2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
2024ko 8., 9. eta 10. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2024ko irailaren 10eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen honako aldaketa hauek 2024ko gastu-aurrekontuan:
8/2024 aurrekontu-aldaketa: aparteko kredituaren espedientea, 500 eurokoa, Bidegabeko sarreren itzulketa izeneko 9200-4890001 gastu-partidan. Finantzatuko da gastu orokorretarako diruzaintzako 500 euroko gerakinarekin.
9/2024 aurrekontu-aldaketa: kreditu-gehigarria gaitzeko espedientea, 1.600 eurokoa, Protokolo-arretak izeneko 9200-22601 gastu-partidan. Finantzatuko da gastu orokorretarako diruzaintzako 1.600 euroko gerakinarekin.
10/2024 aurrekontu-aldaketa: kreditu-gehigarria gaitzeko espedientea, 847 eurokoa, Aplikazio informatikoak izeneko 9200-6410000 gastu-partidan. Finantzatuko da gastu orokorretarako diruzaintzako 847 euroko gerakinarekin.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun naturalean, iragarki hau udal iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Epe hori iraganik, erreklamaziorik edo alegaziorik egin ez bada, hasierako onespenaren erabakia behin betikotzat joko da, eta indarrean jarriko da jendaurrean egoteko aldia iragan ondoren. Erreklamazioak edo alegazioak aurkezten badira, berriz, osoko bilkurak berariaz erabaki beharko du erreklamazio edo alegazio horien ebazpenaz eta proposatutako aldaketaren behin betiko onespenaz, zeina indarrean jarriko baita behin betiko testua toki-erakundearen iragarki-taulan argitaratu ondoren.
Tebas-Muru Artederretan, 2024ko irailaren 17an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L2413431