2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Olioa eta deribatuak biltegiratzea Eguesko industrialdean
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Titularra: Aceites Arone SL.
Jarduera: olioa eta deribatuak biltegiratzea.
Tokia: Eguesko industrialdea, 12. uhartea (12/602, 12/603, 12/604, 12/627, 12/628 eta 12/629 lurzatiak).
Sarrigurenen (Eguesibar), 2024ko irailaren 18an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2413484