199. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

1/2024 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia argitaratu zen 2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 30ean. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa behin betiko onesten da eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru-dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Urrozen, 2024ko irailaren 17an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Josu Zozaia Ubiria.

1/2024 AURREKONTU-ALDAKETA

Gastuak, partida berria sortuz:

–Errotaxarko bizikleta-biderako irisgarritasuna, 37.500,00 euro.

–Basolanak, 18.000,00 euro.

Diru-sarrera berriak:

–Dirulaguntza Errotaxarko bizikleta-biderako, 37.500,00 euro.

–Dirulaguntza basolanetarako, 9.000,00 euro.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 9.000,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2413437