2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
2025erako zerga-tasak
Untzueko Udalak, 2024ko apirilaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:
Lehenbizikoa.–Onestea 2025erako zerga-tasak. Hona hemen zehatz-mehatz:
- Lurraren kontribuzioa: %0,40.
- Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (zirkulazioaren gaineko zerga): Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.
- Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,4.
- Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.
- Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa): zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak izanen dira martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedaturikoak (Toki Ogasunei buruzko Legea). Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %8ko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.
Erabaki honetan ezarri gabeko karga-tasa, tasa, prezio publiko eta kanonetarako, horiek arautzen dituzten ordenantzei eta erabakiei jarraituko zaie.
Bigarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau argitara dadila agintzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (http://unzue.sedelectronica.es), herritar orok jakin dezan.
Hirugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.
Untzuen, 2024ko irailaren 19an.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2413719