2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URROZ
Karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak 2024rako
Urrozko Udalaren Kudeaketa Batzordeak, 2024ko maiatzaren 8an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024tik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak, indizeak eta koefizienteak.
Jendaurrean egon dira 30 egun baliodunean, aitzinetik 2024ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, maiatzaren 27an, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsitzat jo dira 2024rako karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak, eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak egon daitezen.
Urrozen, 2024ko irailaren 17an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Josu Zozaya Ubiria.
ZERGAK
1. Kontribuzioa: %0,22.
2. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.
3. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa: %12.
4. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.
Iragarkiaren kodea: L2413430