199. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

2025erako zerga-tasak

Olorizko Udalak, 2024ko irailaren 17an egin ohiko osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–Onestea 2025erako zerga-tasak. Hona hemen zehatz-mehatz:

–Lurraren kontribuzioa: %0,30.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (zirkulazioaren gaineko zerga). Nafarroako Aurrekontu Orokorrari buruzko Foru Legearen arabera.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,4.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa): Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak izanen dira martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedaturikoak (Toki Ogasunei buruzko Legea). Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %8ko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.

Bigarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau argitara dadila agintzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (http://oloriz.sedelectronica.es), herritar orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oloritzen, 2024ko irailaren 18an.–Alkatea, Raúl León Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2413512