2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
2025eko diru-bilketarako egutegia
Untzueko Udalak, 2024ko irailaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:
Lehena.–Heldu den 2025. urteko diru-bilketarako, honako egutegi hau onestea:
–Ibilgailuen gaineko udal zerga.
- Borondatez ordaintzeko epea, martxoan.
- Bankuan helbideraturik daudenak martxoaren azken egunean kobratuko dira.
–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioak, eta erroten gainekoa (halakorik bada).
- Lehen zatiaren ordainketa. Borondatez ordaintzeko epea, maiatzean.
- Lehen zatiaren ordainketa. Bankuan helbideraturik daudenak maiatzaren azken egunean kobratuko dira.
- Bigarren zatiaren ordainketa. Borondatez ordaintzeko epea, urrian.
- Bigarren zatiaren ordainketa. Bankuan helbideraturik daudenak urriaren azken egunean kobratuko dira.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga.
- Borondatez ordaintzeko epea, irailean.
- Bankuan helbideraturik daudenak irailaren azken egunean kobratuko dira.
–Herri-lurrak eta errentamenduak.
- Borondatez ordaintzeko epea, urrian.
- Bankuan helbideraturik daudenak urriaren azken egunean kobratuko dira.
Bigarrena.–Aditzera ematea helbideratu gabeko ordainagiriak ordain daitezkeela haietan aipatzen den finantza-erakundearen edozein banku-bulegotan, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak adierazitako egunean pasako dira kontuetara.
Borondatez ordaintzeko epea iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean finkaturiko errekarguak ezarriko dira eta izapideak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Hirugarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau argitara dadila agintzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (http://unzue.sedelectronica.es), herritar orok jakin dezan.
Laugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.
Untzuen, 2024ko irailaren 19an.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2413718