileen Estatutuan xedatutako arauak aplikatuko dira.
e) Aurreko 1. atalean ezarritako betebeharrak indarra izan dezan, hona hemen gisa horretako zenbat nahitaezko kontratu izanen diren gehienez:
–8/2023 Errege Lege Dekretua, abenduaren 27koa, aplikatzen ahal zaien enpresei dagokienez eta araubide horrek indarrean jarraitzen duen bitartean.
- 0 eta 15 langile bitarteko enpresak: 1/urte.
- 16 eta 30 langile bitarteko enpresak: 2/urte.
- 31 eta 50 langile bitarteko enpresak: 3/urte.
- 51 eta 100 langile bitarteko enpresak: 5/urte.
–Bestela, honako eskala hau aplikatu beharko da:
- 20 langile bitarteko enpresak: 1/urte.
- 21 eta 50 langile bitarteko enpresak: 2/urte.
- 51 eta 100 langile bitarteko enpresak: 5/urte.
Urte batean erretiro partziala hartzeko eskaerak egiten badira, eta haietako batzuei 8/2023 Errege Lege Dekretua aplikatu behar bazaie eta besteei, ordea, ez, azken mailaketa hori hartuko da erreferentziatzat, gehieneko nahitaezko kopurua zehazteko.
Enpresak 100 langile baino gehiago baditu, aurreko baremo horiek batu eginen dira, baina lanbide talde bakoitzeko langileen kopurua hartuko da kontuan (adibidez, enpresak 150 langile baditu 4. taldean: 5 langile 51-100eko tartean + 2 langile 21-50eko tartean = guztira 7 langile; enpresak 10 langile baditu 7. taldean: 1).
Artikulu honetan ezartzen den enpresarentzako araubideari edo kostuari eragiten ahal dion edozein legezko edo erregelamenduzko aldaketa egiten bada, indarrik gabe geratuko da erretiro berrientzako adostutakoa, negoziazio batzordean adostasun bat erdietsi arte.
Nolanahi ere, erretiro partziala eskuratu nahi duen langileak jakinarazi beharko du, gutxienez, hura formalizatu baino 3 hilabete lehenago. Aldiz, tailerreko buruek, arduradunek, ataleko arduradunek, 1. mailako ofizialek eta 1. mailako zerrariek (zuzeneko langileak) 6 hilabete lehenago jakinarazi beharko dute.
Legez baimendutako mugen barnean, erretiratuak egin beharreko lanorduak lehen zeukan eguneroko lanaldia bezalako jardunalditan metatzen ahal ditu, betiere enpresarekin ados jarriz gero.
3. Aldizkako kontratu finkoa:
Langileen Estatutuaren 16. artikuluan ezarritako kasuetan egiten ahalko da.
Deialdia eginen da kontuan hartuta norberak zer antzinatasun duen kategoriaren, atalaren edo espezialitatearen arabera, eta, ondorioz, enpresak errolda bat baino gehiago osatzen ahalko ditu. Hori helburu, urte hasieran argitaratuko dira erroldak.
Jardueraren berezitasunak direla-eta ituntzen ahalko da lanaldi partzialeko aldizkako kontratu finkoa, zeina gutxienez 4 ordukoa izanen baita egun bakoitzeko.
Hitzarmen kolektibo hau argitaratzen denetik aurrera egiten diren kontratuetan, jarduerarik gabeko aldiak ez dira urtean 90 egunetik gorakoak izanen. Berme horrek urte natural osoan indarrean dauden kontratuei eraginen die, ezertan galarazi gabe enpresak indarreko legeriarekin bat kasuan-kasuan hartzen dituen neurriak.
Aldizkako kontratazio finkoa justifikatzen bada kontratak edo azpikontratak egin direlako edo administrazio-emakidak hartu direlako, Langileen Estatutuaren 16. artikuluan ezarritakoarekin bat, kontsideratuko da jarduerarik gabeko aldiak itxaronaldiak direla, azpikontratazio batetik bestera lanean hasi artekoak, ez besterik. Kasu horietan, hiru hilabetekoak izanen dira, gehienez, jarduerarik gabeko aldiak azpikontraten artean. Epe hori bete ondoren, enpresak bidezkoak diren neurri koiunturalak edo behin betikoak hartuko ditu.
Langileari bermatuko zaio lan egiteko aldietan sortutako oporrak hartzen ahalko dituela.
Ulertuko da borondatezko baja hartzen dela bidezko arrazoirik gabe deialdiari erantzuten ez bazaio. Hala ere, ondotik zehazten diren kasuetan, deialdiari ez erantzuteak ez du ekarriko langileak dei-zerrendan duen ordenako txanda galtzea edo enpresan borondatezko baja hartzea:
–Kontingentzia arruntak edo profesionalak eragindako aldi baterako ezintasuna (laneko baja).
–Jaiotza, adopzio edo harreragatiko baimena.
–Eszedentzia.
28. artikulua. Langile gazteak.
Bat.–Lan egiteko gutxieneko adina. Lanean onartua izateko gutxienez 16 urte eduki behar dira.
Bi.–Baldintza ekonomikoak:
1. Prestakuntza kontraturik ez duten 18 urtetik beherako langileek soldata arrunta izanen dute.
Enpresarekin prestakuntza kontratua sinatua baldin badute, hantxe ezarritako ordainsariak jasoko dituzte, kontratu mota horretarako indarra duen legedian finkatutakoarekin bat.
Soldata-berdinketa horrek indarra izanen du hitzarmen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera. Hortaz, berariaz adierazten da ez duela atzeraeraginik.
2. Debekaturik dago 18 urtetik beherakoek aparteko orduak egitea.
Hiru.–Lan prestakuntza.
1. Hamasei urtetik gorako langileei lan prestakuntzarako kontratua egiten ahalko zaie, zuraren sektorerako estatuko hitzarmenean ezarritako eran.
Langile horiek 08:00etatik 19:00etara bitartean eginen dute lanaldia, betiere.
2. Langile gaztearen prestakuntza ez da praktikoa bakarrik izanen; aitzitik, arreta berezia emanen zaio alderdi teknikoari, gaztearen prestakuntza osoa lortzeko.
3. Prestakuntzan ari den langile gazteak egin beharreko lan zehatza bat etorriko da bere lanbide espezialitatearekin.
4. Lanaldia, gehienez ere, astean berrogei ordukoa eta egunean zortzi ordukoa izanen da, eta horren barnean sartuko dira langileak bere espezialitateko prestakuntza hartu eta ezagutza areagotzeko behar dituen orduak.
5. Interesduna jarraian enpresan sartzen bada, Langileen Estatutuaren 11. artikuluan xedatutakoa beteko da.
Lau.–Lan baldintzak.
Lizentzia bereziak. Ikasketa ofizialak edo horien osagarriak egiten ari diren 18 urtetik beherako langileek azterketetara joateko lizentzia ordainduak hartzen ahalko dituzte, aurrez justifikaturik. Horretan ematen duten denbora ez da inoiz oporralditik kenduko.
Bost.–Eskubide sindikalak.
1. Langile gazteak, lanean hasten denetik eta bere kontratazio araubidea gorabehera, eskubide sindikal guztiak izanen ditu.
Sei.–Prestakuntza kontratua.
Prestakuntza kontratuak, gainerakoan, haietarako indarra duen araudiaren bidez arautuko dira.
Zazpi.–Beste eskubide batzuk.
1. Betiere bi sexuetako gazteen aukera-berdintasuna errespetatuko da, inolako bereizkeriarik gabe.
29. artikulua. Erdi mailako kargudunak eta profesional teknikoak.
1. Etengabeko prestakuntza eta eguneratze profesionala izateko eskubidea.
100 langiletik gorako enpresetan kapitulu honetarako aldi ordainduak hitzartzen ahalko dira.
2. Enpresek irizpide objektiboei jarraitu beharko diete erdi mailako kargudun eta koadroak sustatzeko prozesuan.
3. Langile bat aitortu zaion lanbide kategoriako baino goragoko eginkizunetan urte batean sei hilabete baino gehiago edo bi urtean zortzi hilabete baino gehiago aritzen bada, zilegi izanen du lanbide sailkapen egokitua eskatzea enpresaren zuzendaritzari.
Enpresak uko egiten badio, enpresa batzordeak edo langileen ordezkariek txostena egin ondoren, langileak zilegi du jurisdikzio eskudunean erreklamatzea.
Goragoko kategoriako eginkizunak egiten direnean baina mailaz igotzea legearen edo hitzarmenen arabera bidezko ez denean, langileak eskubidea izanen du esleituriko kategoriaren eta egiazki egiten duen eginkizunaren arteko aldea kobratzeko.
4. Hitzarmen kolektibo honen eremuko enpresek egintza profesionalen ondorioz sor daitekeen erantzukizun zibilerako aseguruak egin beharko dituzte tituludunentzat, lege-defentsa ere barne.
5. Lan arloan indarra duen legeria gainerako langileei bezala aplikatuko zaie koadroei, haien enpleguaren egonkortasuna funtsean ziurtatzeko.
30. artikulua. Langabeziaren aurkako neurriak.
Lehena.–Aparteko orduak.
Ikusirik sektoreko langabeziaren egoera larria eta enplegu sorrera laguntze aldera, bi alderdiak ados jarri dira aparteko orduak ezinbesteko kasuetara murrizteko, irizpide hauei jarraituz:
1. Aparteko orduak egiteko ohitura kentzea.
2. Ezbeharrak edo bestelako kalte ezohiko eta urgenteak konpontzeko aparteko orduak egitea, eta orobat, lehengai galkorrak galtzeko arriskurik bada.
3. Egiturazko aparteko orduak egitea puntako ekoitzaldietan, ezusteko absentzietan, produkzio prozesua lanpostu gehiagoren bidez betetzeko tokirik ez badago, lanbide kualifikazioarengatik, istripuz izandako kalteak eta aparteko beste kalte batzuk konpontzeko, lehengaiak galtzeko arriskua dagoenean, txanda aldaketetan eta kasuan kasuko jardueraren ezaugarriei lotutako egiturazko inguruabarrei aurre egiteko. Betiere, aldi baterako edo lanaldi partzialeko legezko kontratazioaren bidez arazoa konpontzerik ez dagoenean.
Enpresako zuzendaritzak aldian behin enpresa batzordeari edo langileen ordezkariei jakinaraziko die aparteko zenbat ordu egin diren, zergatikoak azalduz eta, hala bada, sailez sail nola banatu diren adieraziz.
Egiturazko aparteko orduak honela ordainduko dira: oinarrizko ordu arrunt baten prezioa gehi oinarrizko soldataren %45. Halaber, beste horrenbeste atseden denboraz ordaintzen ahalko dira. Halakoetan, atsedenaldiaz gain, enpresak ordubeteko oinarrizko soldataren %45 ordainduko du aparteko ordu bakoitzeko.
Bigarrena.–Enplegu-aniztasuna.
Enplegu-aniztasuna kontrolatzeko helburuari begira, funtsezkotzat jotzen da baldintza hau zehatz-mehatz betetzea: langileen legezko ordezkariei Gizarte Segurantzarako kotizazio buletinak erakustea, bai eta enpresan erabiltzen diren idatzizko lan kontratuen ereduak eta lan harremanaren amaierari buruzko agiriak ere, Langileen Estatutuaren 64.1 artikuluan xedatuta dagoen bezala.
Gainera, debekatuta dago beste enpresa batean lanaldi osoan ari den langilerik kontratatzea; salbuespenez, indarra duen legerian baimendutako modalitateak erabiltzen ahalko dira.
31. artikulua. Enpresa batzordeak eta langileen delegatuak.
1. Enpresa batzordeek ondoko eginkizunak izanen dituzte:
a) Langileen Estatutuaren 64. artikuluko 1. apartatuan onartzen zaizkienak (RCL 2015, 1654).
b) Batzordeko kideen eta langileen delegatuen orduak haietako batek edo gehiagok metatzeko itun edo sistemak ezarri ahalko dira, legeak ezarritako muga gainditzen ez bada, eta lanari utzi ahal izanen diote ordainsariaren kalterik gabe. Halaber, ez dira legeak ezarritako gehieneko ordu kopuruaren barnean zenbatuko langileen delegatuak edo batzordeko kideak hitzarmen kolektiboak negoziatzeko batzordeak osatzeko izendatuak izateagatik kopuru horren gainetik egiten diren orduak, ezta bilkurak egiteko orduak ere, dena delako enpresa negoziazio-eremukoa denean. Orduak metatzeko ituntzen den sistema urtebeteko epetan ezarriko da, bai orduak banatzeari dagokionez, bai pertsonen izendapenari dagokionez, edo hiru hilekotan, sindikatuek 15 egun lehenago hala eskatuz gero, prestakuntza ikastaroetara joan ahal izateko.
c) Legezko muga gainditu gabe, batzordeko kideek edo langileen delegatuek dituzten ordu ordainduak erabili ahalko dira haien sindikatuek, prestakuntza erakundeek eta beste entitate batzuek antolatutako prestakuntza ikastaroetara joan ahal izateko.
d) Parte hartzea, erregelamenduz zehazten den moduan, enpresako langileen edo haien familiakoen alde ezartzen diren gizarte-ekintzen kudeaketan, bai eta konfederazio arteko akordioan adostutako baina artikulu honetan jaso gabeko beste guztietan ere.
e) Enpresako zuzendaritzarekin lankidetzan aritzea, enpresaren produktibitatea mantentzen eta handitzen laguntzeko neurriak bete ahal izateko.
f) Enpresa batzordeari prozesuko gaitasuna aitortzen zaio, kide anitzeko organo gisa, bere eskumeneko gaien esparruko egintza administratibo edo judizialak burutzeko, eta, orobat, kontratazio kolektiborako gaitasuna enpresaren eremuan.
g) Enpresa batzordeko kideek, eta batzorde osoak, isiltasun profesionalez jokatuko dute, baita enpresa batzordeko kide izateari utzitakoan ere, eta bereziki zuzendaritzak sekretutzat jotako gaien inguruan.
h) Langileak hautatzeko prozesuetan araudi indarduna edo itundua betetzen dela zainduko du batzordeak, bai eta bereizkeriarik eza, sexuen arteko berdintasuna eta enpleguaren politika arrazionala bezalako printzipioak ere.
2. Enpresa batzordeko kideek eta langileen ordezkariek eskubide eta berme hauek dituzte:
a) Enpresa batzordeko kiderik edo langileen delegaturik ezin izanen dute kaleratu ezta zehatu ere, bere eginkizunetan ari den bitartean, kargua utzi eta hurrengo urtean ere –salbu eta kargu uztea errebokazioaren edo dimisioaren ondoriozkoa denean–, baldin eta kaleratzea edo zehapena langilea bere ordezkotza lanetan legez aritzearen ondorioz gertatu bada. Kaleratzea edo ustezko hutsegite larri edo oso larrien ondoriozko zehapena beste arrazoi batzuengatik izan baldin bada, alde biko espedientea tramitatu beharko da. Tramitazioaldian, entzutea emanen zaie interesdunari, enpresa batzordeari edo langileen gainerako delegatuei eta langilearen sindikatuaren ordezkariari (enpresan kargu hori aitortu baldin bazaio).
Indarreko legediaren araberako arrazoi objektiboen ondoriozko etenaldi edo iraungitze kasuetan, enpresan edo lantokian gelditzeko lehentasuna izanen dute gainerako langileekin alderatuta.
b) Ezin izanen zaie diskriminatu promozio ekonomikoan ez profesionalean ere, euren ordezkaritza eginkizunetan aritzeagatik.
c) Enpresaren barrenean adierazpen askatasuna izanen dute beren ordezkaritzari dagozkion gaietan, eta, horrenbestez, lanerako interesa edo interes soziala duten argitalpenak banatzen ahalko dituzte, produkzio prozesuaren ohiko funtzionamendua galarazi gabe, betiere aurretik enpresari jakinarazita eta indarreko lege-arauen arabera.
Enpresak 250 langile baino gehiago baditu, ituna egiten ahalko da, hitzarmen hau sinatu duten sindikatuetan afiliatutako langileei afiliazio kuota nominatik kentzeko, langileak idatzizko baimena emanez gero.
d) Eta legez aitortutako beste eskubide guztiak.
32. artikulua. Hauteskunde sindikalak.
Hitzarmen kolektibo honen eraginpeko enpresek hauteskunde sindikalak egitea erraztuko dute, eta baimena emanen diete sindikatuen ordezkariei hauteskundeetan lantokietan sartzeko.
33. artikulua. Arau osagarriak
Hitzarmen honetan arautu ez den orotan kontuan hartuko da sektore osoari aplikatu beharreko legeria orokorrean edo itunduan, barne erregelamenduetan eta horiekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoa, betiere hitzarmen kolektibo honen 5. xedapen iragankorrean xedatutakoari jarraikiz.
34. artikulua. Indarraldiaren iraupena eta aurreraeragina.
Hitzarmen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2025eko abenduaren 31ra arte egonen da indarrean, baina bertan adierazten diren ondorio ekonomikoek atzeraeraginezko efektuak izanen dituzte 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Hitzarmenaren indarraldia amaitzean, beste hitzarmenik ezean, hitzarmen honetako edukiak segituko du indarrean. Legearen araberako ondore guztietarako, hitzarmen hau salatutzat jotzen dute alderdiek 2022ko abenduaren 31n.
Alderdiek indarraldiko azken urteko abenduaren 31 finkatzen dute hurrengo hitzarmen kolektiboetan izanen duten ordezkagarritasuna zehazteko eguna.
35. artikulua. Batzorde misto paritarioa.
Hitzarmen hau eta haren xedapen gehigarriak aplikatzean sortzen ahal diren zalantzak eta klausulak interpretatzeko asmoz, deusetan galarazi gabe lan agintaritzari aitortutako ahalmenak, hitzarmena interpretatu eta jarraipena egiteko batzorde misto paritario bat sortzen da, hitzarmena aplikatu eta interpretatzeari buruz sortzen diren auzi guztiez arduratzeko. Erreklamazioa edo eskea aurkeztu eta hilabeteko epean batzorde misto paritarioan ez bada akordiorik lortzen edo proposatzen zaizkion gaiei buruz erantzuten ez badu, alderdiek lan arloko epaitegira jotzen ahalko dute beren auziak auzibidetik kanpo ebazteko.
Batzorde misto paritarioa honako hauek osatuko dute: enpresaburuen elkarteko lau kidek eta langileen aldetik beste lau kidek, hitzarmena negoziatu duten sindikatuen ordezkari gisa. Bi alderdiek aholkulariak eramaten ahal dituzte.
Batzordearen irizpenak bi ordezkaritzaren baterako erabaki bidez hartuko dira, alde bakoitzean gehiengoak erabakita, eta erabaki horiek hitzarmen honetako eta haren xedapen gehigarrietako estipulazioen ondorio berberak izanen dituzte.
Batzorde misto paritarioen helbidea hau da: Nafarroako Lan Auzitegiaren egoitza, Kale Berria, 30, 31001 Iruña, Nafarroa.
Batzorde misto paritarioak, halaber, hitzarmen kolektibo honetan eta haren xedapen gehigarrietan ematen zaizkion ahalmenak izanen ditu.
36. artikulua. Urrutiko lana.
Urrutiko lana arautuko da Langileen Estatutuan, uztailaren 9ko 10/2021 Legean eta Zuraren Estatuko Hitzarmenean ezarritakoari jarraituz.
10/2021 Legean aurreikusitakoaz gain, urrutiko lan erregulartzat hartuko da Agintaritza Publikoak, aparteko edo ezinbesteko arrazoiak direla medio, hartutako erabaki baten emaitza dena.
Alderdiek adosten dute urrutiko lan erregularraren kasuetan –10/2021 Legean xedatutakoarekin bat eta aurreko paragrafoan jasotako kasuetan–, enpresak 1,5 euroko konpentsazioa ordainduko duela benetan lan egindako egun bakoitzeko, egindako lanaldiaren proportzioan. Era berean, lan presentzialera itzultzen ahalko da alderdiek sinatutako akordioan ezarritako baldintzetan, eta, halakorik ezean, 5 egun balioduneko aurreabisuarekin.
XEDAPEN IRAGANKORRAK
Lehena.–Lan baldintzak ez aplikatzeko klausula.
Enpresak hitzarmen hau ez aplikatzea nahiko balu Langileen Estatutuen 82.3 artikuluko prozedurari jarraikiz, lehenik kontsulta aldi bati emanen dio hasiera, langileen ordezkariekin akordio bat lortzen saiatzeko. Akordio bat lortzea ezinezkoa bada, hitzarmenaren batzorde paritarioaren irizpenaren pean jarriko dira, zeinak zazpi eguneko epean ebatzi beharko baitu, eta, hala ere akordiorik ez badago, Nafarroako Lan Auzitegiaren berezko prozeduretara joko da, aurreko paragrafoetan ezarritakoari jarraikiz.
Bi alderdiek espresuki erabaki dute, desadostasunak konpontzeko, Nafarroako Lan Auzitegiko akordioaren adiskidetze eta bitartekaritza prozesuen menpe jarriko direla beti.
Arbitraje-prozedura aplikatuko da, bakar-bakarrik, haren menpe jartzeko bi alderdien arteko akordioa badago.
Orobat, auzia Aholku Batzorde Nazionalaren edo Autonomikoaren menpe jartzeko, alderdi bakoitzak hori onartzeko hartutako erabakia beharko da.
Bigarrena.–Aldi baterako laneko enpresak.
Hitzarmen honen eraginpeko enpresek, aldi baterako laneko enpresen zerbitzuak kontratatzen dituztenean, bermatu eginen dute beren zerbitzuan jartzen diren langileen lan eskubideak eta ordainsariak hitzarmen kolektibo honetan ezarritakoak berak izanen direla. Betebehar hori berariaz jaso behar da aldi baterako laneko enpresaren eta hitzarmen honen eraginpeko enpresa erabiltzailearen arteko zerbitzu-kontratuan.
Hirugarrena.–Soldata-igoera.
Hitzarmen kolektibo honetako tauletan ezarritako soldatak honela igoko dira:
–2023. urtean: 2022ko soldata-taulak %6,4 igoko dira. (Nafarroako 2022ko KPIa).
–2024. urtean: 2023ko soldata-taulak %2,9 igoko dira. (Nafarroako 2023ko KPIa).
–2025. urtean: 2024ko soldata-taulak Nafarroako 2024ko KPIa adina igoko dira. 2025erako soldata-taulen eguneratzea 2025eko urriaren 31ra arte atzeratzen ahalko da.
Egun hauetan ordainduko dira igoera horiek aplikatzearen ondoriozko atzerapenak:
–2023ko atzerapenak: 2024-09-30era arte, salbu eta hitzarmena geroago argitaratzen bada Nafarroako Aldizkari Ofizialean; kasu horretan, hitzarmena argitaratu eta gehienez ere bi hilabeteko epean eginen da.
–2024ko atzerapenak: 2024-12-31ra arte.
–2025eko atzerapenak; 2025eko urriaren 31 izanen da azken eguna 2025eko urtarrila-urria bitarteko atzerakinak ordaintzeko, baldin eta enpresak erabaki badu lehenago ez aplikatzea eguneratutako taulak.
Dietei eta kilometrajeari dagokienez, hitzartutako igoera bera adostu da.
Laugarrena.–Lan egutegia.
Martxoan lan egutegia oraindik zehaztu gabe duten enpresetan, langileen ordezkariek edo, halakorik ezean, edozein langilek, betiere idatziz, urteko lan egutegia 15 lanegun igaro baino lehen zehazteko eskatzen ahalko diote enpresari. Enpresak hala egiten ez badu, hitzarmen honen sinatzaileen artean zehaztu den egutegia aplikatzeko eskatzen ahalko dute urte horretarako.
Bosgarrena.–Sektorean negoziazio kolektiborako egiturari buruzko klausula, eta bat-egite kasuetarako hartu diren arauak Langileen Estatutuaren 83.2 artikuluaren babesean.
Hitzarmen honen sinatzaileek, Langileen Estatutuaren 82.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, hitzarmen kolektibo sektorial autonomiko honen bidez erabaki dute hitzarmen hau eta, aldi berean, goragoko beste hitzarmen kolektibo bat aplikatzen ahal direnean, hitzarmen honi ematea lehentasuna.
Hortaz, hitzarmen kolektibo autonomiko honen xedapenak ez dira aldatuko goragoko hitzarmen kolektibo batzuen edukiagatik, salbu eta, indarreko legediaren arabera, hitzarmen horiek nahitaez aplikatu behar diren gaietan.
Era berean, ezarri da hitzarmen kolektibo autonomiko honetan itundua ez dagoen orotan sektorearen estatuko hitzarmen kolektiboan araututakoa aplikatuko dela, estatuko hitzarmen horren XII. titulu osoa kenduta.
Seigarrena.–Berdintasun planak.
3/2007 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat, enpresek tratu eta aukera berdintasuna errespetatu behar dute lan esparruan, eta xede horretarako, lanean emakumeen eta gizonen arteko edozein diskriminazio eragozteko neurriak hartu behar dituzte. Neurri horiek langileen legezko ordezkariekin negoziatu beharko dituzte, lan arloko legerian zehazten den moduan.
Enpresak 50 langile baino gehiago baditu, lantoki bakarra nahiz lantoki gehiago izan, aurreko lerroaldean aipatutako berdintasun arloko neurriak biltzen dituen berdintasun plana prestatu eta aplikatu beharko da.
Enplegu eta lanaren arloan emakumeen eta gizonen arteko tratu eta aukera berdintasuna bermatzeko premiazko neurriak ezartzen dituen martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege Dekretuaren 45. eta 46. artikuluak idazketan apurka-apurka aplikatzeari buruzko hamabigarren xedapen iragankorrean adierazitakoarekin bat etorriz, honako hau xedatzen da:
Ehun eta berrogeita hamar langile baino gehiago eta berrehun langilera arteko plantilla duten enpresek urtebeteko epea izanen dute berdintasun planak onesteko.
Ehun langile baino gehiago eta ehun eta berrogeita hamar langilera arteko plantilla duten enpresek bi urteko epea izanen dute berdintasun planak onesteko.
Berrogeita hamar langile baino gehiago eta ehun langilera arteko plantilla duten enpresek hiru urteko epea izanen dute berdintasun planak onesteko.
Iragankortasun aldi horiek zenbatzen hasiko dira martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege Dekretua argitaratu zenetik Estatuko Aldizkari Ofizialean, hau da, 2019ko martxoaren 7tik.
Halaber, enpresak berdintasun plan bat prestatu eta aplikatuko du, aldez aurretik langileen legezko ordezkariekin negoziatu edo, egokia bada, kontsulta egin ondoren, baldin eta lan arloko agintaritzak zehapen prozedura batean erabaki badu zehapen erantsien ordez plan hori prestatu eta aplikatzea, aipatutako erabakian ezartzen den moduan.
Gainerako enpresek beren borondatez egin eta ezar ditzakete berdintasun planak, aurretik langileen legezko ordezkariei kontsulta eginda.
Hitzarmen honetan berdintasun planei eta egoeraren diagnostikoei buruz ezarritako arauen ondorioetarako, kontuan hartu beharko da 3/2007 Lege Organikoaren 5. artikuluak dioena. Horren arabera, sexuarekin zerikusia duen ezaugarri batean oinarritutako tratu desberdintasuna ez da lanean hasteko eta behar den prestakuntza jasotzeko bereizkeriatzat hartuko, baldin eta, egin behar den lanbide jardueraren berezitasunengatik edo ingurunearengatik, ezaugarri hori izatea lanbide eskakizun funtsezkoa eta erabakigarria bada, eta, betiere, xedea zilegi bada, eta eskakizuna neurrizkoa.
Helburu horrekin, hitzarmen honek, segidan, berdintasun planetarako eta egoeraren diagnostikoetarako jarraibide eta arau batzuk ematen ditu bere aplikazio eremuko 250 langiletik gorako enpresentzat, 3/2007 Lege Organikoa aplikatzen eta ezartzen laguntzeko.
A.–Berdintasunerako planen kontzeptua.
3/2007 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, enpresetako berdintasun planak antolatutako neurri multzoak dira; neurri horiek egoeraren diagnostiko bat egin ondoren hartuko dira, eta xede izanen dute enpresan emakumeen eta gizonen arteko tratu eta aukera berdintasuna lortzea eta sexuan oinarritutako diskriminazioa ezabatzea.
Berdintasunerako planetan finkatuko dira berdintasunaren arloko xede berariazkoak eta horiek lortzeko erabili beharreko estrategiak eta jardunbideak. Halaber, helburuen jarraipen eta ebaluaziorako sistema eraginkorrak ezarriko dira.
B.–Egoeraren diagnostikoa.
Lortu behar diren berdintasun helburuak finkatu aurretik, enpresek egoeraren diagnostikoa eginen dute, lan-baldintzen inguruko datuak, sexuaren arabera sailkatuak, biltzeko. Gai batzuk arreta bereziz aztertuko dituzte, hala nola lanean hasteko aukera, prestakuntza, lanbide sailkapena eta mailaz igotzea, lana ordaintzeko eta lanaldia antolatzeko baldintzak, lana, familiako bizitza eta bizitza pertsonala uztartzea, etab. Horrela atzemanen dira gizonen eta emakumeen arteko tratu edo aukera desberdineko egoerak, arrazoi objektiborik eta zentzuzkorik gabeak, edo sexuarengatiko bereizkeriak, halakorik bada; horrekin batera, horiek zuzentzeko helburuak finkatu beharko dira.
Enpresek horren guztiaren berri emanen diete idatziz langileen ordezkariei, eta horiek txostena egiten ahalko dute, egokia iruditzen bazaie.
Egoeraren diagnostikoan sexuaren arabera sailkatutako datuak emanen dira honako gai hauei buruz, besteak beste:
a) Plantillaren banaketa adinaren, antzinatasunaren, hierarkia mailaren, lanbide-taldeen eta prestakuntza mailaren arabera.
b) Plantillaren banaketa kontratu moten arabera.
c) Plantillaren banaketa: lanbide taldeak eta lansari taldeak.
d) Plantillaren banaketa lanaldiaren antolamenduaren, urteko lanorduen, txanda araubidearen eta familiako bizitza eta lana bateratzeko neurrien arabera.
e) Plantillaren banaketa ordezkaritza sindikalari dagokionez.
f) Azken urtean enpresan sartu diren langileak eta enpresa utzi dutenak: lanbide taldea, adina eta kontratu mota.
g) Absentismo mailak, absentismoaren arrazoiak zehaztuta, eta azalduta zein diren baimenei, ezintasunei eta beste batzuei dagozkienak.
h) Azken urteko eszedentziak eta horien arrazoiak.
i) Azken urteko igoerak: zein lanbide taldetara eta lanpostutara igo den zehaztuko da, bai eta mugigarritasun geografikoari lotutako igoerak ere.
j) Azken urteko prestakuntza orduak eta prestakuntza ekintzen motak.
Ondokoak ere sartu behar dira diagnostikoan: langileak aukeratu, trebatu eta mailaz igotzeko prozesuetan erabiltzen diren irizpideak eta informazio edota komunikazio bideak; lanbide profilen eta lanpostuen deskribapenetan erabiltzen diren metodoak; enplegu eskaintzetan eta langileak aukeratu, trebatu eta mailaz igotzeko prozesuetan parte hartzeko eskaera-orrietan erabiltzen den hizkuntza eta agiri horien edukia.
C.–Berdintasunerako planen helburuak.
Egoeraren diagnostikoa egin ondoren, bildutako datuetan oinarrituta, lortu beharreko helburu zehatzak ezartzen ahalko dira; adibidez, ekintza positiboko neurriak arrazoi objektiborik gabe emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak dauden gaietan, edo zer neurri orokor hartu beharko diren tratu berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioa eraginkortasunez aplikatzeko.
Helburu horien artean sartzen dira horiek lortzeko estrategiak eta praktikak. Lehentasunezkoak izanen dira lana lortzea, prestakuntza, lanbide sailkapena eta sustapena, ordainsarien eta lanaldiaren baldintzak, lana eta familiako bizitza bateratzea, etab., eta, besteak beste, honako hauek:
a) Langileak aukeratzeko eta mailaz igotzeko prozesuetan bereizkeria bertikala eta horizontala eta hizkuntza sexistaren erabilera saihestea. Horrenbestez, enpresetan sartzeko hautapen prozedura gardenak bermatu beharko dira, enplegu eskaintzak diskriminaziorik gabe idatziz eta zabalduz eta eskaintzen den lanpostuaren eskakizunetarako egokiak diren proba objektiboak ezarriz, pertsonaren jarreren eta gaitasunen balorazioa xede bakarra dutenak.
b) Emakumeek agintea eta/edo ardura eskatzen duten lanpostuak har ditzaten sustatzea.
c) Emakume gutxiegi dagoen lanpostuetan emakumeak hautatu eta sustatzeko programa berariazkoak ezartzea.
d) Ohiz kanpoko kontratazio motek (lanaldi partzialeko kontratuak eta aldi baterako kontratazioaren modalitateak) emakumezko langileen kolektiboan duten eragina aztertzea, gizonezko langileekin alderatuz, eta behar diren zuzenketa neurriak hartzea, emakumezkoengan eragin handiagoa dutela ikusten bada.
e) Enpresa barneko zein kanpoko prestakuntzarako aukera berdinak ematea gizonei eta emakumeei, emakumeek lanean iraun dezaten, eta emakumeen prestakuntza maila eta enplegu eskariaren baldintzetara moldatzeko gaitasuna areagotzea.
f) Emakumeei berariaz informazioa ematea, gizonezkoek bete ohi dituzten lanpostuetarako prestakuntza ikastaroei buruz.
g) Aukera berdintasunari buruzko berariazko ikastaroak egitea.
h) Soldataren osagarriak aztertzea, horien atzean emakumezko langileen kontrako bereizkeriarik ez dagoela egiaztatzeko.
i) Gizonen eta emakumeen arteko soldata desberdintasunak badaude, horiek zuzentzeko prozesuak sustatu eta epeak ezartzea.
j) Gizonek zein emakumeek familiako bizitza eta lana hobeki uztartu ditzaten lortzea, sentsibilizazio kanpainak eginez eta legezko baimen eta eszedentzien berri zabalduz, etab.
k) Emakumezko langileen osasunari kalte egiten ahal dioten arriskuak atzeman eta zuzentzeko neurriak ezartzea, batez ere emakume haurdunentzat, eta jazarpen morala eta sexuala eragoztea.
D.–Enpresek eta langileen ordezkariek berdintasun planak eta araubide iragankorra prestatzeko duten eskumena.
Enpresak egoeraren diagnostikoa egiteko eskumena izanen du. Diagnostiko horretan egiten diren agiriak langileen ordezkariei emanen zaizkie, txostenerako.
Egoeraren diagnostikoa egin ondoren, xedapen hauen eraginpeko enpresek (50 langile edo 50 baino gehiago dituztenek) langileen ordezkariekin negoziatu beharko dute berdintasun plana. Negoziazioaren emaitza edozein dela ere, bai planaren edukia bai hartu beharreko neurriak beti egonen dira aurretik egindako diagnostikoaren mende.
Enpresan berdintasun plana ezarririk, langileen ordezkariei urtero emanen zaie haren bilakaeraren berri, eta haiek txostena ematen ahalko dute, egokitzat jotzen badute.
Enpresek hitzarmen kolektibo honen indarraldia amaitu arteko epea izanen dute aurreko artikuluetan egoeraren diagnostikoei eta berdintasun planei buruz xedatutakoa aplikatzeko.
I. ERANSKINA.–2023KO SOLDATA-TAULA, "A" HITZARMENEKO PLUSAREKIN
LANBIDE KATEGORIAK | OINARRIZKO SOLDATA | OINARRIZKO SOLDATA | "A" HITZARMENEKO PLUSA HILEAN | UZTAILEKO/ABENDUKO "A" PAGA | MARTXOKO "A" PAGA (12 EGUN) | "A" HITZARMENEKO PLUSA URTEAN | OINARRIZKO SOLDATA + "A" HITZARMENEKO PLUSA |
ZUZENEKO LANGILEAK | |||||||
Peoia, zaindaria, sehia | 15.878,16 | 1.102,65 | 358,86 | 358,86 | 143,54 | 5.167,58 | 21.045,74 |
Peoi espezializatua, laguntzailea | 16.585,87 | 1.151,80 | 369,28 | 369,28 | 147,71 | 5.317,68 | 21.903,56 |
Zerra zirkularreko langilea | 17.248,63 | 1.197,82 | 378,23 | 378,23 | 151,29 | 5.446,53 | 22.695,16 |
2. mailako ofiziala, 2. mailako zerraria, gidaria, traktore-gidaria | 17.450,82 | 1.211,86 | 381,59 | 381,59 | 152,64 | 5.494,90 | 22.945,72 |
1. mailako ofiziala, 1. mailako zerraria, 1. mailako gidabaimena duen gidaria | 18.371,94 | 1.275,83 | 395,42 | 395,42 | 158,17 | 5.694,08 | 24.066,02 |
Ataleko arduraduna | 18.652,78 | 1.295,33 | 399,06 | 399,06 | 159,63 | 5.746,50 | 24.399,28 |
Arduraduna | 19.472,81 | 1.352,28 | 411,19 | 411,19 | 164,48 | 5.921,11 | 25.393,92 |
ADMINISTRAZIO-LANGILEAK | |||||||
Bulegoko burua | 21.663,28 | 1.504,39 | 442,65 | 442,65 | 177,06 | 6.374,15 | 28.037,43 |
1. mailako ofiziala | 18.591,00 | 1.291,04 | 397,50 | 397,50 | 159,00 | 5.723,97 | 24.314,97 |
2. mailako ofiziala | 17.978,80 | 1.248,53 | 388,74 | 388,74 | 155,50 | 5.597,90 | 23.576,69 |
Telefonista-laguntzailea, mekanografoa | 15.878,16 | 1.102,65 | 358,87 | 358,87 | 143,55 | 5.167,77 | 21.045,93 |
1. urteko izangaia | 12.553,16 | 871,75 | 311,50 | 311,50 | 124,60 | 4.485,66 | 17.038,82 |
2. urteko izangaia | 14.356,07 | 996,95 | 337,68 | 337,68 | 135,07 | 4.862,63 | 19.218,70 |
3. urteko izangaia | 15.602,96 | 1.083,54 | 355,30 | 355,30 | 142,12 | 5.116,30 | 20.719,26 |
TEKNIKARIAK | |||||||
Tailerreko burua | 19.776,11 | 1.373,34 | 414,91 | 414,91 | 165,96 | 5.974,67 | 25.750,78 |
Proiektugilea, delineatzailea | 19.079,65 | 1.324,98 | 404,50 | 404,50 | 161,80 | 5.824,76 | 24.904,41 |
Analista-laguntzailea | 15.580,50 | 1.081,98 | 355,19 | 355,19 | 142,08 | 5.114,79 | 20.695,29 |
Praktikantea | 16.366,82 | 1.136,58 | 365,88 | 365,88 | 146,35 | 5.268,73 | 21.635,55 |
BESTELAKO LANGILEAK | |||||||
16 urteko langilea (prestakuntza kontraturik gabe) | 14.097,70 | 979,01 | 313,88 | 313,88 | 125,55 | 4.519,83 | 18.617,53 |
17 urteko langilea (prestakuntza kontraturik gabe) | 14.928,97 | 1.036,73 | 332,36 | 332,36 | 132,95 | 4.786,02 | 19.714,99 |
II. ERANSKINA.–2023KO SOLDATA-TAULA, "B" HITZARMENEKO PLUSAREKIN
LANBIDE KATEGORIAK | OINARRIZKO SOLDATA URTEAN | OINARRIZKO | "B"' HITZARMENEKO PLUSA HILEAN | UZTAILEKO/ABENDUKO "B" PAGA | MARTXOKO "B" PAGA (12 EGUN) | "B" HITZARMENEKO PLUSA URTEAN |
ZUZENEKO LANGILEAK | ||||||
Peoia, zaindaria, sehia | 15.878,16 | 1.102,65 | 143,54 | 143,54 | 57,42 | 2.066,98 |
Peoi espezializatua, laguntzailea | 16.585,87 | 1.151,80 | 147,72 | 147,72 | 59,09 | 2.127,19 |
Zerra zirkularreko langilea | 17.248,63 | 1.197,82 | 151,30 | 151,30 | 60,52 | 2.178,71 |
2. mailako ofiziala, 2. mailako zerraria, gidaria, traktore-gidaria | 17.450,82 | 1.211,86 | 152,64 | 152,64 | 61,06 | 2.198,08 |
1. mailako ofiziala, 1. mailako zerraria, 1. mailako gidabaimena duen gidaria | 18.371,94 | 1.275,83 | 158,14 | 158,14 | 63,26 | 2.277,26 |
Ataleko arduraduna | 18.652,78 | 1.295,33 | 159,62 | 159,62 | 63,85 | 2.298,48 |
Arduraduna | 19.472,81 | 1.352,28 | 164,46 | 164,46 | 65,79 | 2.368,27 |
ADMINISTRAZIO-LANGILEAK | ||||||
Bulegoko burua | 21.663,28 | 1.504,39 | 177,06 | 177,06 | 70,83 | 2.549,73 |
1. mailako ofiziala | 18.591,00 | 1.291,04 | 158,99 | 158,99 | 63,60 | 2.289,44 |
2. mailako ofiziala | 17.978,80 | 1.248,53 | 155,48 | 155,48 | 62,19 | 2.238,85 |
Telefonista-laguntzailea, mekanografoa | 15.878,16 | 1.102,65 | 143,55 | 143,55 | 57,42 | 2.067,17 |
1. urteko izangaia | 12.553,16 | 871,75 | 124,60 | 124,60 | 49,84 | 1.794,17 |
2. urteko izangaia | 14.356,07 | 996,95 | 135,07 | 135,07 | 54,03 | 1.944,99 |
3. urteko izangaia | 15.602,96 | 1.083,54 | 142,12 | 142,12 | 56,85 | 2.046,53 |
TEKNIKARIAK | ||||||
Tailerreko burua | 19.776,11 | 1.373,34 | 165,96 | 165,96 | 66,39 | 2.389,87 |
Proiektugilea, delineatzailea | 19.079,65 | 1.324,98 | 161,82 | 161,82 | 64,73 | 2.330,28 |
Analista-laguntzailea | 15.580,50 | 1.081,98 | 142,09 | 142,09 | 56,84 | 2.046,14 |
Praktikantea | 16.366,82 | 1.136,58 | 146,34 | 146,34 | 58,53 | 2.107,25 |
BESTELAKO LANGILEAK | ||||||
16 urteko langilea (prestakuntza kontraturik gabe) | 14.097,70 | 979,01 | 125,55 | 125,55 | 50,22 | 1.807,98 |
17 urteko langilea (prestakuntza kontraturik gabe) | 14.928,97 | 1.036,73 | 132,94 | 132,94 | 53,18 | 1.914,32 |
III. ERANSKINA.–2024KO SOLDATA-TAULA, "A" HITZARMENEKO PLUSAREKIN
LANBIDE KATEGORIAK | OINARRIZKO SOLDATA | OINARRIZKO SOLDATA | "A" HITZARMENEKO PLUSA HILEAN | UZTAILEKO/ABENDUKO "A" PAGA | MARTXOKO "A" PAGA (12 EGUN) | "A" HITZARMENEKO PLUSA URTEAN | OINARRIZKO SOLDATA + "A" HITZARMENEKO PLUSA |
ZUZENEKO LANGILEAK | |||||||
Peoia, zaindaria, sehia | 16.338,63 | 1.134,63 | 369,27 | 369,27 | 147,71 | 5.317,44 | 21.656,07 |
Peoi espezializatua, laguntzailea | 17.066,86 | 1.185,20 | 379,99 | 379,99 | 152,00 | 5.471,89 | 22.538,76 |
Zerra zirkularreko langilea | 17.748,84 | 1.232,56 | 389,20 | 389,20 | 155,68 | 5.604,48 | 23.353,32 |
2. mailako ofiziala, 2. mailako zerraria, gidaria, traktore-gidaria | 17.956,90 | 1.247,01 | 392,66 | 392,66 | 157,06 | 5.654,25 | 23.611,15 |
1. mailako ofiziala, 1. mailako zerraria, 1. mailako gidabaimena duen gidaria | 18.904,72 | 1.312,83 | 406,89 | 406,89 | 162,76 | 5.859,21 | 24.763,93 |
Ataleko arduraduna | 19.193,71 | 1.332,90 | 410,64 | 410,64 | 164,25 | 5.913,15 | 25.106,86 |
Arduraduna | 20.037,52 | 1.391,49 | 423,11 | 423,11 | 169,24 | 6.092,82 | 26.130,34 |
ADMINISTRAZIO-LANGILEAK | |||||||
Bulegoko burua | 22.291,51 | 1.548,02 | 455,49 | 455,49 | 182,19 | 6.559,00 | 28.850,51 |
1. mailako ofiziala | 19.130,14 | 1.328,48 | 409,03 | 409,03 | 163,61 | 5.889,96 | 25.020,10 |
2. mailako ofiziala | 18.500,18 | 1.284,74 | 400,02 | 400,02 | 160,01 | 5.760,23 | 24.260,42 |
Telefonista-laguntzailea, mekanografoa | 16.338,63 | 1.134,63 | 369,28 | 369,28 | 147,71 | 5.317,64 | 21.656,27 |
1. urteko izangaia | 12.917,20 | 897,03 | 320,54 | 320,54 | 128,22 | 4.615,75 | 17.532,95 |
2. urteko izangaia | 14.772,40 | 1.025,86 | 347,48 | 347,48 | 138,99 | 5.003,65 | 19.776,04 |
3. urteko izangaia | 16.055,44 | 1.114,96 | 365,60 | 365,60 | 146,24 | 5.264,67 | 21.320,11 |
TEKNIKARIAK | |||||||
Tailerreko burua | 20.349,61 | 1.413,17 | 426,94 | 426,94 | 170,78 | 6.147,93 | 26.497,55 |
Proiektugilea, delineatzailea | 19.632,96 | 1.363,40 | 416,23 | 416,23 | 166,49 | 5.993,68 | 25.626,64 |
Analista-laguntzailea | 16.032,34 | 1.113,36 | 365,49 | 365,49 | 146,20 | 5.263,12 | 21.295,45 |
Praktikantea | 16.841,46 | 1.169,55 | 376,49 | 376,49 | 150,60 | 5.421,52 | 22.262,98 |
BESTELAKO LANGILEAK | |||||||
16 urteko langilea (prestakuntza kontraturik gabe) | 14.506,53 | 1.007,40 | 322,98 | 322,98 | 129,19 | 4.650,90 | 19.157,43 |
17 urteko langilea (prestakuntza kontraturik gabe) | 15.361,91 | 1.066,80 | 342,00 | 342,00 | 136,80 | 4.924,82 | 20.286,73 |
IV. ERANSKINA.–2024KO SOLDATA-TAULA, "B" HITZARMENEKO PLUSAREKIN
LANBIDE KATEGORIAK | OINARRIZKO | OINARRIZKO | "B"' HITZARMENEKO PLUSA HILEAN | UZTAILEKO/ABENDUKO "B" PAGA | MARTXOKO "B" PAGA (12 EGUN) | "B" HITZARMENEKO PLUSA URTEAN |
ZUZENEKO LANGILEAK | ||||||
Peoia, zaindaria, sehia | 16.338,63 | 1.134,63 | 147,70 | 147,70 | 59,08 | 2.126,92 |
Peoi espezializatua, laguntzailea | 17.066,86 | 1.185,20 | 152,01 | 152,01 | 60,80 | 2.188,88 |
Zerra zirkularreko langilea | 17.748,84 | 1.232,56 | 155,69 | 155,69 | 62,27 | 2.241,89 |
2. mailako ofiziala, 2. mailako zerraria, gidaria, traktore-gidaria | 17.956,90 | 1.247,01 | 157,07 | 157,07 | 62,83 | 2.261,82 |
1. mailako ofiziala, 1. mailako zerraria, 1. mailako gidabaimena duen gidaria | 18.904,72 | 1.312,83 | 162,73 | 162,73 | 65,09 | 2.343,30 |
Ataleko arduraduna | 19.193,71 | 1.332,90 | 164,25 | 164,25 | 65,70 | 2.365,14 |
Arduraduna | 20.037,52 | 1.391,49 | 169,23 | 169,23 | 67,69 | 2.436,95 |
ADMINISTRAZIO-LANGILEAK | ||||||
Bulegoko burua | 22.291,51 | 1.548,02 | 182,20 | 182,20 | 72,88 | 2.623,67 |
1. mailako ofiziala | 19.130,14 | 1.328,48 | 163,60 | 163,60 | 65,44 | 2.355,83 |
2. mailako ofiziala | 18.500,18 | 1.284,74 | 159,98 | 159,98 | 63,99 | 2.303,77 |
Telefonista-laguntzailea, mekanografoa | 16.338,63 | 1.134,63 | 147,72 | 147,72 | 59,09 | 2.127,12 |
1. urteko izangaia | 12.917,20 | 897,03 | 128,21 | 128,21 | 51,28 | 1.846,20 |
2. urteko izangaia | 14.772,40 | 1.025,86 | 138,99 | 138,99 | 55,59 | 2.001,40 |
3. urteko izangaia | 16.055,44 | 1.114,96 | 146,24 | 146,24 | 58,50 | 2.105,88 |
TEKNIKARIAK | ||||||
Tailerreko burua | 20.349,61 | 1.413,17 | 170,78 | 170,78 | 68,31 | 2.459,18 |
Proiektugilea, delineatzailea | 19.632,96 | 1.363,40 | 166,52 | 166,52 | 66,61 | 2.397,86 |
Analista-laguntzailea | 16.032,34 | 1.113,36 | 146,21 | 146,21 | 58,49 | 2.105,47 |
Praktikantea | 16.841,46 | 1.169,55 | 150,58 | 150,58 | 60,23 | 2.168,36 |
BESTELAKO LANGILEAK | ||||||
16 urteko langilea (prestakuntza kontraturik gabe) | 14.506,53 | 1.007,40 | 129,20 | 129,20 | 51,68 | 1.860,41 |
17 urteko langilea (prestakuntza kontraturik gabe) | 15.361,91 | 1.066,80 | 136,79 | 136,79 | 54,72 | 1.969,83 |
Iragarkiaren kodea: F2412261
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
