2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLAMAYOR DE MONJARDÍN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Garajeak
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (haren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak), bai eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretua ere (haren bidez onesten da lege hori garatzeko Erregelamendua).
Sustatzailea: Óscar Barbarin Luquin.
Jarduera: ibilgailuen garajeak.
Tokia: 1. poligonoko 410. katastro-lurzatia.
Villamayor de Monjardinen, 2024ko irailaren 16an.–Alkate udalburua, Jaime del Villar Tolosa.
Iragarkiaren kodea: L2413462