1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 1eko 172/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onetsi baitziren maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedura gainditu dutenen zerrenda bakarrak, espezialitate eta hizkuntzaren arabera. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 27ko 286/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Iragarki honen bidez jakinarazten da eranskinean ageri diren pertsonek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituztela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 1eko 172/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onetsi baitziren maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedura gainditu dutenen zerrenda bakarrak, espezialitate eta hizkuntzaren arabera. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 27ko 286/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoarekin, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoen kopia lortzeko, interesdunek eskatzen ahalko dute aurkeztu diren gora jotzeko errekurtsoak bidaltzeko, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroetan aurkeztu beharreko eskaera baten bidez. Eskaera hori Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko zaio, eta bertan helbide elektroniko bat adierazi beharko da, errekurtsoak hara bidaltzeko.
Iruñean, 2024ko irailaren 24an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
ERANSKINA
IZANGAIA | KIDEGOA | ESPEZIALITATEA | HIZKUNTZA |
OIHANA ECHENIQUE DOCTORIARENA | Maisu-maistrak | Lehen Hezkuntza | Euskara |
Iragarkiaren kodea: F2413874