2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SALDIAS
Enkante publikoa, 2. poligonoko 964. lurzatian dagoen ondare-lokalaren erabilera lagatzeko
Saldiasko Udalak, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien bidez, 2. poligonoko 964. lurzatian duen ondare-lokalaren erabilera lagatzeko. Hasierako prezioa 1.500 euro izanen da (gehi BEZa), eta haren erabilera 4 urterako izanen da.
Proposamenak aurkeztuko dira gutun-azal itxien bidez, Saldiasko Udalaren erregistroan, haren egoitza elektronikoan (https://saldias.egoitzaelektronikoa.eus/info.0) edo indarrean dagoen araudian jasotzen den beste edozein bitarteko erabiliz, urriaren 30eko 13:00ak arte; ondoren jakinaraziko da zein egun eta ordutan irekiko diren gutun-azalak.
Baldintza ekonomiko-administratiboen agiria interesdunen eskura dago Saldiasko Udalaren bulegoetan.
Saldiasen, 2024ko irailaren 20an.–Alkatea, Iñigo Zubeldia Tellechea.
Iragarkiaren kodea: L2413766